Basque subtitles for clip: File:Ikusgela - Txillardegi.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:03,320 --> 00:00:07,750
Badira pertsona batzuk esaldi
bakarrarekin definitu ezin daitezkeenak.

2
00:00:07,813 --> 00:00:10,173
Euskal eleberri
modernoaren aitzindaria.

3
00:00:10,400 --> 00:00:12,320
Euskara Batuaren bultzatzailea.

4
00:00:12,370 --> 00:00:13,850
Militante politikoa.

5
00:00:13,900 --> 00:00:16,340
Pentsalari eta
aktibista nekaezina.

6
00:00:16,640 --> 00:00:18,770
Hori guztia eta gehiago izan zen

7
00:00:18,790 --> 00:00:20,620
Jose Luis Alvarez Enparantza,

8
00:00:20,780 --> 00:00:23,690
Txillardegi goitizenez
ezagunagoa dena.

9
00:00:24,256 --> 00:00:26,979
Nazioarteko korronte
literario, filosofiko

10
00:00:27,017 --> 00:00:31,120
eta zientifiko garaikideak
Euskal Herrira ekartzea zor diogu.

11
00:00:31,440 --> 00:00:36,740
Donostian jaio zen, 1929an,
familia burges-txiki baten baitan.

12
00:00:37,200 --> 00:00:41,610
Ama euskaldun petoa izan arren,
gurasoek ez zioten euskaraz irakatsi.

13
00:00:42,180 --> 00:00:44,810
Gaztelania izan zuen
haurtzaroko hizkuntza.

14
00:00:44,980 --> 00:00:47,000
Bazuen, hala
ere, ikasteko irrika:

15
00:00:47,170 --> 00:00:50,060
“Donostia erdaltzale
eta erregekoi hartan

16
00:00:50,230 --> 00:00:54,246
haurtzarotik beretik sentitu nuen
gure hizkuntza berreskuratzeko

17
00:00:54,270 --> 00:00:56,440
eta mintzabide
bihurtzeko bulkada”.

18
00:00:57,450 --> 00:00:59,810
17 urterekin eman zuen pausoa.

19
00:01:00,190 --> 00:01:03,000
Osabak gordetzen zituen
liburuak gidari hartuta,

20
00:01:03,340 --> 00:01:05,250
euskara ikasteari ekin zion.

21
00:01:05,550 --> 00:01:10,230
Handik gutxira hasi zen isilpean ematen
ziren euskara ikasteko eskolak jasotzen.

22
00:01:10,570 --> 00:01:13,570
Hizkuntzak gerturatu
zuen militantzia politikora.

23
00:01:14,231 --> 00:01:15,760
Frankismo bete-betean,

24
00:01:15,950 --> 00:01:18,946
erregimenari aurre
egiteko beste modu bat zen

25
00:01:18,970 --> 00:01:21,430
euskara ikasi,
irakatsi eta hitz egitea.

26
00:01:21,870 --> 00:01:25,248
Oso gazte zela ezagutu
zuen Jone Forcada Adarraga,

27
00:01:25,272 --> 00:01:29,030
bikote, konplize eta bidelagun
izango zuen irakaslea.

28
00:01:29,380 --> 00:01:32,180
Ingeniaritzako ikasketak
egin zituen Bilbon.

29
00:01:32,450 --> 00:01:35,235
Bertan sortu zuen beste
ikasle batzuekin batera

30
00:01:35,259 --> 00:01:38,730
EKIN taldea, 1952an.

31
00:01:38,980 --> 00:01:42,730
Gerora ETA izango zenaren
aurrekaria izan zen EKIN.

32
00:01:42,970 --> 00:01:44,830
Bi helburu zituen talde hark.

33
00:01:45,140 --> 00:01:46,155
Batetik,

34
00:01:46,180 --> 00:01:49,220
frankismoak
desagerrarazitako euskal historia

35
00:01:49,244 --> 00:01:53,010
eta haren xehetasunak
ezagutzea, autoformazioaren bidez.

36
00:01:53,220 --> 00:01:57,740
Eta, bestetik, abertzaletasun
klasikoarekin kritikoak ziren neurrian,

37
00:01:58,030 --> 00:02:00,140
Euskal Herri berri
bat pentsatzea.

38
00:02:00,300 --> 00:02:03,820
Bere jardun sozial eta
politikoagatik atxilotu zuten bitan.

