Basque subtitles for clip: File:Ikusgela-Enpresa motak.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:03,200 --> 00:00:03,995
Kaixo!

2
00:00:04,008 --> 00:00:06,547
Denok ezagutzen
ditugu milaka enpresa.

3
00:00:06,600 --> 00:00:07,620
Okindegiak,

4
00:00:07,800 --> 00:00:10,510
bidaia agentziak, ekoiztetxeak…

5
00:00:10,890 --> 00:00:12,100
Inguratuta gaude.

6
00:00:12,360 --> 00:00:14,500
Baina denak ez dira berdinak.

7
00:00:14,860 --> 00:00:15,926
Handiak,

8
00:00:15,970 --> 00:00:17,962
ertainak edo txikiak

9
00:00:17,983 --> 00:00:18,983
izan daitezke,

10
00:00:19,060 --> 00:00:23,530
zerbitzuetara bideratuak edo
produktuak ekoitzi eta saltzen dituztenak…

11
00:00:23,800 --> 00:00:27,160
Eta forma juridiko
desberdinak izan ditzakete.

12
00:00:27,290 --> 00:00:29,420
Forma juridikoa
esan dut, bai, bai.

13
00:00:29,870 --> 00:00:30,758
Forma

14
00:00:30,850 --> 00:00:32,795
juridikoa.

15
00:00:33,060 --> 00:00:36,310
Herrialdeko legeek zehazten
dute zein enpresa mota dauden,

16
00:00:36,570 --> 00:00:38,640
eta zein betebehar
dituen bakoitzak.

17
00:00:38,770 --> 00:00:42,040
Kategoria horietako
bakoitza forma juridiko bat da.

18
00:00:42,503 --> 00:00:44,023
Enpresa bat sortzen denean,

19
00:00:44,220 --> 00:00:46,520
haietako bat hautatu
beharra dago.

20
00:00:46,830 --> 00:00:50,990
Hego Euskal Herrian, behintzat,
hiru dira forma juridiko nagusiak.

21
00:00:51,240 --> 00:00:54,168
Bereizteko gakoak
ematen saiatuko naiz gaur.

22
00:00:54,193 --> 00:00:57,394
Laburdurak ezagunagoak
dira izenak baino,

23
00:00:57,600 --> 00:00:59,740
baina ezagunak egingo zaizkizu.

24
00:00:59,910 --> 00:01:00,602
Seguru!

25
00:01:00,651 --> 00:01:01,651
Lehenengoa:

26
00:01:01,840 --> 00:01:04,300
Erantzukizun
mugatuko sozietatea.

27
00:01:04,600 --> 00:01:06,760
Gaztelaniaz ezaguna
egingo zaizue ziur.

28
00:01:07,140 --> 00:01:08,550
"Sociedad limitada"

29
00:01:08,640 --> 00:01:09,600
edo S.L.

30
00:01:09,860 --> 00:01:11,665
Hauek dira

31
00:01:11,690 --> 00:01:15,634
Bazkide bakarrekoa izan
daiteke, eta ez dauka mugarik

32
00:01:15,910 --> 00:01:17,755
Nahi beste bazkide izan ditzake.

33
00:01:17,780 --> 00:01:19,934
Bazkide izateko, gutxienez,

34
00:01:20,010 --> 00:01:23,350
3.000 euroko diru
ekarpena egin behar da.

35
00:01:23,940 --> 00:01:25,980
ezin da burtsara atera,

36
00:01:26,210 --> 00:01:28,980
ezta akzioak saldu
ere. Eta azkenik,

37
00:01:29,340 --> 00:01:31,500
Enpresak porrot egiten badu,

38
00:01:31,690 --> 00:01:32,790
bazkideek

39
00:01:33,000 --> 00:01:35,160
erantzukizun mugatua dute.

40
00:01:35,510 --> 00:01:36,154
Hau da,

41
00:01:36,270 --> 00:01:40,360
Ez dituzte zorrak euren jabetza
edo diruarekin ordaindu beharrik.

42
00:01:40,760 --> 00:01:44,180
Erantzukizun mugatuko
sozietatea edo S.L.-a

43
00:01:44,420 --> 00:01:45,131
enpresa

44
00:01:45,197 --> 00:01:45,808
txiki

45
00:01:45,870 --> 00:01:48,367
eta ertain askok

46
00:01:48,392 --> 00:01:49,504
Bigarrena:

47
00:01:49,529 --> 00:01:52,328
Sozietate anonimoa edo S.A.

48
00:01:52,630 --> 00:01:55,200
Bai, bai, Monsters S.A. bezala.

49
00:01:55,780 --> 00:01:59,090
Ezaugarri batzuk konpartitzen
ditu lehenengo motarekin,

50
00:01:59,230 --> 00:02:00,570
zehazki bi hauek:

51
00:02:00,890 --> 00:02:04,490
Hauetan ere, nahikoa
da bazkide bakarra izatea.

