Basque subtitles for clip: File:Ikusgela-Inflazioa.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:03,305 --> 00:00:07,645
Gora ta gora beti,
haik gora Lapurdi…

2
00:00:08,310 --> 00:00:10,130
Zuk ere nabaritu duzu, ezta?

3
00:00:11,660 --> 00:00:12,745
Garai batean,

4
00:00:12,800 --> 00:00:16,870
taberna bateko edozein edarik bi
euro baino gutxiago balio zituen.

5
00:00:17,140 --> 00:00:18,280
Zenbat balio du orain

6
00:00:18,390 --> 00:00:19,638
Laranja zuku batek?

7
00:00:19,771 --> 00:00:20,771
Edo garagardoak?

8
00:00:22,150 --> 00:00:25,850
Etxeen alokairuak ere duela
urte batzuk baino gehiago balio du.

9
00:00:26,290 --> 00:00:28,370
Arropak, janariak…

10
00:00:28,450 --> 00:00:29,717
Ia denak!

11
00:00:29,900 --> 00:00:32,611
Fenomeno horrek
Inflazioa du izena,

12
00:00:32,636 --> 00:00:35,904
eta bideo honetan zer
den ulertzen saiatuko gara.

13
00:00:36,120 --> 00:00:37,590
Has gaitezen definiziotik:

14
00:00:38,280 --> 00:00:40,040
Inflazioa esaten zaio

15
00:00:40,230 --> 00:00:42,370
ondasun eta zerbitzuen prezioan,

16
00:00:42,600 --> 00:00:44,200
eta epe jakin baten barruan,

17
00:00:44,500 --> 00:00:46,460
ematen den igoera orokorrari.

18
00:00:46,870 --> 00:00:49,019
Seguru entzun edo
irakurri duzula nonbait.

19
00:00:52,840 --> 00:00:54,210
Badakigu zer den orduan...

20
00:00:54,700 --> 00:00:55,776
Baina

21
00:00:55,870 --> 00:00:58,220
galdera garrantzitsuagoak
ere badaude.

22
00:00:58,490 --> 00:00:59,475
Lehenengoa.

23
00:00:59,500 --> 00:01:01,140
Zergatik gertatzen da?

24
00:01:01,410 --> 00:01:01,995
Ba

25
00:01:02,020 --> 00:01:05,360
ez dago motibo bat eta
bakarra inflazioa azaltzen duena.

26
00:01:05,500 --> 00:01:07,310
Ohhh!

27
00:01:07,338 --> 00:01:07,748
Bai...

28
00:01:07,795 --> 00:01:10,240
Hainbat faktorek eragiten dute.

29
00:01:10,265 --> 00:01:12,026
Azken urteetan ohikoena

30
00:01:12,051 --> 00:01:14,758
lehengaien edo erregaien
prezioaren igoera da.

31
00:01:15,070 --> 00:01:17,900
Gasolina edo diesela
igotzen bada adibidez,

32
00:01:18,020 --> 00:01:18,965
zeharka,

33
00:01:18,990 --> 00:01:21,004
beste prezio gehienetan
eragin dezake.

34
00:01:21,029 --> 00:01:23,750
Azken finean, ia
edozein produktu

35
00:01:23,920 --> 00:01:25,835
ekoitzi edo garraiatzeko
erabiltzen da.

36
00:01:25,860 --> 00:01:29,055
Gauza bera gertatzen da
elektrizitatea edo gasarekin.

37
00:01:29,080 --> 00:01:33,338
Igoera horiek kontrolatzen zailak
diren faktoreen menpe daude, eta

38
00:01:33,480 --> 00:01:35,500
eta ez dago beti
herrialde jakin baten esku.

39
00:01:35,525 --> 00:01:39,164
Errusia eta Ukrainaren
arteko gatazkak, adibidez,

40
00:01:39,290 --> 00:01:42,650
Europa osoko gasolindegietan
izan zuen eragina.

