Basque subtitles for clip: File:Ikusgela-Big data.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:02,870 --> 00:00:06,249
Big Beñat abestiarekin
milurte berriaren mehatxuak

2
00:00:06,273 --> 00:00:08,760
iragarri zizkigun
Fermin Muguruzak,

3
00:00:08,784 --> 00:00:11,680
baina pare bat hamarkada
gehiago behar izan dira gu,

4
00:00:11,760 --> 00:00:14,762
definitiboki zenbaki
multzo bihurtzeko.

5
00:00:14,787 --> 00:00:17,120
Bai behintzat, Big
dataren ikuspegitik.

6
00:00:24,900 --> 00:00:26,990
Izenak berak ematen
ditu pista batzuk.

7
00:00:27,040 --> 00:00:30,568
Data horrek guk egiten dugun
guztiarekin sortzen ditugun datuei

8
00:00:30,593 --> 00:00:32,054
egiten die erreferentzia.

9
00:00:32,079 --> 00:00:35,270
Eta Big horrek, datu
horien kopuru erraldoiari.

10
00:00:35,350 --> 00:00:39,140
Baina bi hitzak elkartuta, datu kopuru
erraldoia baino zerbait gehiago da.

11
00:00:39,282 --> 00:00:42,519
Big data da datu kopuru
horiek guztiak antolatu,

12
00:00:42,544 --> 00:00:45,546
aztertu eta erabiltzen
dituen jakintza alorra.

13
00:00:45,570 --> 00:00:50,290
Eta bai, gero eta enpresa zein erakunde
gehiagok baliatzen dute erabakiak hartzeko.

14
00:00:50,590 --> 00:00:53,290
Datu hitza errepikatzen
ari naiz etengabe.

15
00:00:53,500 --> 00:00:55,146
Baina zer da datu bat?

16
00:00:55,170 --> 00:00:56,800
Zer bilakatu daiteke datu?

17
00:00:56,930 --> 00:00:58,650
Zer erosten dugun eta noiz,

18
00:00:58,675 --> 00:01:00,415
edo zenbat gastatzen
dugun erosketetan.

19
00:01:00,580 --> 00:01:02,109
Zein bilaketa egiten ditugun.

20
00:01:02,133 --> 00:01:03,481
Zeri ematen diogun like.

21
00:01:03,505 --> 00:01:05,750
Webgune bakoitzean
zeri egiten diogun klik.

22
00:01:05,800 --> 00:01:08,556
Zein bideo ikusten dugun
osorik eta zein alboratu.

23
00:01:08,580 --> 00:01:10,234
Zein aplikazio
deskargatzen dugun

24
00:01:10,258 --> 00:01:12,650
eta zenbat denbora
eskaintzen diogun aplikazio horri.

25
00:01:12,950 --> 00:01:15,591
Hori guztia, gure
ezaugarriekin gurutzatuta,

26
00:01:15,615 --> 00:01:19,296
datu bihurtzen da, beste miloika
erabiltzailerenerekin batera

27
00:01:19,320 --> 00:01:22,290
datu multzo izugarri
handia osatuz.

28
00:01:22,348 --> 00:01:23,861
Baina hori ez da
kontu berria, ezta?

29
00:01:23,885 --> 00:01:27,760
Zergatik hasi gara orduan orain
gutxi Big Data kontzeptuaz hitz egiten?

30
00:01:28,025 --> 00:01:31,439
Bada, hainbesteko datu kopurua
modu eraginkorrean gorde,

31
00:01:31,508 --> 00:01:35,360
antolatu eta aztertzeko teknologia
azken urteotan garatu delako.

32
00:01:35,580 --> 00:01:37,856
Eta orain, lehen ez
bezala, badirelako

33
00:01:37,880 --> 00:01:40,033
hori baliatzen
dakiten profesionalak.

34
00:01:40,058 --> 00:01:42,544
Izan ere, datu
horiekin paketeak osatu

35
00:01:42,568 --> 00:01:45,301
eta saltzen dituzten enpresa
espezializatuak badaude,

36
00:01:45,325 --> 00:01:49,843
eta enpresa handiek, erabakiak hartzeko,
datu horiek erosten dituzte, erantzun bila.

37
00:01:50,130 --> 00:01:51,690
Erantzun bila, zertarako?

38
00:01:51,800 --> 00:01:55,194
Big data teknologiak eta bertatik
atera daitekeen informazioak

39
00:01:55,218 --> 00:01:57,114
aplikazio praktiko asko ditu,

40
00:01:57,138 --> 00:01:59,011
baina nagusia, bat da:

41
00:01:59,035 --> 00:02:01,422
diru gehiago
irabazten ahalegintzea.