39
00:02:04,080 --> 00:02:05,155
Horrek eraginda,

40
00:02:05,180 --> 00:02:09,630
1961ean, erbestera
jo zuen Txillardegik.

41
00:02:09,750 --> 00:02:12,010
17 urte egin zituen kanpoan,

42
00:02:12,110 --> 00:02:15,000
Frantziar estatuan
eta Belgikan barrena.

43
00:02:15,210 --> 00:02:19,360
Hala ere, euskal kulturaren
munduarekin estuki lotuta jarraitu zuen.

44
00:02:19,630 --> 00:02:23,250
1977an itzuli zen Hegoaldera,

45
00:02:23,490 --> 00:02:26,810
aurreko sei urteetan familiarekin
Hendaian bizi ondoren.

46
00:02:27,360 --> 00:02:30,720
Txillardegiren ekarpenak
dozenaka alorretakoak izan ziren,

47
00:02:31,040 --> 00:02:33,780
hizkuntzalaritzatik
hasi eta literaturaraino.

48
00:02:34,120 --> 00:02:36,200
Baita pentsamenduaren
alorrekoak ere.

49
00:02:36,940 --> 00:02:40,226
Gerraosteko euskal pentsamendu
berri baten eraikuntzan,

50
00:02:40,250 --> 00:02:45,220
existentzialismoaz blaitutako askatasun
konprometituaren filosofia garatu zuen.

51
00:02:45,890 --> 00:02:46,825
Alegia:

52
00:02:46,850 --> 00:02:50,960
ez ustezko indibiduo buruaskiaren
loturarik gabeko askatasun hori,

53
00:02:51,310 --> 00:02:56,460
baizik eta, norbanakoaren eta kolektiboaren
etengabeko harremanean gauzatzen dena.

54
00:02:57,280 --> 00:02:59,866
Askatasun
konprometitua kokatua da,

55
00:02:59,890 --> 00:03:04,550
konpromiso eta aukera jakin batzuekin
duen loturatik soilik garatu daitekeena,

56
00:03:05,070 --> 00:03:08,220
eta zapalduen aldeko
justizia bilatuko duena beti.

57
00:03:08,620 --> 00:03:11,110
Dimentsio politiko argia
duen askatasuna da.

58
00:03:12,070 --> 00:03:14,780
Ikuspegi hori
partekatzen du Txillardegik

59
00:03:14,900 --> 00:03:18,250
56ko belaunaldiko
beste zenbait kiderekin.

60
00:03:18,823 --> 00:03:21,023
Hala nola: Joxe Azurmendirekin.

61
00:03:21,720 --> 00:03:24,180
50eko hamarkadaren bukaeran

62
00:03:24,340 --> 00:03:29,230
eta 60koan barrena, euskalduntasun
berri bat garatu zuen belaunaldi honek.

63
00:03:29,500 --> 00:03:31,670
Hauek dira haien
oinarrietako batzuk:

64
00:03:32,150 --> 00:03:34,820
Euskaldun ez da
jaiotzen: egin egiten da.

65
00:03:35,200 --> 00:03:37,500
Euskarak egiten gaitu euskaldun.

66
00:03:37,670 --> 00:03:40,050
Eta euskararik gabe
ez dago Euskal Herririk.

67
00:03:40,360 --> 00:03:43,830
Debekatutako hizkuntza bat,
debekatutako gizatasuna da.

68
00:03:44,200 --> 00:03:47,640
Hizkuntza eta kulturaren dimentsio
politikoa azpimarratu zuten.

69
00:03:47,950 --> 00:03:49,062
Euren arabera:

70
00:03:49,087 --> 00:03:52,620
hizkuntza baten egoera erabaki
politiko batzuen ondorioa da,

71
00:03:52,820 --> 00:03:54,900
eta ez bere kasako
gertakari bat.

72
00:03:55,050 --> 00:03:57,122
Forma eman zioten
izaera politikoa eta

73
00:03:57,146 --> 00:04:01,140
kulturala barnebilduko zituen
abertzaletasun berri bati.

74
00:04:01,340 --> 00:04:05,320
Eskubide indibidualak eta
kolektiboak, biak, aldarrikatuz.

75
00:04:05,940 --> 00:04:09,620
Txillardegik bere burua
“intelektual konprometitutzat” zuen,

76
00:04:09,900 --> 00:04:12,430
eta bide horretan,
haren bizitzak eta lanak,

77
00:04:12,580 --> 00:04:16,970
bere ibilbide guztian zehar gorde
zuten aipatzea merezi duen ezaugarri bat:

78
00:04:17,900 --> 00:04:20,380
Pentsamendua eta
ekintzaren arteko lotura.