52
00:02:04,920 --> 00:02:07,365
Eta enpresak porrot egiten badu,

53
00:02:07,390 --> 00:02:10,844
S.A-ko bazkideek ere
erantzukizun mugatua dutenez,

54
00:02:11,020 --> 00:02:14,380
ez dute euren ondasunekin
edo diruarekin ordaindu beharrik.

55
00:02:14,520 --> 00:02:15,540
Baina kontuz,

56
00:02:15,660 --> 00:02:18,120
gainontzeko ezaugarriak
ezberdinak dira.

57
00:02:18,200 --> 00:02:20,644
S.A-k bai, burtsara atera daitezke,

58
00:02:20,669 --> 00:02:23,604
eta bazkideek euren
akzioak sal ditzakete.

59
00:02:24,030 --> 00:02:28,450
Bazkide izateko gutxieneko
ekarpena 60.000 eurokoa da.

60
00:02:28,630 --> 00:02:32,890
Bada beste ezaugarri bat lehenengo
bi hauek konpartitzen dutena.

61
00:02:33,970 --> 00:02:35,290
Batean zein bestean,

62
00:02:35,520 --> 00:02:40,510
bazkide bakoitzak egin duen diru
ekarpenaren araberako boterea du.

63
00:02:40,810 --> 00:02:44,800
Baita irabaziak jasotzeko ere.
Adibide batekin hobeto ulertzen da:

64
00:02:45,410 --> 00:02:48,870
Bazkide batek
enpresaren %60 badu,

65
00:02:49,040 --> 00:02:51,800
bere erabakiak
gailenduko dira beti,

66
00:02:52,000 --> 00:02:54,100
erdia baino
gehiagoren jabe delako.

67
00:02:54,300 --> 00:02:56,093
Eta irabaziak banatzen direnean,

68
00:02:56,118 --> 00:02:59,444
beretzat izango
da irabazien %60.

69
00:02:59,590 --> 00:03:00,930
Baina,

70
00:03:01,128 --> 00:03:05,490
badago hirugarren enpresa mota
bat ez duena horrela funtzionatzen.

71
00:03:05,870 --> 00:03:08,100
Euskal Herrian oso errotua dago,

72
00:03:08,280 --> 00:03:11,330
eta azken urteotan ere
sortu dira mordoxka bat.

73
00:03:11,490 --> 00:03:12,580
Kooperatibak.

74
00:03:13,090 --> 00:03:15,760
Beste bietan ez
bezala, kooperatibetan

75
00:03:15,785 --> 00:03:18,654
erabakiak demokratikoki
hartzen dira.

76
00:03:18,850 --> 00:03:19,930
Bazkide bat,

77
00:03:20,150 --> 00:03:21,350
bozka bat.

78
00:03:21,530 --> 00:03:24,154
Berdin dio zenbat diru
jarri duen bakoitzak.

79
00:03:24,179 --> 00:03:25,724
Irabaziekin ere

80
00:03:25,970 --> 00:03:26,803
berdin,

81
00:03:26,860 --> 00:03:29,310
kooperatibako bazkideen
artean banatzen da,

82
00:03:29,560 --> 00:03:31,550
baina egindako lanaren arabera.

83
00:03:31,920 --> 00:03:34,680
Badaude irabazi asmorik
gabeko kooperatibak ere.

84
00:03:35,020 --> 00:03:40,560
Kasu horretan, dirua baldintzak hobetzeko
edo proiektua indartzeko erabiltzen da,

85
00:03:40,840 --> 00:03:42,370
bazkideen artean banatu gabe.

86
00:03:42,700 --> 00:03:45,700
Kooperatibak bereizgarri
gehiago ere baditu.

87
00:03:45,750 --> 00:03:46,550
Gutxienez

88
00:03:46,840 --> 00:03:49,740
hiru bazkide behar dira
kooperatiba bat osatzeko.

89
00:03:50,130 --> 00:03:54,090
Eta ez dago bazkide izateko
gutxieneko diru ekarpena egin beharrik.

90
00:03:54,460 --> 00:03:56,670
Hori kooperatiba
bakoitzak erabaki dezake.

91
00:03:56,810 --> 00:03:57,375
Zer?

92
00:03:57,433 --> 00:03:58,555
ulertuta, ezta?

93
00:03:59,450 --> 00:04:01,166
Bukatu aurretik, aholkua:

94
00:04:01,700 --> 00:04:05,760
enpresa bat sortzeko asmotan
bazaude, eta taldean egin nahi baduzu,

95
00:04:05,910 --> 00:04:08,690
aztertu hiru aukerak
eta ondo pentsatu.

96
00:04:09,270 --> 00:04:11,070
Millenniallentzako txistea:

97
00:04:11,310 --> 00:04:14,060
hasierako Pokemona
ondo aukeratzea

98
00:04:14,240 --> 00:04:15,910
bezain garrantzitsua da!

99
00:04:16,514 --> 00:04:17,750
Hurrengora arte!