Commons:Lehen urratsak/Fitxategiak igo

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
This page is a translated version of a page Commons:First steps/Uploading files and the translation is 100% complete. Changes to the translation template, respectively the source language can be submitted through Commons:First steps/Uploading files and have to be approved by a translation administrator.
Lehen urratsen tourra
Gomendioak
Hirugarrengoentzat
Need help with uploading files? Ask my question


Wikipediara irudi bat igo nahi duzunean, edo gure bildumara gehitu, gune honetara igo beharko duzu eta irudiaren informazio pixka bat eman. Hemen azalduko dizugu nola:

Hasi aurretik behar duzun laguntza

  • Zure gailuan igo nahi duzun irudiaren fitxategia eduki beharko duzu.
  • Wikipedian edo Wikimedia Commonsen erabiltzaile kontu bat beharko duzu fitxategiak igo ahal izateko.

Kontuan sartu Kontua sortu


Zer igo dezaket?

Ulertu Wikimedia Commonsek onartzen dituen igoera motak.

Wikimedia Commonsera igotzen dituzun irudiek hezitzaileak izan behar dute eta lizentzia librea eduki. "Hezitzaileak" oso kategoria zabala bada ere, "lizentzia librea" nahiko zehatza da:

  • Zuk zeuk guztiz sortu dituzun irudiak onartuko ditugu, ez bada zuk sortu duzun irudiak copyrighta duen beste irudi bat duela barnean. Adibideak »
  • Onartzen ditugu beste norbaitek egin dituen irudiak baldin eta copyrightaren jabeak nahi badu lizentzia librean jarri, edo dagoeneko egin duen.
  • Ezin ditugu onartu beste norbaitek sortutako edo inspiratutako irudiak ez badugu euren baimenik (baimena emateko VRT sistema erabiliko dugu).
  • Ezin dugu onartu lizentzia librerik ez duen irudiak edo domeinu publikoan argiki ez dagoen irudirik— sarean aurkitu ditzakezu argazki gehienek ez dute lizentzia librerik eta azkar ezabatuko dira Commonsetik.
  • Commons ez da zure irudi pertsonalen biltegi bat – ez gara Facebook edo Pinterest bezalako web biltegiratze zerbitzu bat, eta baliteke igotzen dituzun irudi guztiek ez izatea helburu hezitzailerik. Gehiago ikasi »

Irudi bat igotzen

Wikimedia Commonsera irudiak igotzeko, erabili ezazu Igoera Laguntzailea.

Lehen urratsak
Igoera Laguntzailea ireki Wikimedia Commonsen. Beti duzu aukera ezkerreko menuan dagoen Fitxategia igo botoian klik egiteko.
Morroiaren lehen orrialdean, irakur ezazu bertan dagoen ilustrazioa jakiteko ea igotzen ari zaren fitxategia balekoa ote den Wikimedia Commonsen.
Igotzeko prest zaudenean, egin klik Next botoiari, orriaren amaiera aldean.
Sakatu Select media files to share eta aurkitu igo nahi duzun edo dituzun irudiak zure gailuan.
Lizentzia egokia aukeratu zure fitxategiarentzat
Sakatu Continue eta aukeratu zure igoerarentzat egokienak diren aukerak. Egin duzunean, egin klik Next botoian. Informazio gehiago »
Zure igoera antolatu eta deskribatu
Zure fitxategiarentzako izenburu bat aukeratu. Erabili hizkuntza lau eta deskriptiboa. Ondoren sartu irudiarentzako deskribapen egoki bat eta noiz egin zen.
Lagundu Wikimedia Commons antolatzen kategoria egokiak ematen zure fitxategiari. Egin duzunean, egin klik Hurrengoa botoian.


Ondoren, zure igoera argitaratuta egongo da.

Informazio gehiago

Wikimedia Commonseko orrialdeak:

Laguntza

Ways to get help