Basque subtitles for clip: File:Ikusgela-Euskal baleazaleak.webm
Appearance
1 00:00:03,137 --> 00:00:04,399 Kaixo historiazaleok. 2 00:00:04,423 --> 00:00:05,892 Ongi etorri, Ikusgelara. 3 00:00:05,917 --> 00:00:09,272 Gaurkoan, zuekin, Euskal Baleazaleak. 4 00:00:09,297 --> 00:00:15,049 BaleAzale esaten da, balearen A hori, A itsasia baita. 5 00:00:15,074 --> 00:00:16,262 Ez horregatik. 6 00:00:21,200 --> 00:00:25,146 Industriara bideratutako herria garela entzun dugu han eta hemen betidanik, 7 00:00:25,171 --> 00:00:27,865 baina… Beti izan al da horrela? 8 00:00:27,890 --> 00:00:28,701 Ba ez. 9 00:00:28,725 --> 00:00:32,078 Hori bai! Ederki dakigu noiz hasi ginen bide hori hartzen. 10 00:00:32,103 --> 00:00:34,356 Eta ez, ez zen Industria Iraultzan izan, 11 00:00:34,380 --> 00:00:36,105 apur bat lehenago baizik. 12 00:00:36,130 --> 00:00:37,398 Aro Modernoan, zehazki. 13 00:00:39,630 --> 00:00:41,629 XV. mende amaiera. 14 00:00:41,654 --> 00:00:44,150 Mundua garai nahasiak bizitzen ari zen. 15 00:00:44,174 --> 00:00:46,394 Inperio otomandarraren erorketaren ostean, 16 00:00:46,419 --> 00:00:51,502 Txinatik Europara zetak egiten zuen bidea bertan behera geratu zen. 17 00:00:51,527 --> 00:00:53,062 EOA 18 00:00:53,087 --> 00:00:54,843 EEOA 19 00:00:56,580 --> 00:01:00,888 Europarrak Txinara iristeko beste bide batzuk bilatzen hasten dira eta… 20 00:01:00,913 --> 00:01:05,505 Ba mundua sekula bizi izan duen zabalpenik handiena barneratu nahian zebilen hartan, 21 00:01:05,530 --> 00:01:09,475 euskaldunak itsaso zabalean zehar zebiltzan balea-arrantzan. 22 00:01:09,500 --> 00:01:10,726 Eta ez nolanahi, 23 00:01:10,750 --> 00:01:14,963 industria jaioberri baten arpoi-punta izaten hasiak baitziren. 24 00:01:15,931 --> 00:01:17,703 Ondo ekarria, eh? 25 00:01:19,070 --> 00:01:21,585 Arrantzan, ordea, lehenago hasi ziren. 26 00:01:21,610 --> 00:01:24,344 Gutxienez, 670. urte inguruan. 27 00:01:24,368 --> 00:01:26,711 Jarduera hau aipatzen 28 00:01:26,735 --> 00:01:31,320 Lapurdiko arrantzaleek 40 balea-olio saldu zituzten Frantziako iparraldean. 29 00:01:33,709 --> 00:01:38,249 Hasiera batean, Bizkaiko Golkoko itsasertzean ibili ziren Sardako Balea 30 00:01:38,274 --> 00:01:40,675 edo Euskal Balea delakoa arrantzatzen. 31 00:01:40,700 --> 00:01:44,385 Teknikak hobetzen eta baleak desagertzen joan ahala, ordea, 32 00:01:44,410 --> 00:01:47,375 Iparraldeko Itsasora abiatu ziren lehendabizi, 33 00:01:47,400 --> 00:01:50,380 Islandiara jarraian, eta gaur egungo Kanadako 34 00:01:50,405 --> 00:01:53,731 Ternua eta Labradorreko kostaldeetara ondoren. 35 00:01:55,100 --> 00:01:56,933 Baina goazen pixkanaka. 36 00:01:59,439 --> 00:02:01,493 Esan bezala, euskal baleazaleek 37 00:02:01,517 --> 00:02:04,375 euskal kostaldean bertan hasi zuten balea arrantza. 38 00:02:04,400 --> 00:02:09,555 Horretarako, herrietako muinoetan talaiak jartzen zituzten itsasaldea zaintzeko. 39 00:02:09,580 --> 00:02:12,332 Balea agertzean, portura abisua eman 40 00:02:12,356 --> 00:02:15,957 eta arrantzaleek txalupak hartzen zituzten ziztu bizian. 41 00:02:15,982 --> 00:02:19,122 Balea arpoiz jotzen zuen lehen herriak 42 00:02:19,147 --> 00:02:21,961 eskuratzen zituen animaliaren salmenta-eskubideak. 43 00:02:22,880 --> 00:02:27,908 Imajinatuko duzuen moduan, sistema honek liskar ugari sortu zituen herrien artean. 