Basque subtitles for clip: File:Ikusgela-Zehaztasuneko nekazaritza.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:03,143 --> 00:00:03,821
Kaixo!

2
00:00:03,846 --> 00:00:05,324
Galdera berri batekin nator.

3
00:00:05,690 --> 00:00:08,890
Lagundu dezake teknologiak
nekazaritza jasangarriagoa egiten?

4
00:00:09,530 --> 00:00:11,730
Nekazaritzaren
jasangarritasunaz ari garenean,

5
00:00:12,040 --> 00:00:14,640
elikagaiak modu eraginkorrean
ekoizteko gaitasunaz ari gara.

6
00:00:14,820 --> 00:00:16,150
Lan egiteaz, azken finean,

7
00:00:16,400 --> 00:00:18,060
baliabide naturalak agortu gabe

8
00:00:18,210 --> 00:00:19,980
eta ingurumena ahalik
eta gutxien kaltetuz.

9
00:00:20,030 --> 00:00:22,550
Jasangarritasunaren
kontzeptua zabala da hala ere.

10
00:00:22,780 --> 00:00:24,210
Benetan baliagarria izan dadin,

11
00:00:24,320 --> 00:00:28,632
egiteko moduek ekonomikoki bideragarriak
eta sozialki bidezkoak ere izan behar dute.

12
00:00:29,082 --> 00:00:31,605
Azken finean ekoizpen
arduratsua egiteaz ari gara:

13
00:00:31,630 --> 00:00:33,673
Lurzoruaren erabilera
egokia eginez,

14
00:00:33,698 --> 00:00:36,542
Uraren kudeaketa eraginkora
eginez, alferrik gastatu gabe.

15
00:00:36,567 --> 00:00:39,309
Eta pestizida eta ongarrien
erabilera murriztuz adibidez.

16
00:00:39,490 --> 00:00:40,948
Praktika zehatzak badaude,

17
00:00:40,972 --> 00:00:43,070
norabide horretan jotzeko
baliagarriak direnak.

18
00:00:43,090 --> 00:00:46,788
Adibidez, Laboreen errotazioa,
lurzoruaren laborantza murriztea

19
00:00:46,812 --> 00:00:48,380
edo, ongarri
organikoen erabilera…

20
00:00:48,530 --> 00:00:51,870
Baina gure galderara itzulita,
teknologiak ere badu bere papera.

21
00:00:51,895 --> 00:00:55,265
Zehaztasun-nekazaritza kontzeptuan
arakatuko dugu hori frogatzeko.

22
00:00:55,370 --> 00:00:58,540
Lurren eta laboreen kudeaketan
aplikatzen den estrategia bat da.

23
00:00:58,660 --> 00:01:02,480
Lur sail bakoitzean laboreak zehazki
behar duen tratamendua identifikatzen da

24
00:01:02,820 --> 00:01:04,210
tresna teknologikoen bidez,

25
00:01:04,260 --> 00:01:05,550
gero hori bera aplikatzeko.

26
00:01:05,600 --> 00:01:08,233
Horretarako, sentsoreak
eta GPS moduko sistemak

27
00:01:08,257 --> 00:01:10,890
integratuta dituzten
lanabesak baliatzen dira.

28
00:01:10,980 --> 00:01:13,060
80ko hamarkadatik
datorren joera da,

29
00:01:13,180 --> 00:01:15,948
baina duela gutxi iritsi da
nekazarien eguneroko lanera.

30
00:01:15,972 --> 00:01:17,411
Honi buruz gehiago jakiteko,

31
00:01:17,435 --> 00:01:19,560
Asier Uribeetxebarriarekin
hitz egingo dugu.

32
00:01:19,970 --> 00:01:23,200
NEIKEReko Landare Ekoizpen eta
Babes departamentuko ikertzailea da

33
00:01:23,450 --> 00:01:25,580
Zehaztasuneko
Nekazaritza aipatu dugu,

34
00:01:26,170 --> 00:01:27,570
Zein da helburu nagusia?

35
00:01:28,360 --> 00:01:30,750
Helburu nagusia
jasangarritasuna da

36
00:01:30,820 --> 00:01:33,910
eta horretarako hiru
arlotan lan egiten da.

37
00:01:33,935 --> 00:01:38,710
Alde batetik, nekazal ustiategiaren
errentagarritasuna handitu behar da,

38
00:01:39,043 --> 00:01:43,880
bestetik, ingurumen-aztarna
gutxitu behar da

39
00:01:43,905 --> 00:01:46,886
eta azkenik, eta
bigarrenarekin lotuta dagoena,

40
00:01:46,911 --> 00:01:51,165
horretarako intsumoen,
hau da, aplikatzen diren

41
00:01:51,190 --> 00:01:54,317
tratamenduen erabilera
arrazionala egin behar da.

42
00:01:54,690 --> 00:01:56,337
Eta hau nondik dator?

