Basque subtitles for clip: File:Ikusgela - Michel Foucault.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:03,890 --> 00:00:05,670
Eromena, eritasuna,

2
00:00:06,040 --> 00:00:06,845
heriotza,

3
00:00:06,870 --> 00:00:09,940
perbertsioa,
kartzela, sexualitatea,

4
00:00:10,130 --> 00:00:11,115
anormalak.

5
00:00:11,140 --> 00:00:14,840
Nork esan du filosofiak halako
gaiak jorratu ezin dituenik?

6
00:00:15,270 --> 00:00:16,680
Bada, Foucault agertu arte,

7
00:00:16,980 --> 00:00:19,506
egundo jorratu
gabekoak ziren gehienak.

8
00:00:19,530 --> 00:00:22,640
Bai, behintzat, hark
landutako sakontasunarekin.

9
00:00:22,930 --> 00:00:25,626
Horregatik,
bide-urratzaile izan zelako,

10
00:00:25,650 --> 00:00:29,440
nabarmentzekoa da XX.
mendeko filosofo honen ekarpena.

11
00:00:29,460 --> 00:00:31,616
Baina nor izan zen
Michel Foucault?

12
00:00:31,641 --> 00:00:37,434
1926ko urriaren 15ean jaio
zen Poitiersen, Frantzian.

13
00:00:38,060 --> 00:00:39,710
Ikasle bikaina izan zen,

14
00:00:39,730 --> 00:00:42,827
baina familia zapuztu
zuen jakinarazi zuenean

15
00:00:42,851 --> 00:00:45,430
ez zuela, aitak bezala,
Medikuntza ikasiko.

16
00:00:46,270 --> 00:00:48,750
Haurtzaro ezegonkorra
egokitu zitzaion;

17
00:00:48,910 --> 00:00:52,050
besteak beste, 1940 urtean,

18
00:00:52,310 --> 00:00:55,200
lurraldea Alemaniako
nazien esku geratu zelako.

19
00:00:56,350 --> 00:01:00,250
1946an utzi zuen
Foucaultek Poitiers,

20
00:01:00,590 --> 00:01:01,940
19 urte zituela,

21
00:01:02,240 --> 00:01:06,180
Parisko École Normal Supérieure
ospetsuan onartu zutenean.

22
00:01:06,724 --> 00:01:08,933
Garai ilunak izan ziren, ordea.

23
00:01:08,957 --> 00:01:10,234
Homosexuala zen,

24
00:01:10,363 --> 00:01:13,646
eta horrek barne gatazka
mingarriak zekarzkion,

25
00:01:13,800 --> 00:01:17,080
puritanoa eta moralista
baitzen gerraosteko Frantzia.

26
00:01:17,730 --> 00:01:20,040
Bere buruaz beste
egiten ahalegindu zen,

27
00:01:20,370 --> 00:01:24,100
eta, horren ostean, psikologo
eta psikiatrek tratatu zuten.

28
00:01:24,680 --> 00:01:26,524
Horrek jakin-mina piztu zion,

29
00:01:26,548 --> 00:01:31,500
bai psikologiari dagokionez, eta baita
mota guztietako drogei dagokienez ere.

30
00:01:32,290 --> 00:01:34,120
Mundu Gerraren amaierarekin

31
00:01:34,550 --> 00:01:37,860
AEBetako bizimoduak
lilura piztu zuen Frantzian;

32
00:01:38,210 --> 00:01:42,384
eta aldi berean, Alderdi Komunistak
erakarri zituen pentsalari gehienak.

33
00:01:42,408 --> 00:01:47,610
1950ean egin zen  Foucault
Alderdi Komunistako kide.

34
00:01:47,820 --> 00:01:50,630
Bi urte ere ez zituen
egin alderdikide gisa,

35
00:01:50,760 --> 00:01:54,570
Moskuko agintekeriaren berri
izan bezain laster utzi baitzuen.

36
00:01:55,260 --> 00:01:57,370
Aurrerantzean,
etengabe saiatuko zen

37
00:01:57,580 --> 00:02:00,060
ezker berri antiautoritario
bat asmatzen.

38
00:02:01,010 --> 00:02:05,840
68ko maiatzak eta ikasleen erreboltek
Frantzia zeharo aztoratu zuten.

39
00:02:06,353 --> 00:02:09,913
Boterean zentratuko zen
aurrerantzean Foucaulten gogoeta,

40
00:02:10,350 --> 00:02:14,970
eta oso eragingarria izango zen
protesta eta erreboltak antolatzeko orduan.