44 00:02:28,302 --> 00:02:31,189 Balea-arrantzak zekartzan irabaziak handiak ziren, 45 00:02:31,214 --> 00:02:33,812 eta euskaldunen arrantza teknika eraginkorrak 46 00:02:33,836 --> 00:02:37,141 jakin-mina piztu zuen Europa osoan zehar. 47 00:02:37,166 --> 00:02:39,977 Mozkin handiena balearen gantzak sortzen zuen. 48 00:02:40,002 --> 00:02:43,845 Hau, behin olio bihurtuta ke eta usainik gabe erre zitekeela eta, 49 00:02:43,879 --> 00:02:47,158 Europa osoko lanparak piztuta mantentzeko erabiltzen zen. 50 00:02:47,183 --> 00:02:50,765 Balea-bizarra ere, orduko gai malgu bakarrenetakoa, 51 00:02:50,790 --> 00:02:53,129 desiragarria zen oso merkatuan. 52 00:02:53,154 --> 00:02:56,805 Haragia, aldiz, apenas jaten zen itsasertzeko herrietatik kanpo. 53 00:02:56,830 --> 00:03:00,545 Gehienetan, gatzunetan jarri eta Frantzia aldean saltzen zuten. 54 00:03:00,594 --> 00:03:03,772 Espainian, berriz, ez zuten saltzen, 1750 arte 55 00:03:03,796 --> 00:03:06,998 ia ez baitzen Meseta aldera joateko biderik. 56 00:03:07,023 --> 00:03:09,881 Hezurdura eraikuntzarako material moduan erabiltzen zuten, 57 00:03:09,906 --> 00:03:12,522 eta baita apaingarriak edo altzariak egiteko ere. 58 00:03:12,547 --> 00:03:14,554 Merkataritza hark, Euskal Herri osoan 59 00:03:14,579 --> 00:03:16,960 zabaldu zen industria baten sorrera ekarri zuen. 60 00:03:19,380 --> 00:03:22,395 Itsaso zabalean, 20 metroko basapizti bat, 61 00:03:22,420 --> 00:03:26,575 arpoiz eta txalupa batean igota ehizatzea ez zen batere gauza erraza. rraza. 62 00:03:26,600 --> 00:03:30,355 Hori dela eta, euskaldunen teknika famatua egin zen Europa osoan. 63 00:03:30,380 --> 00:03:35,209 Tira, teknika baino, bere eraginkortasuna, teknika bera, sekretua baitzen. 64 00:03:35,233 --> 00:03:39,160 Euskaldunek ingeles eta herbeeratarrei erakutsi zieten diru-truke, 65 00:03:39,185 --> 00:03:42,745 baina Espainiako erregea ez zen bat etorri erabaki horrekin. 66 00:03:42,770 --> 00:03:46,470 Hori dela eta, teknika erakustea debekatu zuen heriotz-zigorpean. 67 00:03:47,410 --> 00:03:49,417 Bruce Leeri Kung-Fua mendebaldarrei 68 00:03:49,441 --> 00:03:51,920 erakusteagatik gertatu zitzaiona gutxi gorabehera. 69 00:03:54,800 --> 00:03:58,602 Ehizaren errentagarritasuna zela eta, harrapatutako baleen kopuruak 70 00:03:58,627 --> 00:04:03,885 gora egin zuen, eta ondorioz, baleak desagertzen hasi ziren Euskal itsasertzean. 71 00:04:03,910 --> 00:04:06,945 Hori dela eta, arrantzarako mugak ere jarri zituzten. 72 00:04:06,970 --> 00:04:10,905 Honek, arrantzarako leku berriak bilatzera eraman zituen euskal baleazaleak. 73 00:04:10,930 --> 00:04:13,994 Horretarako, itsasertzean nabigatzeko erabiltzen zuten 74 00:04:14,018 --> 00:04:16,395 kabotaje teknika hobetu behar izan zuten. 75 00:04:16,420 --> 00:04:20,076 Teknika hau bera da, bakailoa arrantzatzeko erabiltzen zutena. 76 00:04:20,101 --> 00:04:22,786 Honen arrakastak, Islandiaraino lehenengo, 77 00:04:22,810 --> 00:04:25,659 eta Ternuaraino, ondoren, eraman zituen. 78 00:04:25,684 --> 00:04:28,212 Baleazale euskaldunek harremana izan zuten 79 00:04:28,237 --> 00:04:30,885 bisitatu zituzten kostaldeetako biztanleekin, 80 00:04:30,910 --> 00:04:35,405 eta neurri batean, euskara munduan zehar zabaldu zutela esan daiteke. 