Help:Laguntza

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to: navigation, search

Patxi Azparren. (Donostia 1968). Ekintzaile antimilitarista, indarkeria-eza eta desobedientzia zibilean aritutakoa. Euskal Herriaren autodeterminazioaren aldeko militantea ABK eta Euskaria fundazioan batik bat. Antropologoa eta euskara irakaslea.

Patxi Azparren Donostian jaio zen 1968an. Gaztetik herri mugimenduetan ekintzaile izan da. Antimilitarismoa, indarkeria-eza eta desobedientzia aritu da. Autodeterminazioan eta burujabetzaren arloan ere aritu da.

Soldaduskari intsumisoa izan zen, KEM-MOC taldean aritutakoa eta bere aurpegi ezagunetako bat Gipuzkoan. Autodeterminazioaren arloan Autodeterminazioaren Biltzarrak (ABK) herri-mugimenduaren eledunetako bat izan zen. Talde honen izenean Lizarra-Garaziko Akordioaren talde iraunkorreko kide izan zen.

18/98 sumarioa auziperatua izan zen, hilabete eman zuen espetxean, sei urte behin-behineko askatasunean egon zen eta epaiketa iritsi aurretik, bere kasua artxibatua izan zen, kargurik gabe aske geratu zelarik.

Maltzagako Mahaia izena izan zuen ekimenaren idazkaria izan zen.

Bidehelburu taldeak argitaratu dituen hainbat liburutan parte hartu du. Argia, Berria eta Gara egunkarietan artikulu egilea da.

Ikerketa batzuk egin ditu euskal diasporaz, euskarari buruz, migrazioei buruz eta batzarrei buruz. Bere azkeneko argitarapena:"Batzarrak, jatorrizko antolaketa". ISBN:978-84-616-6623-2