41
00:02:15,070 --> 00:02:17,700
1973an

42
00:02:17,840 --> 00:02:20,620
Libération egunkari
ezkertiarra sortu zuen,

43
00:02:20,800 --> 00:02:23,620
Sartrerekin eta beste
zenbait lagunekin batera.

44
00:02:23,670 --> 00:02:27,580
Hainbat herrialde eta unibertsitatetan
aritu zen irakasle: Suedian,

45
00:02:27,660 --> 00:02:28,756
Tunisian…

46
00:02:28,820 --> 00:02:31,340
Eta ez zion behin ere
idazteari erabat utzi.

47
00:02:31,531 --> 00:02:35,650
1984ko ekainean hil zen Parisen,

48
00:02:35,880 --> 00:02:38,770
hiesarekin lotutako
gaixotasun baten ondorioz.

49
00:02:39,500 --> 00:02:40,625
Frantzian,

50
00:02:40,650 --> 00:02:43,520
50 eta 60ko hamarkadetan,

51
00:02:43,790 --> 00:02:47,498
marxismoa eta existentzialismoa
ziren nagusi Filosofian.

52
00:02:47,630 --> 00:02:51,970
Subjektu librean oinarrituriko
humanismoa, Jean-Paul Sartre buru.

53
00:02:52,264 --> 00:02:54,100
Haiek ziotenaren arabera,

54
00:02:54,152 --> 00:02:57,730
gizakiak askatasunez
sortzen du Historia, ekonomiak

55
00:02:57,810 --> 00:03:00,846
edo geneek determinaturiko
orainetik libre.

56
00:03:00,870 --> 00:03:05,620
Ikuspuntu horren aurka altxatu
ziren “estrukturalista” deitu zituztenak:

57
00:03:05,810 --> 00:03:08,580
Lévi-Strauss,
Althusser, Lacan, Barthes

58
00:03:08,890 --> 00:03:10,480
eta Foucault, besteak beste.

59
00:03:10,810 --> 00:03:13,690
Nahiz eta Foucaultek
uko egin zion etiketari.

60
00:03:14,230 --> 00:03:15,310
Haien iritziz,

61
00:03:15,553 --> 00:03:18,581
egitura inkontziente
kontrolagaitzen sareetan

62
00:03:18,605 --> 00:03:20,943
harrapatua dago
jendea, preso eta itsu.

63
00:03:21,200 --> 00:03:23,060
Oinarri horretatik abiatuta,

64
00:03:23,084 --> 00:03:27,380
hiru arotan banatzen da Foucaulten
ibilbide filosofiko eta akademikoa.

65
00:03:28,190 --> 00:03:30,190
1-Jakintzaren arkeologia

66
00:03:30,830 --> 00:03:34,120
Lehen aro honetan, jakintza
ikertzen ahalegindu zen Foucault.

67
00:03:34,300 --> 00:03:37,637
Jakintza hori, kultura eta
garai jakin batean egiten

68
00:03:37,661 --> 00:03:39,245
eta esaten diren gauzen azpian

69
00:03:39,269 --> 00:03:42,590
dagoen pentsamendu
inkontzientea da Foucaltentzat.

70
00:03:43,450 --> 00:03:46,050
Aro arkeologikoa ere
esaten zaio aldi honi.

71
00:03:46,250 --> 00:03:48,130
Izan ere, arkeologian bezala,

72
00:03:48,440 --> 00:03:52,280
azpiko geruzetara iritsi beharra
dago jakintza hori ezagutzeko.

73
00:03:52,760 --> 00:03:55,880
Jakintzari episteme ere
esaten dio Foucaultek.

74
00:03:56,100 --> 00:03:57,095
Dioenez,

75
00:03:57,120 --> 00:03:59,466
esaten den guztia
eta egiten den guztia

76
00:03:59,491 --> 00:04:02,821
jakintza-sistema inkontziente
horretatik eratortzen da.

77
00:04:02,940 --> 00:04:04,180
Edo bestela esanda:

78
00:04:04,270 --> 00:04:07,904
garai eta hizkuntza bateko
pentsamendu inkontzientearen baitan

79
00:04:07,928 --> 00:04:09,980
pentsatzen dugu denok, nahitaez.