81 00:04:35,430 --> 00:04:37,885 Garai haietan sortutako bi pidgin daude 82 00:04:37,909 --> 00:04:41,694 euskara beste hizkuntza batekin nahastu zutenak. 83 00:04:41,719 --> 00:04:43,960 Pidgin bat hizkuntza baten joera sintaktiko, 84 00:04:44,000 --> 00:04:45,826 fonetiko eta morfologikoak beste baten 85 00:04:45,850 --> 00:04:47,909 unitate lexikoekin elkartzen dituen hizkuntza da. 86 00:04:47,934 --> 00:04:50,545 Euskarazko Wikipediak babestutako tartea. 87 00:04:50,569 --> 00:04:52,975 Lehena Islandiera-Euskara izan zen, 88 00:04:53,000 --> 00:04:55,441 eta bigarrena, aldiz, Algonkin-Euskara. 89 00:04:55,466 --> 00:04:58,917 Islandian eta Kanadan hurrenez hurren. 90 00:04:58,942 --> 00:05:02,378 Islandiera-Euskaran gessurtia (gezurtia), 91 00:05:02,402 --> 00:05:05,119 suas canporat (zoaz kanpora) 92 00:05:05,143 --> 00:05:10,100 edo ungi etorri sapele gorri (ongi etorri txapel gorri) 93 00:05:10,124 --> 00:05:11,555 esaten zuten bitartean, 94 00:05:11,592 --> 00:05:14,896 algonkinek, “Zer moduz zaude? “ galderari, 95 00:05:14,920 --> 00:05:18,034 “apaizac obeto” erantzuten zioten. 96 00:05:19,800 --> 00:05:22,028 Pidgin hauen sorrerak argi eta garbi uzten du 97 00:05:22,053 --> 00:05:24,735 euskaldunak bertako biztanleekin harremandu zirela, 98 00:05:24,760 --> 00:05:27,963 eta pentsa liteke, halako hizkuntza bat sortu duen harreman batek 99 00:05:27,987 --> 00:05:30,475 zoriontsua behar duela, ezta? 100 00:05:30,500 --> 00:05:33,401 Ba ez. Ez zen beti hala izan. 101 00:05:33,425 --> 00:05:35,934 Amaiera tragiko guztien artean, famatua da 102 00:05:35,959 --> 00:05:40,408 Euskal Baleazale talde batek Islandian pairatu zuen sarraskia. 103 00:05:40,442 --> 00:05:44,449 Baskavígin, edo euskaldunen sarraskia moduan ezaguna. 104 00:05:46,010 --> 00:05:49,755 1615ean, bertakoekin izandako tirabiren ostean, 105 00:05:49,780 --> 00:05:52,077 euskaldun guztiak erail zituzten islandiarrek, 106 00:05:52,102 --> 00:05:53,580 80 bat lagun. 107 00:05:53,604 --> 00:05:57,042 Izotz eta suaren herrialdeak ondo gogoratzen duen gertaera da, 108 00:05:57,067 --> 00:05:59,537 bere historian gertatutako bakarra izan baita. 109 00:06:01,256 --> 00:06:03,940 Zerbait egingo ote genien… 110 00:06:03,964 --> 00:06:07,411 Gertakari krudel hau dela eta, eta legea aldatu zuten arte, 111 00:06:07,435 --> 00:06:12,113 euskaldunak garbitzea legezkoa izan da Islandian 2015 arte. 112 00:06:12,138 --> 00:06:14,268 Eta hau ez da broma. 113 00:06:19,480 --> 00:06:21,365 Bai, bai, 114 00:06:28,590 --> 00:06:32,451 Baleen inguruan industria oso bat sortu zela aipatu dizuegu hasieran, 115 00:06:32,476 --> 00:06:34,070 eta horrelaxe izan zen. 116 00:06:34,095 --> 00:06:36,895 Baleak kostaldeko gizonek arrantzatzen zituzten, 117 00:06:36,920 --> 00:06:38,608 baina hori posible egiteko, 118 00:06:38,633 --> 00:06:41,259 gizon eta emakume samalda bat 119 00:06:41,283 --> 00:06:43,680 lanean aritu ziren kostalde zein barnekaldean gau eta egun. 120 00:06:43,760 --> 00:06:47,695 Itsasontzi zein txalupak eraiki ahal izateko, 121 00:06:47,720 --> 00:06:50,391 baso ustiaketa ugaria izan zen urte haietan. 122 00:06:50,416 --> 00:06:55,139 Nola ez, Ontzigintzak berak ere lanpostu ugari sortu zituen, teilagintzak bezalaxe. 