Basque subtitles for clip: File:Ikusgela-Bisurtea.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:00,380 --> 00:00:01,788
Otsailak 28 egun ditu,

2
00:00:01,812 --> 00:00:03,748
baina bisurteetan 29.

3
00:00:03,772 --> 00:00:05,530
Hemen zortzi datu
bisurteei buruz.

4
00:00:07,030 --> 00:00:08,491
Lurrak Eguzkiari bira emateko

5
00:00:08,515 --> 00:00:11,162
365 egun eta ia
6 ordu behar ditu.

6
00:00:11,186 --> 00:00:12,575
Horregatik lau urtean behin

7
00:00:12,599 --> 00:00:13,890
24 ordu gehitu behar dira.

8
00:00:15,550 --> 00:00:17,827
Antzinako Erroman jada
konturatu ziren honetaz,

9
00:00:17,852 --> 00:00:20,468
eta Julio Zesarrek juliotar
egutegia sortu zuen,

10
00:00:20,492 --> 00:00:23,220
otsailaren 24a bi aldiz
egitea eskatzen zuena.

11
00:00:24,800 --> 00:00:26,692
Hala ere, kalkulua
ez da guztiz zehatza,

12
00:00:26,716 --> 00:00:29,284
eta 400 urtean behin 3
egun gehiago genituen,

13
00:00:29,308 --> 00:00:31,250
udaberriaren
hasieraren data aldatuz.

14
00:00:32,580 --> 00:00:35,472
XVI. mendean, egutegi
gregorianoa sortu zen.

15
00:00:35,497 --> 00:00:38,167
Geroztik, ehunen multiplo
diren urteen artean,

16
00:00:38,191 --> 00:00:40,186
soilik laurehunen
multiploak dira bisurte.

17
00:00:42,021 --> 00:00:44,268
Horrenbestez, 1900 eta 2100,

18
00:00:44,292 --> 00:00:45,868
nahiz eta launakako
txandan egon,

19
00:00:45,892 --> 00:00:47,005
ez dira bisurte.

20
00:00:47,030 --> 00:00:49,050
Baina 2000. urtea bai, izan zen.

21
00:00:50,940 --> 00:00:53,350
Ilargiaren arabera eraiki
diren egutegietan ere

22
00:00:53,374 --> 00:00:55,225
hilabete gehigarriak
sartu ohi dira,

23
00:00:55,249 --> 00:00:56,520
luzera aldakorra dutenak.

24
00:00:58,280 --> 00:01:00,316
Otsailaren 29an jaio direnek

25
00:01:00,340 --> 00:01:03,070
aurreko egunean ospatu
ohi dute euren urtebetetzea.

26
00:01:03,094 --> 00:01:04,385
Baina Hong Kongen legez

27
00:01:04,410 --> 00:01:06,370
martxoaren 1ean
betetzen dituzte urteak.

28
00:01:07,925 --> 00:01:10,828
Suedian 1712an bi
egun gehitu zituzten,

29
00:01:10,852 --> 00:01:13,850
lehenengo aldiz historian
otsailaren 30 eguna sortuz.