42
00:02:01,470 --> 00:02:02,208
Adibidez,

43
00:02:02,233 --> 00:02:05,998
pertsona bakoitzari zein iragarki
mota erakutsi erabakitzeko balia daiteke.

44
00:02:06,022 --> 00:02:08,777
Edo iragarkiak
nolakoak egin argitzeko.

45
00:02:08,801 --> 00:02:12,045
Edo erabakitzeko produktu
bakoitzari zein prezio jarri.

46
00:02:12,070 --> 00:02:14,301
Baina bestelako
aplikazioak ere izan ditzake.

47
00:02:14,325 --> 00:02:18,420
Big data erabil daiteke erabakitzeko
zein aktore hautatu telesail baterako.

48
00:02:18,470 --> 00:02:21,757
Edo abesti baten estribilloak zenbagarren
segunduan egon behar ote duen.

49
00:02:21,781 --> 00:02:25,674
Edo noiz den egunik onena antzerki
obra baterako sarrerak salgai jartzeko.

50
00:02:25,698 --> 00:02:27,270
Kirol talde profesionalek ere,

51
00:02:27,360 --> 00:02:31,366
gero eta gehiago, Big Data teknologia
baliatzen dute nor fitxatu ebazteko.

52
00:02:31,390 --> 00:02:33,840
Edo gutxienez,
informazio osagarri gisa.

53
00:02:34,020 --> 00:02:35,596
Eta ez da enpresen
kontua bakarrik.

54
00:02:35,620 --> 00:02:39,369
Adiministrazio publikoarentzat
ere baliagarria izan daiteke.

55
00:02:39,394 --> 00:02:41,355
Adibidez, osasun
ikuspegi batetik,

56
00:02:41,379 --> 00:02:44,514
diagnostiko zehatzagoak
egiteko tresna izan daiteke.

57
00:02:44,539 --> 00:02:46,321
Edo iruzur fiskala antzemateko.

58
00:02:46,345 --> 00:02:49,603
Edo baita ere, hirigintzarako:
garraio publikoaren ordutegiak

59
00:02:49,627 --> 00:02:52,510
modu eraginkorrenean
antolatzeko. Batzutan ez badirudi ere.

60
00:02:53,550 --> 00:02:55,429
Aukerak eta
aplikazioak aipatu ditut.

61
00:02:55,453 --> 00:02:58,297
Eta bai: informazio
zehatzagoa izateak,

62
00:02:58,321 --> 00:03:01,946
eta hori aztertzeko gaitasunak,
erabaki hobeak hartzen lagun dezake.

63
00:03:01,970 --> 00:03:03,490
Baina hori ona da beti?

64
00:03:03,515 --> 00:03:04,366
Ez du zertan.

65
00:03:04,390 --> 00:03:08,046
Alde batetik, Big dataren erabilera
asmo txarrekoak ere egin daitezke.

66
00:03:08,071 --> 00:03:11,483
Adibidez, pertsona
zaurgarrienak identifikatu daitezke,

67
00:03:11,507 --> 00:03:13,849
gero haiei iruzur
egiten saiatzeko.

68
00:03:13,873 --> 00:03:17,780
Eta oro har, badu arriskutsua
den joera bat: deshumanizazioa.

69
00:03:17,930 --> 00:03:21,606
Dena zenbakitu badaiteke, edo
dena datu bidez eman badaiteke,

70
00:03:21,630 --> 00:03:24,390
badirudi hori jarraituz
hartutako erabaki guztiak

71
00:03:24,810 --> 00:03:27,934
logikoak eta objektiboak
direla: optimizatuak.

72
00:03:27,990 --> 00:03:30,166
Baina ez badira
giza-aldagaiak kontuan hartzen,

73
00:03:30,190 --> 00:03:34,546
ez bada aintzat hartzen eskubideak
dituzten pertsonak direla beste aldekoak,

74
00:03:34,570 --> 00:03:39,090
beti izango dira norabide
neo-liberalerantz jotzen duten erabakiak.

75
00:03:39,385 --> 00:03:42,833
Errealitatea beti da zenbaki
soil batzuk baina konplexuagoa,

76
00:03:42,857 --> 00:03:46,550
baina zalantzarik gabe, Big datak
eta bertatik ateratzen diren erabakiek,

77
00:03:46,575 --> 00:03:48,838
gure etorkizuna
baldintzatuko dute.

78
00:03:48,862 --> 00:03:50,651
Eta garrantzitsua da ulertzea,

79
00:03:50,675 --> 00:03:54,010
horren erabilera okerrak
ere idenfitikatu ahal izateko.

80
00:03:54,402 --> 00:03:55,484
Hurren arte!