123 00:06:55,164 --> 00:06:58,817 Hori gutxi balitz, euskaldunen arrakastaren arrazoi garrantzitsuenetako bat izan zen 124 00:06:58,851 --> 00:07:02,150 sagardoaren ekoizpenak ere, familia askori eman zion jaten. 125 00:07:08,730 --> 00:07:14,000 Kaixo, Danel naiz eta hauxe da nire ezinbestekoa Euskal Baleazale bat izateko. 126 00:07:14,025 --> 00:07:20,121 Urte haietan, itsasoan zehar bidaia luzeak egitea eragozten zuen arrazoietako bat, 127 00:07:20,146 --> 00:07:21,795 eskorbutoa zen. 128 00:07:21,820 --> 00:07:24,415 Marinelak gaixotu eta bidean hiltzen ziren, 129 00:07:24,440 --> 00:07:27,245 kupeletan eramaten zuten ura kutsatu egiten zelako. 130 00:07:27,270 --> 00:07:31,586 Euskaldunek, ordea, sagardoa eramaten zuten kupeletan uraren ordez. 131 00:07:31,611 --> 00:07:35,297 Lanak amaitzean, itsasontzia balea gantzaz beterik itzuliko zenez, 132 00:07:35,322 --> 00:07:40,526 pisua orekatzeko, milaka litro sagardo eramaten zituzten kupeletan. 133 00:07:40,551 --> 00:07:42,812 Kondairak dio, sagardoa gainera, 134 00:07:42,837 --> 00:07:47,548 eskorbutoaren aurkako sendagaia zela sagarraren C bitamina dela eta. 135 00:07:47,572 --> 00:07:52,395 Kontua da, C bitamina hori, desagertu egiten dela sagardoa egiteko prozesuan. 136 00:07:52,420 --> 00:07:56,043 Sagardoa edatea baino, ura ez edatea zen biziraupenaren gakoa, beraz. 137 00:07:59,090 --> 00:08:02,862 Hala ere, igotzen den guztia… 138 00:08:05,540 --> 00:08:09,155 Bestela galdetu Mussoliniri. Hori beste atal bat da. 139 00:08:09,180 --> 00:08:11,535 Balea Industriaren garrantzia dela eta, 140 00:08:11,560 --> 00:08:15,084 Ternua eta Labrador herrialde handien lehia-leku bilakatu ziren. 141 00:08:15,109 --> 00:08:18,950 Ondorioz, baleazale euskaldunak eskubideak galtzen joan ziren pixkanaka. 142 00:08:20,370 --> 00:08:22,805 Britainia Handiak itsasoa bereganatu nahi zuen, 143 00:08:22,830 --> 00:08:26,092 eta 1763ko Parisko Itunak lehendabizi, 144 00:08:26,117 --> 00:08:29,225 eta 1783ko Versaillesko Itunak ondoren, 145 00:08:29,249 --> 00:08:34,859 azken kolpea eman zien euskal arrantzaleei Kanada ekialdeko kostalde eta uharteetan. 146 00:08:34,884 --> 00:08:37,508 Beraz, kontuan izan, 147 00:08:37,532 --> 00:08:38,875 Moby Dick baietz, 148 00:08:38,900 --> 00:08:43,894 baina guztien aurretik, Justine Hiriart izan zela lehena. 149 00:08:43,919 --> 00:08:46,805 Ez duzuela Justin Hiriart ezagutzen? 150 00:08:46,830 --> 00:08:51,687 Ba jakin euskal balea arrantzaleei buruzko komiki bateko protagonista dugula. 151 00:08:51,711 --> 00:08:54,160 Segi liburutegira zure alearen bila! 152 00:08:56,900 --> 00:08:58,051 Eta ondoren? Zer? 153 00:08:58,075 --> 00:08:59,535 Ba hori: Aro garaikidea, 154 00:08:59,560 --> 00:09:01,160 Industria iraultza, Frantziako Iraultza, 155 00:09:01,180 --> 00:09:04,250 kriston iraultza pilo bat. Ternuako anorak, . 156 00:09:04,330 --> 00:09:08,170 kristoneko arropa industria ere bai, kapitalismoa, multinazionalak, 157 00:09:08,230 --> 00:09:12,292 sozialdemokrazia, Starbucks, Pumpkin spice latte-a Halloweenean, 158 00:09:12,317 --> 00:09:13,479 eta apokalipsian. 159 00:09:13,513 --> 00:09:16,073 Baina, barkatu, aurreratu naiz berriz… 160 00:09:16,098 --> 00:09:18,621 Hurrengoan, gehiago. Mila esker, eta… 161 00:09:18,646 --> 00:09:20,900 Agur, eta jan jogurt.