Basque subtitles for clip: File:Ikusgela-Titiak.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:01,060 --> 00:00:03,800
Bularrean bi izan ohi
ditugu eta ez dira birikak.

2
00:00:04,070 --> 00:00:06,040
Hemen titiei buruzko
zortzi jakingarri:

3
00:00:06,950 --> 00:00:10,350
Titiak edo ugatzak esnea sortzeko
ugaztunok ditugun guruinak dira.

4
00:00:11,320 --> 00:00:13,773
Ornitorrinkoak eta
ekidnak ugaztunak dira,

5
00:00:13,797 --> 00:00:15,215
baina titiburik ez dute:

6
00:00:15,239 --> 00:00:17,510
esnea zuzenean
jariatzen dute azaletik.

7
00:00:18,930 --> 00:00:20,898
Primate guztiek bi titi dituzte,

8
00:00:20,922 --> 00:00:22,494
baina badira beste
kopuru batzuk:

9
00:00:22,518 --> 00:00:24,881
katuek edo txakurrek
zortzi izan ohi dituzte,

10
00:00:24,905 --> 00:00:26,224
eta txerriek 12.

11
00:00:27,770 --> 00:00:30,988
Gizakia da titiak etengabe
hazita dituen ugaztun bakarra;

12
00:00:31,012 --> 00:00:33,910
beste animaliengan
edoskitzean gertatzen da soilik.

13
00:00:35,490 --> 00:00:38,720
Estrogenoa da pubertaroan
titiak haztearen erantzulea.

14
00:00:39,790 --> 00:00:41,720
Esnea bularreko
guruinek sortzen dute.

15
00:00:42,120 --> 00:00:43,290
Arrek ere badituzte,

16
00:00:43,518 --> 00:00:46,088
baina testosteronak ez
du uzten horiek garatzen.

17
00:00:47,270 --> 00:00:49,972
Bi sexuetan, titiburuek
erekzio-gaitasuna dute

18
00:00:49,997 --> 00:00:52,420
estimulu sexualei zein
hotzari erantzuteko.

19
00:00:53,890 --> 00:00:57,480
Gizonezkoen eta emakumezkoen
titi-buruei ez diegu berdin begiratzen.

20
00:00:57,810 --> 00:00:59,479
Ez behintzat sare sozialek.

21
00:00:59,503 --> 00:01:03,580
Emakumezkoenak, sexu-esanahia
dutelakoan, zentsuratu egiten dituzte.