43
00:01:56,770 --> 00:01:58,740
Azken finean, kontzeptua dator,

44
00:01:58,760 --> 00:02:03,019
gizakiak partzela bakoitza
modu artifizialean eraiki duelako,

45
00:02:03,044 --> 00:02:04,878
berari komeni zaion moduan.

46
00:02:04,902 --> 00:02:09,090
Eta zehaztapen nekazaritzarekin
egiten duena da partzela horren

47
00:02:09,390 --> 00:02:12,521
ahalegindu bariabilitatea
kontuan hartzen.

48
00:02:12,546 --> 00:02:16,960
Horretarako aldagai ezberdinak
izan behar dira kontuan,

49
00:02:16,984 --> 00:02:19,149
esate baterako,
lurraren sakontasuna,

50
00:02:19,173 --> 00:02:24,263
materia organikoa, lurraren hezetasuna
eta horrelako beste zenbait aldagai.

51
00:02:24,690 --> 00:02:26,255
Beraz, hitzak
esaten duen moduan,

52
00:02:26,279 --> 00:02:30,020
azkenean nahi dena da lursail
bakoitza modu zehatz batean aztertu

53
00:02:30,600 --> 00:02:32,868
eta lan hori egokitu, ezta?

54
00:02:33,472 --> 00:02:35,190
Adibidez?

55
00:02:36,270 --> 00:02:37,425
Bai, noski.

56
00:02:37,450 --> 00:02:40,170
Esate baterako, ba, partzela
batean zonalde batzuk

57
00:02:40,220 --> 00:02:41,760
izan daitezke hobeak

58
00:02:42,040 --> 00:02:45,120
kultibo baterako, demagun
garagarra edo garia,

59
00:02:45,400 --> 00:02:48,190
bertan bariable desberdin batek

60
00:02:48,800 --> 00:02:53,150
eragin handiagoa
duelako, esate baterako,

61
00:02:54,400 --> 00:02:55,630
lurreko sakonera.

62
00:02:55,900 --> 00:02:57,518
Dakigun moduan,

63
00:02:57,820 --> 00:02:59,730
kultibo edo uzta hauek ez dira

64
00:02:59,950 --> 00:03:01,730
ureztatzen.

65
00:03:02,050 --> 00:03:03,135
Orduan,

66
00:03:03,160 --> 00:03:05,250
lurra gero eta sakonagoa bada,

67
00:03:05,330 --> 00:03:08,620
orduan eta ura maitatzeko
ahalmena handiagoa dauka.

68
00:03:09,000 --> 00:03:10,262
Orain arte,

69
00:03:10,900 --> 00:03:13,340
hau neurtzea oso zaila zen.

70
00:03:14,390 --> 00:03:16,110
Landa gunera joan behar zinen

71
00:03:16,420 --> 00:03:19,775
eta bertan hartu behar
ziren lagin mordoxka bat.

72
00:03:19,800 --> 00:03:22,665
Unekoak eta baita
denboraren baitakoak.

73
00:03:22,690 --> 00:03:25,610
Eta hau ekonomikoki
ez zen bideragarria.

74
00:03:25,890 --> 00:03:28,473
Baina, gaur egun,
lehen ahulgune bat zena

75
00:03:28,498 --> 00:03:29,814
gaur egun indargune bat da.

76
00:03:29,839 --> 00:03:33,240
Sentsore asko garatu dira
azkenengo 10-20 urteotan.

77
00:03:33,480 --> 00:03:35,737
Sentsore hauek
erlazionatuta daude

78
00:03:35,762 --> 00:03:37,770
neurtu nahi dugun aldagaiarekin.

79
00:03:38,210 --> 00:03:41,370
Eta aldagai hori
neurtzea orain erraza da.

80
00:03:41,550 --> 00:03:44,383
Ze tresna eta teknologiak
ahalbidetzen du hori?

81
00:03:45,030 --> 00:03:49,192
Bai, azken finean, neurtu nahi
den aldagaien araberakoa da:

82
00:03:49,400 --> 00:03:50,600
Esate baterako,

83
00:03:50,760 --> 00:03:53,711
lurreko zenbait aldagai
neurtu nahi baldin badira,

84
00:03:53,735 --> 00:03:56,180
alorreko konduktibimetro
bat erabili daiteke,

85
00:03:56,490 --> 00:03:59,390
edo uztaren osasuna
neurtu nahi bada,

86
00:03:59,560 --> 00:04:03,280
dron edo satelite batean
muntatuta dagoen kamara bat,

87
00:04:03,360 --> 00:04:06,310
edo uzta neurtu
nahi bada zuzenean

88
00:04:06,400 --> 00:04:08,110
uzta jasotzen duen

89
00:04:08,290 --> 00:04:10,230
sentsore bat erabili daiteke.

90
00:04:10,550 --> 00:04:13,210
Eta nola egiten da lan
zehaztasun-nekazaritzan?

