Basque subtitles for clip: File:Ikusgela-Patata.webm
Jump to navigation
Jump to search
1 00:00:00,670 --> 00:00:02,748 Zortzi patata jateko behar duzun denboran, 2 00:00:02,772 --> 00:00:04,690 to patataren gaineko zortzi datu: 3 00:00:05,493 --> 00:00:09,746 Patata edo lursagarra Solanum tuberosum izen zientifikoa duen tuberkulua da. 4 00:00:10,600 --> 00:00:14,278 Solanazeoen familiako da, tomatea, piperra edo tabakoa bezala. 5 00:00:15,089 --> 00:00:17,827 Aurreko horiek guztiak bezala, Amerikan du jatorria. 6 00:00:17,852 --> 00:00:20,040 Europara hamaseigarren mendean iritsi zen. 7 00:00:21,087 --> 00:00:25,260 Lehen patatak orain dela 8.000 urte etxekotu ziren, gaur egungo Perun. 8 00:00:25,970 --> 00:00:29,120 Euskal Herrira 1773an iritsi zen, 9 00:00:29,340 --> 00:00:32,668 baina 1814ra arte ez zen hedatu janari gisa. 10 00:00:33,590 --> 00:00:37,696 Munduan 376 milioi tona patata sortzen dira urtean, 11 00:00:37,720 --> 00:00:39,802 94 milioi tona Txinan. 12 00:00:40,876 --> 00:00:43,332 Tortillan, purean, egosita edo frijituta, 13 00:00:43,370 --> 00:00:45,390 ehunka errezeta daude patata dutenak. 14 00:00:46,520 --> 00:00:48,340 Araban patata ugari landatzen da. 15 00:00:48,550 --> 00:00:51,199 Bertan sortutako Zorba barietatea erabiltzen du 16 00:00:51,223 --> 00:00:53,033 McDonald’s enpresak Europan.