80
00:04:10,100 --> 00:04:11,115
Horrenbestez,

81
00:04:11,140 --> 00:04:13,086
aske izateko ezinbestekoa da,

82
00:04:13,110 --> 00:04:16,445
lehenik eta behin, pentsatzen
duguna pentsatzera garamatzan

83
00:04:16,469 --> 00:04:18,680
jakintza inkontziente
horretaz ohartzea.

84
00:04:19,960 --> 00:04:21,980
2-Boterearen genealogia

85
00:04:22,440 --> 00:04:23,707
Bigarren aro honetan,

86
00:04:23,731 --> 00:04:26,870
boterearen zigor-mekanismoak
aztertzen ditu Foucaultek.

87
00:04:27,230 --> 00:04:28,810
Tartean, baita espetxeak ere.

88
00:04:29,410 --> 00:04:30,377
Haren arabera,

89
00:04:30,402 --> 00:04:34,040
gure garaia itxitura, bahiketa
eta diziplinan dago oinarrituta.

90
00:04:35,300 --> 00:04:40,430
Aginteak gorputzak leku itxietan
dauzka, ordutegi zorrotzen pean bahiturik:

91
00:04:40,530 --> 00:04:44,670
ospitalean, eroetxean,
eskolan, espetxean edo fakriban.

92
00:04:45,160 --> 00:04:49,330
Horiek denek osatzen duten
espetxe-artxipelagoa da gure gizartea.

93
00:04:49,780 --> 00:04:53,950
Itxitura guztiak apurtu eta
gorputzak askatu nahi ditu Foucaltek.

94
00:04:54,220 --> 00:04:56,460
Pitagorasentzat
eta Platonentzat,

95
00:04:56,480 --> 00:04:58,700
gorputza zen arimaren espetxea.

96
00:04:58,940 --> 00:05:01,550
Foucaultek alderantziz
dela arrazoitzen du:

97
00:05:01,920 --> 00:05:04,766
haren arabera, arrazoiak
proiektatzen duen

98
00:05:04,790 --> 00:05:07,560
espetxe-artxipelago
hori da gorputzak zigortu

99
00:05:07,640 --> 00:05:09,310
eta diziplinatzen dituena.

100
00:05:09,670 --> 00:05:10,920
Hortaz, botereak

101
00:05:11,000 --> 00:05:12,430
arimak kontrolatuz

102
00:05:12,520 --> 00:05:15,130
lortzen du gorputzak
ere kontrolpean izatea.

103
00:05:15,790 --> 00:05:18,776
Aro genealogiko honen
bide erdian hasiko da Foucault

104
00:05:18,800 --> 00:05:21,420
botereari buruzko
ikuskera berri bat azaltzen:

105
00:05:21,910 --> 00:05:25,580
boterearen funtsa ez da
debekua, zapalketa eta zigorra;

106
00:05:25,910 --> 00:05:28,350
azken helburua
normaltasuna sortzea da.

107
00:05:28,730 --> 00:05:29,785
Alegia:

108
00:05:29,810 --> 00:05:34,100
erotzat jotzen den pertsona bat
zoroetxean sartzea ezohiko ohitura da.

109
00:05:34,550 --> 00:05:38,680
Jokabide bitxi hori naturaltzat
edo arrazoizkotzat jo dezagun,

110
00:05:38,860 --> 00:05:41,980
botereak hori normaltzat
hartzea lortu behar izan du aurrez.

111
00:05:43,280 --> 00:05:47,480
Aro genealogikoan asmatu zuen
Foucaultek “biopolitika” kontzeptua.

112
00:05:48,180 --> 00:05:50,410
XVIII. mendearen amaieraren

113
00:05:50,620 --> 00:05:52,950
eta XIX.aren hasieraren artean,

114
00:05:53,210 --> 00:05:55,070
boterea itxuraldatu egin zen:

115
00:05:55,230 --> 00:05:59,430
ordura arte, gizabanakoak
gobernatzen zituen, diziplina erabilirik;

116
00:05:59,740 --> 00:06:01,060
aurrerantzean, berriz,

117
00:06:01,160 --> 00:06:03,230
gizatalde osoak
gobernatuko ditu,

118
00:06:03,430 --> 00:06:06,000
populazio
kategorian sarrarazita.

119
00:06:06,570 --> 00:06:11,220
Boterea arduratuko da osasuna,
higienea, elikadura, sexualitatea,

120
00:06:11,440 --> 00:06:14,100
natalitatea eta
migrazioak kudeatzeaz.