91
00:04:13,860 --> 00:04:15,410
Bai, aurrez esan bezala,

92
00:04:15,970 --> 00:04:17,381
partzela bakoitza aldakorra da.

93
00:04:17,406 --> 00:04:22,885
Orduan, partzela handi bat hartzen
da, eta partzela txikiagoetan banatzen da.

94
00:04:22,910 --> 00:04:26,082
Partzela txiki horiek
homogeneoak dira,

95
00:04:26,107 --> 00:04:30,192
baina beste partida txiki batekiko
guztiz ezberdinak izan behar dira.

96
00:04:30,217 --> 00:04:34,090
Orduan, tratamendu bakoitza
partzela txiki bakoitzean aplikatzen da.

97
00:04:34,610 --> 00:04:37,330
Eta nola da prozesua?
Zein pauso eman behar dira?

98
00:04:38,179 --> 00:04:39,860
Prozesu hau aurrera eramateko,

99
00:04:40,280 --> 00:04:42,370
gurpil bat irudikatu behar da.

100
00:04:42,480 --> 00:04:43,512
Lau pausotan,

101
00:04:43,537 --> 00:04:45,360
gurpilaren ziklo osoa ematen da:

102
00:04:45,520 --> 00:04:46,790
Lehenengoko pausoan

103
00:04:47,130 --> 00:04:48,360
datuak hartu behar dira.

104
00:04:48,410 --> 00:04:51,606
Datu horiek, lehen esan bezala,
sentsore ezberdinetatik datoz.

105
00:04:51,631 --> 00:04:55,280
Esate baterako, uzta
modulatu nahi baldin bada,

106
00:04:55,650 --> 00:04:59,628
orduan, uzta jasotzen duen
sentsorea erabili behar da,

107
00:04:59,652 --> 00:05:02,720
edo satelitetan metatuta
daude sentsoreak.

108
00:05:02,780 --> 00:05:04,710
Eta bigarren urratsean,

109
00:05:04,930 --> 00:05:07,140
datuetatik informazioa
atera behar da.

110
00:05:07,250 --> 00:05:09,908
Horretarako, orain asko
erabiltzen diren teknikak

111
00:05:09,938 --> 00:05:11,960
esate baterako
machine learning-a edo

112
00:05:12,056 --> 00:05:13,220
big data erabiltzen dira.

113
00:05:13,610 --> 00:05:14,980
Behin informazio hori

114
00:05:15,090 --> 00:05:17,090
eskuragarri eta
erabilgarria denean,

115
00:05:17,380 --> 00:05:20,760
hurrengoko pausoa
informazioa hartu,

116
00:05:20,800 --> 00:05:22,640
eta nekazari eta teknikoekin

117
00:05:22,770 --> 00:05:24,250
zein ekintza egin behar diren

118
00:05:24,270 --> 00:05:26,640
adostu behar da, aurrez
esandako moduan,

119
00:05:26,890 --> 00:05:30,370
gune bakoitzak, gune txiki
bakoitzean tratamendu bat ezarriz.

120
00:05:30,550 --> 00:05:32,570
Eta laugarren pauso horretan,

121
00:05:32,970 --> 00:05:34,870
aurrez esandako tratamenduak

122
00:05:34,894 --> 00:05:37,350
partzela txikietan
aplikatu behar dira.

123
00:05:37,440 --> 00:05:41,080
Eta horretarako makina
bereziak behar dira,

124
00:05:41,170 --> 00:05:43,732
eta gaur egun hori da
daukagun erronka handiena.

125
00:05:43,756 --> 00:05:46,410
Makina horiek ez
daude guztiz garatuta

126
00:05:46,455 --> 00:05:49,074
eta eskuragarri nekazariendako.

127
00:05:49,560 --> 00:05:50,748
Entzun duzuen bezala,

128
00:05:50,772 --> 00:05:52,871
hasierako galderaren
erantzunak erantzun argia dauka:

129
00:05:52,896 --> 00:05:56,400
bai, teknologiak nekazaritza
jasangarriagoa egiten lagun dezake.

130
00:05:56,520 --> 00:05:57,920
Iraunkortasuna lortzeko,

131
00:05:57,940 --> 00:05:59,919
hainbat ikuspegitatik
egin daiteke lan,

132
00:05:59,944 --> 00:06:02,300
eta horietako bat teknologia
berrien erabilera da.

133
00:06:02,410 --> 00:06:06,070
Berrikuntzek eskaintzen dituzten
baliabideak aprobetxatzea aukera ona da,

134
00:06:06,130 --> 00:06:08,220
baina hori bai, bestelako
neurriei uko egin gabe.

135
00:06:08,451 --> 00:06:09,349
Badakizue,

136
00:06:09,374 --> 00:06:10,890
galdera gehiago
baldin badituzue,

137
00:06:10,940 --> 00:06:12,216
idatzi iruzkinetan!

138
00:06:12,241 --> 00:06:13,254
Hurren arte!