41
00:01:42,887 --> 00:01:44,058
Beste motibo bat

42
00:01:44,250 --> 00:01:46,790
eskariaren igoera izan daiteke.

43
00:01:47,240 --> 00:01:51,770
Produktu edo zerbitzu bat eskuratu
nahi dutenen kopuruak gora egiten badu,

44
00:01:52,070 --> 00:01:54,120
eta produktu hori mugatua bada,

45
00:01:54,650 --> 00:01:56,453
prezioak gora egiten du.

46
00:01:56,640 --> 00:01:59,660
Hori gertatu da, adibidez,
hainbat pertsona edo enpresek

47
00:01:59,760 --> 00:02:02,120
etxebizitzak erosi
nahi izan dituztenean,

48
00:02:02,360 --> 00:02:05,740
inbertitzeko edo etxebizitza
turistikoak egiteko.

49
00:02:05,920 --> 00:02:08,010
Eskaria altuagoa da,

50
00:02:08,150 --> 00:02:10,660
baina etxe kopuru berbera dago.

51
00:02:10,790 --> 00:02:11,525
Hortaz,

52
00:02:11,550 --> 00:02:12,965
aukera baliatuta,

53
00:02:12,990 --> 00:02:16,750
etxebizitza saldu nahi
dutenek prezioa igotzen dute.

54
00:02:16,840 --> 00:02:18,055
Eta azkenik,

55
00:02:18,080 --> 00:02:21,109
herritarren soldaten
batezbestekoaren igoerak

56
00:02:21,134 --> 00:02:22,624
ere bere eragina izan dezake.

57
00:02:22,649 --> 00:02:24,248
Diru gehiago badugu,

58
00:02:24,410 --> 00:02:27,050
diru gehiago gastatzeko
prest egongo gara,

59
00:02:27,550 --> 00:02:28,435
eta horrek

60
00:02:28,460 --> 00:02:30,410
prezioen igoera ekar dezake.

61
00:02:30,680 --> 00:02:31,813
Hori bai,

62
00:02:31,840 --> 00:02:33,700
azken faktore honen eragina

63
00:02:34,300 --> 00:02:35,528
oso txikia da.

64
00:02:35,640 --> 00:02:36,720
Bigarren galdera.

65
00:02:36,910 --> 00:02:40,550
Zein ondorio ditu?
Edo nola eragiten digu guri?

66
00:02:40,670 --> 00:02:44,759
Inflazioak eragin positiboak zein
negatiboak izan ditzake ekonomian.

67
00:02:44,784 --> 00:02:46,474
Baina handia bada,

68
00:02:46,840 --> 00:02:48,670
negatiboak ditu, nagusiki.

69
00:02:49,230 --> 00:02:51,110
Nabarmenenak bi dira:

70
00:02:51,550 --> 00:02:52,475
Batetik,

71
00:02:52,500 --> 00:02:54,506
gure eros gaitasuna
txikitzen da.

72
00:02:54,601 --> 00:02:57,686
Guk diru kopuru
berbera jasotzen badugu,

73
00:02:57,711 --> 00:03:00,434
baina ia denak
gehiago balio badu,

74
00:03:00,820 --> 00:03:04,732
lehen baino ondasun eta zerbitzu
gutxiago ordaindu ahal izango ditugu.

75
00:03:04,757 --> 00:03:05,864
Argiago esanda:

76
00:03:07,120 --> 00:03:08,590
pobreago egiten gaitu.

77
00:03:09,060 --> 00:03:11,610
Horrekin oso lotuta
dago bigarrena.

78
00:03:12,060 --> 00:03:13,280
Inflazioa badago,

79
00:03:13,540 --> 00:03:16,340
txanpon batek bere
balioa galtzen du.

80
00:03:16,520 --> 00:03:17,425
Euro batek

81
00:03:17,450 --> 00:03:19,030
zertarako balio zuen lehen?

82
00:03:19,280 --> 00:03:20,632
Eta orain?