121
00:06:14,990 --> 00:06:19,320
Teknologia, estrategia eta tresna
askoren bidez gobernatuko du bizitza.

122
00:06:19,620 --> 00:06:21,940
Horri esaten dio
Foucaultek Biopolitika.

123
00:06:23,040 --> 00:06:24,420
3-Norberegintza

124
00:06:25,040 --> 00:06:29,480
“Subjektibazio-tekniken aroa” ere
deitu izan zaio hirugarren aro honi.

125
00:06:29,950 --> 00:06:33,880
1970eko hamarraldiaren
bigarren zatian,

126
00:06:34,020 --> 00:06:37,160
Foucaulten ibilbideak
ezusteko norabidea hartu zuen.

127
00:06:37,490 --> 00:06:40,449
Ordu arte nagusi izaniko
ikerketa politikoetatik

128
00:06:40,473 --> 00:06:42,790
urrutiratu eta
etikara hurbildu zen.

129
00:06:43,170 --> 00:06:44,270
Foucaulten ustez,

130
00:06:44,360 --> 00:06:46,706
etikaren alderik
garrantzitsuenetakoa

131
00:06:46,730 --> 00:06:49,920
osatzen dute nork bere
buruari eragiteko teknikek.

132
00:06:50,460 --> 00:06:51,970
Teknika horien bitartez

133
00:06:52,150 --> 00:06:56,480
aldaketak eragin ditzakegu geure
pentsamendu, jokabide eta izaeretan.

134
00:06:57,160 --> 00:06:58,730
Teknika horien asmatzaile

135
00:06:58,860 --> 00:07:00,670
eta erabiltzaile sinesdunek

136
00:07:00,730 --> 00:07:04,480
agintzen digute geure buruaren
gaineko ardura horri esker

137
00:07:04,560 --> 00:07:05,830
aldatu gaitezkeela,

138
00:07:05,970 --> 00:07:08,180
eta, horrela,
nolabaiteko zoriona lortu.

139
00:07:09,113 --> 00:07:11,849
Niaren teknologia
horien artean daude

140
00:07:11,885 --> 00:07:14,682
hainbat korronte filosofikotan
bultzatu izan direnak:

141
00:07:15,280 --> 00:07:17,690
lokartu aurretik
kontzientzia aztertzea;

142
00:07:17,860 --> 00:07:18,865
erretiroa;

143
00:07:18,920 --> 00:07:20,170
egunero meditatzea;

144
00:07:20,510 --> 00:07:22,540
heriotzaren gainean hausnartzea;

145
00:07:22,780 --> 00:07:24,230
egunerokoa idaztea;

146
00:07:24,493 --> 00:07:27,193
jakintsuen testuak
oroimenean gordetzea...

147
00:07:27,810 --> 00:07:28,529
Foucaultek

148
00:07:28,554 --> 00:07:32,410
hori guztia bereganatu eta
boterearen aurka jotzeko erabiliko du.

149
00:07:33,410 --> 00:07:37,474
Biobotereek bizimodu eta izaera
jakin batzuk bultzatzen dituzte

150
00:07:37,498 --> 00:07:40,360
gizabanako “normal”
kontrolagarriak

151
00:07:40,490 --> 00:07:43,140
eta neska-mutiko
automatikoak sortzeko.

152
00:07:43,939 --> 00:07:47,784
Foucault, berriz, bizimodu
eta izaera berri, desberdin,

153
00:07:47,809 --> 00:07:49,690
arraroak sustatzen saiatuko da.

154
00:07:51,440 --> 00:07:52,450
Haren esanetan,

155
00:07:52,710 --> 00:07:55,080
niaren teknologiak baliaturik

156
00:07:55,160 --> 00:07:58,330
nork bere burua artelan
eder gisa sortu dezake,

157
00:07:58,760 --> 00:08:02,660
daukagun normaltasunarentzat
egoki eta jatorra ez izan arren.

158
00:08:03,570 --> 00:08:08,480
Foucaulten filosofiaren muina askatasun
berrien bilaketa eta ekoizpena da:

159
00:08:08,890 --> 00:08:12,641
gure garaiak ezartzen dizkigun
mugak gainditzeko saiakera;

160
00:08:12,666 --> 00:08:15,620
bai pentsamenduan
eta baita bizimoduan ere.

161
00:08:15,970 --> 00:08:21,561
Horra helduleku on bat, edozein
garaitan nor bere buruari begira jartzeko.