Basque subtitles for clip: File:Ikusgela - Autonomoen lege berria.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:03,590 --> 00:00:04,385
Kaixo!

2
00:00:04,410 --> 00:00:07,500
Gaur ni bezalako
jendeaz hitz egingo dizuet.

3
00:00:07,580 --> 00:00:08,580
Bizkaitarrez?

4
00:00:08,648 --> 00:00:09,660
Ile-horiez?

5
00:00:10,240 --> 00:00:10,955
Ez!

6
00:00:10,980 --> 00:00:13,970
Ni, beste gauza askoren
artean, autonomoa naiz.

7
00:00:14,130 --> 00:00:15,790
Langile autonomoa.

8
00:00:16,200 --> 00:00:17,790
Has gaitezen definiziotik.

9
00:00:18,170 --> 00:00:19,630
Langile autonomoak gara

10
00:00:19,654 --> 00:00:21,364
gure kabuz lan egiten dugunak,

11
00:00:21,388 --> 00:00:23,910
enpresa edo
norbanako askorentzat,

12
00:00:24,030 --> 00:00:26,562
enpresa jakin batekin
kontraturik izan gabe.

13
00:00:26,586 --> 00:00:28,610
Mota askotako automoak daude:

14
00:00:28,810 --> 00:00:32,986
negozio txikiak eta kontratatutako
langileak dituzten autonomoak.

15
00:00:33,011 --> 00:00:35,170
Iturginak, dendari txikiak…

16
00:00:35,370 --> 00:00:37,786
Entzun duzu inoiz
Freelance hitza?

17
00:00:37,810 --> 00:00:41,697
Ba horiek ere, normalean
behintzat, langile autonomoak dira.

18
00:00:41,722 --> 00:00:43,417
Baina ez gaitezen luzatu.

19
00:00:43,441 --> 00:00:45,571
Hego Euskal Herriko
autonomoontzat

20
00:00:45,596 --> 00:00:48,460
aldaketa asko izan dira 2023an,

21
00:00:48,484 --> 00:00:50,650
eta horien berri
eman nahi dizuet gaur.

22
00:00:50,890 --> 00:00:53,816
2023ko urtarrilaren 1ean

23
00:00:53,840 --> 00:00:56,600
Errege Dekretua berria
sartu zen indarrean,

24
00:00:56,820 --> 00:01:00,188
Dekretu horrek kotizazio-sistema
berri bat ezarri zuen

25
00:01:00,212 --> 00:01:02,500
norberaren konturako
langileentzat.

26
00:01:02,580 --> 00:01:06,240
Langile autonomoek ordaindu
beharreko kuota ezartzeko

27
00:01:06,264 --> 00:01:09,990
diru-sarrera errealak hartzen
dira kontuan sistema berrian

28
00:01:10,160 --> 00:01:12,340
3 urtez eta progresiboki,

29
00:01:12,580 --> 00:01:17,340
gero eta eragin handiagoa izango dute
diru-sarrerek ordaindu beharreko kuotan.

30
00:01:17,580 --> 00:01:18,425
Alegia,

31
00:01:18,450 --> 00:01:22,660
diru-sarrera gutxien dituzten
autonomoen kuotek behera egingo dute,

32
00:01:22,960 --> 00:01:24,960
eta gehien irabazten
dutenek, berriz,

33
00:01:25,140 --> 00:01:27,283
are gehiago ordaindu
beharko dute.

34
00:01:27,307 --> 00:01:29,424
Kotizazio-oinarria zehazteko,

35
00:01:29,448 --> 00:01:34,280
urte naturalean lortutako etekin
garbi guztiak hartuko dira kontuan.

36
00:01:34,305 --> 00:01:36,670
Ikus ditzagun beste
ezaugarri batzuk.

37
00:01:36,740 --> 00:01:38,118
Sistema berriaren arabera,

38
00:01:38,142 --> 00:01:43,340
2023an 230 eta 500 euro
artekoak izango dira kuotak,

39
00:01:43,364 --> 00:01:48,800
2024an 225 eta 530 artekoak

40
00:01:48,864 --> 00:01:54,240
eta 2025ean 200
eta 590 euro artekoak.

41
00:01:54,840 --> 00:01:58,440
2023tik 2025era bitartean

42
00:01:58,464 --> 00:02:02,684
Autonomoen Erregimenean
hasierako alta hartzen duten pertsonek

43
00:02:02,709 --> 00:02:07,400
hileko 80 euroko tarifa laua
aplikatzea eskatu ahal izango dute.

44
00:02:07,510 --> 00:02:11,742
Jardueraren lehen 12
hilabeteetan aplikatuko zaie.

45
00:02:11,766 --> 00:02:15,310
Lehen hamabi hilabeteak
igaro ondoren, posible izango da

46
00:02:15,390 --> 00:02:17,795
12 hilabeteko
luzapena eskatzea.

47
00:02:17,819 --> 00:02:21,028
Urteko etekin ekonomiko
garbiak urteko gutxieneko soldata

48
00:02:21,052 --> 00:02:24,550
baino txikiagoak izango direla
aurreikusten duten langileek.

49
00:02:24,660 --> 00:02:29,460
Onura hori 36 hilabetera
arte luzatu ahal izango da.

50
00:02:29,740 --> 00:02:33,031
Seme-alaben jaiotzagatik,
adopzioagatik edo

51
00:02:33,055 --> 00:02:37,210
zaintzagatik jarduera uzten
duten emakume autonomoek

52
00:02:37,300 --> 00:02:40,965
ohiko kuotaren ehuneko
80ko hobaria jasotzeko

53
00:02:40,989 --> 00:02:44,655
eskubidea izango dute
hurrengo 24 hilabeteetan.

54
00:02:44,679 --> 00:02:45,720
Laburbilduz,

55
00:02:45,810 --> 00:02:49,543
autonomoen lege berriak
sarrera txikiak dituzten langile

56
00:02:49,567 --> 00:02:53,300
autonomoei mesede egiten
dieten neurri berriak ezarri du.

57
00:02:54,250 --> 00:02:55,495
Nahikoa?

58
00:02:55,520 --> 00:02:57,670
Hori norberak esan beharko du.

59
00:02:57,750 --> 00:02:59,367
Hurrengoan ikusiko dugu elkar!

60
00:02:59,391 --> 00:03:00,430
Laster arte!