79
00:04:20,880 --> 00:04:25,070
Ekintza eta gogoetak aldi berean
eta eskutik egin behar dute bidea.

80
00:04:25,270 --> 00:04:27,510
Pentsamendua,
emankorra izango bada,

81
00:04:27,743 --> 00:04:32,117
garaiko eta tokiko gizartearekin
etengabeko elkarrizketan garatu behar da.

82
00:04:32,520 --> 00:04:37,070
Bide hori bi oinarri kontuan izanda egin
behar dela defendatu zuen Txillardegik.

83
00:04:37,340 --> 00:04:39,180
1-Erradikaltasuna.

84
00:04:39,670 --> 00:04:43,800
Sustraira edo muinera jotzeko
joera konstantea da Txillardegirengan.

85
00:04:44,190 --> 00:04:48,430
Korapiloaren edo auziaren oinarria
identifikatzea defendatzen  du,

86
00:04:48,700 --> 00:04:50,960
baita hortik pentsatu
eta ekitea ere.

87
00:04:51,524 --> 00:04:53,134
“Moda guztietatik at

88
00:04:53,280 --> 00:04:57,090
eta kontra egotea suposatzen
duenean ere bai, beharrezkoa bada”.

89
00:04:57,990 --> 00:04:59,750
2-Apaltasuna.

90
00:05:00,067 --> 00:05:03,447
Txillardegiren lanean behin
eta berriz agertzen den hitza da.

91
00:05:03,880 --> 00:05:05,330
Eta behin baino gehiagotan

92
00:05:05,470 --> 00:05:08,380
bere beste zaletasun
handi batekin lotuta ageri da:

93
00:05:08,660 --> 00:05:09,850
astronomiarekin.

94
00:05:10,460 --> 00:05:11,481
Izan ere,

95
00:05:11,506 --> 00:05:15,590
zer hobe izarrak begiratzea baino
gizakiaren harrotasuna apaltzeko?

96
00:05:16,780 --> 00:05:19,747
Gaur egungo gizarte
eztabaidetan presente dauden

97
00:05:19,771 --> 00:05:22,320
beste ideia batzuk ere
agertzen dira haren lanetan.

98
00:05:22,790 --> 00:05:24,120
Tartean, bi hauek:

99
00:05:24,800 --> 00:05:26,230
Ingeniaria zen arren,

100
00:05:26,390 --> 00:05:31,860
zientifismoarekiko eta teknologiaren lilura
itsuarekiko kritiko agertu zen Txillardegi.

101
00:05:32,470 --> 00:05:37,100
Teknologiarekiko baikorkeria inozoa
behin baino gehiagotan salatu zuen.

102
00:05:37,410 --> 00:05:39,810
“Teknologiak ez
gaitu salbatuko”.

103
00:05:40,320 --> 00:05:45,180
Bestalde, “Gizakia gizaberea da”
ideia, oso presente dago haren lanetan.

104
00:05:45,740 --> 00:05:47,210
Txillardegiren lanean

105
00:05:47,350 --> 00:05:50,330
beste animaliekiko
begirunea goiztiar agertu zen,

106
00:05:50,500 --> 00:05:52,420
oraindik ohikoa ez zen garaian.

107
00:05:52,930 --> 00:05:57,650
Haren bizitzako azken zatian ere zezenketen
kontra posizionatu zen publikoki.

108
00:05:58,130 --> 00:06:00,470
2012an hil zen, Donostian,

109
00:06:00,730 --> 00:06:04,060
82 urte zituela eta
arrasto ukaezina utzita.

110
00:06:05,290 --> 00:06:07,650
1997an

111
00:06:07,830 --> 00:06:11,390
Durangoko Gazte Kultur
Guneak omenaldia egin zionean,

112
00:06:11,740 --> 00:06:15,380
bertako gazteei esandakoek
oihartzuna dute oraindik.

113
00:06:16,510 --> 00:06:19,060
“Ez zaitezte inoiz
modaren morroi izan.

114
00:06:19,370 --> 00:06:22,060
Espiritu kritikoari
eutsi iezaiozue

115
00:06:22,320 --> 00:06:24,700
eta zeuen buruarekin
pentsatu beti”.