83
00:03:20,950 --> 00:03:22,410
Gutxiagorako, ezta?

84
00:03:22,970 --> 00:03:25,010
Goazen hirugarren galderara.

85
00:03:25,610 --> 00:03:28,873
Nola neurtzen da herrialde
edo eskualde bateko inflazioa?

86
00:03:28,898 --> 00:03:34,385
Nola dakigu %1, %3,
edo %7.5ekoa den?

87
00:03:34,410 --> 00:03:35,448
Lasai,

88
00:03:35,630 --> 00:03:37,340
ez da oso formula konplikatua.

89
00:03:37,640 --> 00:03:40,800
Ehunekoen bidez adierazten
den datu hori inflazio-tasa da,

90
00:03:41,120 --> 00:03:44,780
eta Kontsumo Prezioen
Indizearen igoera adierazten du.

91
00:03:45,130 --> 00:03:49,620
Herrialde bakoitzean gehien kontsumitzen
diren ondasun eta zerbitzuekin osatutako

92
00:03:49,760 --> 00:03:51,960
saski bat hartzen
da erreferentzia gisa,

93
00:03:52,350 --> 00:03:56,900
eta duten garrantziaren arabera,
balio desberdina ematen zaie.

94
00:03:57,320 --> 00:03:59,640
Saski horren prezioa
kalkulatzen da,

95
00:03:59,930 --> 00:04:03,540
eta horrek zehazten du
Kontsumo Prezioen Indizea.

96
00:04:03,850 --> 00:04:04,475
Gero,

97
00:04:04,500 --> 00:04:08,318
beste garai batzuetako
erreferentziekin alderatzen da,

98
00:04:08,432 --> 00:04:09,889
inflazio-tasa lortzeko.

99
00:04:10,130 --> 00:04:10,895
Adibidez,

100
00:04:10,920 --> 00:04:16,410
2021ean saski hori osatzearen
prezioa 250 eurokoa bazen,

101
00:04:16,830 --> 00:04:21,942
eta 2022an, aldiz, 282koa bada,

102
00:04:21,980 --> 00:04:23,086
zenbat igo da?

103
00:04:23,290 --> 00:04:25,712
Hiruko erregelak
konpontzen du dena

104
00:04:25,737 --> 00:04:28,760
Zer egingo genuke
hiruko erregelarik gabe?

105
00:04:28,858 --> 00:04:31,360
Orduan, 250

106
00:04:31,630 --> 00:04:32,590
100 baldin bada,

107
00:04:33,280 --> 00:04:35,210
zenbat da 282?

108
00:04:36,860 --> 00:04:38,989
Kalkulagailuarekin hobeto.

109
00:04:42,900 --> 00:04:45,206
%12,8 atera zait.

110
00:04:45,321 --> 00:04:47,780
Hortaz, %12,8 igo da.

111
00:04:48,640 --> 00:04:50,097
Ulertu duzu?

112
00:04:50,290 --> 00:04:50,975
Bueno,

113
00:04:51,000 --> 00:04:52,315
ba listo. Orduan,

114
00:04:52,340 --> 00:04:55,050
Badakizu dagoeneko
inflazioa zer den.

115
00:04:55,270 --> 00:04:58,070
Baina egia esan…. galdera
bat utzi dugu erantzun gabe.

116
00:04:58,460 --> 00:04:59,574
Zailena.

117
00:04:59,630 --> 00:05:02,620
Nola egiten zaio
aurre inflazioari?

118
00:05:03,530 --> 00:05:05,350
Hori beste batean
jorratu dugu, bale?

119
00:05:05,420 --> 00:05:06,850
Amaitu dugu gaurkoz.

120
00:05:07,190 --> 00:05:08,199
Beraz,

121
00:05:08,250 --> 00:05:11,080
Prezioak ez, aukeran;
baina zuek bai,

122
00:05:11,367 --> 00:05:12,558
gora zuek!

123
00:05:12,630 --> 00:05:13,840
Hurrengora arte!