Basque subtitles for clip: File:Polinizatzaileak.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:02,960 --> 00:00:03,320
Kaixo,

2
00:00:03,820 --> 00:00:05,420
banator galdera gehiago erantzutera.

3
00:00:05,440 --> 00:00:06,720
Gaurkoa bikoitza da:

4
00:00:06,890 --> 00:00:08,710
Animalia polinizatzaileak arriskuan daude?

5
00:00:08,910 --> 00:00:10,720
Eta horrela bada, zergatik?

6
00:00:11,210 --> 00:00:12,530
Oinarrizkoenetik hasiko gara.

7
00:00:12,860 --> 00:00:14,120
Polinizatzaileak

8
00:00:14,170 --> 00:00:15,950
loreen ugal-organo arretatik emeetara

9
00:00:15,960 --> 00:00:17,910
polena transferitzen duten animaliak dira,

10
00:00:18,170 --> 00:00:20,020
eta lanaren ugalketa ahalbidetzen dute.

11
00:00:20,360 --> 00:00:20,870
Nola?

12
00:00:21,100 --> 00:00:23,200
Loretan bilatzen dute haien elikagaia,

13
00:00:23,280 --> 00:00:24,230
eta prozesu horretan

14
00:00:24,240 --> 00:00:25,770
itsatsita geratzen zaien polena

15
00:00:25,780 --> 00:00:27,540
beste lore batzuetan uzten dute gero.

16
00:00:27,640 --> 00:00:30,260
Animalia mota asko izan daitezke polinizatzaileak:

17
00:00:30,370 --> 00:00:31,090
hegaztiak,

18
00:00:31,190 --> 00:00:31,990
intsektuak

19
00:00:32,150 --> 00:00:33,530
eta ugaztun batzuk ere bai.

20
00:00:33,640 --> 00:00:35,560
Jendartean ezagunenak erleak dira,

21
00:00:36,020 --> 00:00:37,830
ezti-erlea eta erlastarra zehazki.

22
00:00:37,850 --> 00:00:38,580
Sinetsi edo ez,

23
00:00:38,590 --> 00:00:40,310
munduan 20.000 erle espezie inguru

24
00:00:40,320 --> 00:00:41,680
identifikatu dira orain arte.

25
00:00:41,960 --> 00:00:42,790
20.000!

26
00:00:42,850 --> 00:00:44,550
Baina goazen bueltan polinizatzaileetara.

27
00:00:44,570 --> 00:00:46,140
Zergatik da hain garrantzitsua

28
00:00:46,150 --> 00:00:47,160
haiek egiten dutena?

29
00:00:47,430 --> 00:00:48,890
Landare askoren populazioa

30
00:00:48,900 --> 00:00:50,670
mantentzea ahalbidetzen dutelako.

31
00:00:50,890 --> 00:00:52,480
Hain da estua landare eta polinizatzaile

32
00:00:52,490 --> 00:00:53,800
batzuen arteko erlazioa,

33
00:00:53,970 --> 00:00:55,410
loreek euren ugal-aparatua

34
00:00:55,420 --> 00:00:58,080
polinizatzaileren aho-aparatura moldatua daukatela,

35
00:00:58,310 --> 00:01:00,210
puzzle baten piezak izango balira bezala.

36
00:01:00,310 --> 00:01:01,820
Hau gertatzen da, adibidez,

37
00:01:01,880 --> 00:01:03,910
kolibriek polinizatzen dituzten landareekin.

38
00:01:04,110 --> 00:01:06,200
Kolibrien mokoa bezalako loreak dituzte,

39
00:01:06,210 --> 00:01:07,490
luzexka eta estuak.

40
00:01:07,710 --> 00:01:08,570
Nekazaritzan ere

41
00:01:08,580 --> 00:01:10,680
paper garrantzitsua dute polinizatzaileek.

42
00:01:10,730 --> 00:01:12,540
Gure elikadurara bideratzen diren

43
00:01:12,550 --> 00:01:15,720
kultiboen % 75ek behar du animalia horien lana,

44
00:01:15,740 --> 00:01:16,950
bai behintzat landarearen

45
00:01:16,960 --> 00:01:18,710
ziklo biologikoaren momenturen batean.

46
00:01:18,820 --> 00:01:21,270
Polinizazioaren ostean garatzen dira, adibidez,

47
00:01:21,410 --> 00:01:22,620
gure eguneroko dietan

48
00:01:22,630 --> 00:01:24,540
asko erabiltzen ditugun elikagaiak:

49
00:01:24,550 --> 00:01:25,690
tomatea, kalabaza,

50
00:01:25,870 --> 00:01:27,180
sagarrak, laranjak...

51
00:01:27,200 --> 00:01:28,930
Baina ez da kontua hor bukatzen,

52
00:01:28,950 --> 00:01:30,490
abereentzako pentsua egiteko

53
00:01:30,500 --> 00:01:33,050
baliatzen diren alfalfa, ilarra eta hirustak ere

54
00:01:33,210 --> 00:01:35,210
prozesu honen beharra dute ugaltzeko.

55
00:01:35,230 --> 00:01:36,530
Hortaz, abeltzaintzak ere

56
00:01:36,540 --> 00:01:37,590
neurri handi batean

57
00:01:37,600 --> 00:01:39,530
animalia polinizatzaileak behar ditu.

58
00:01:39,790 --> 00:01:41,320
Buelta gaitezen galdera nagusira:

59
00:01:41,620 --> 00:01:43,100
Arriskuan daude polinizatzaileak?

60
00:01:43,110 --> 00:01:43,990
Eta zergatik?

61
00:01:44,000 --> 00:01:45,330
Ainhoa Urkijo, Neikerreko

62
00:01:45,340 --> 00:01:47,430
Baliabide Naturalen Kontserbazio Saileko

63
00:01:47,440 --> 00:01:49,930
doktoregaiarekin hitz egingo dugu hori argitzeko.

64
00:01:50,610 --> 00:01:51,610
Kaixo Ainhoa!

65
00:01:51,730 --> 00:01:52,610
Kaixo Aitor!

66
00:01:52,880 --> 00:01:55,530
Galdera honi ari gara erantzuna bilatzen:

67
00:01:56,610 --> 00:01:58,380
arriskuan daude polinizatzaileak?

68
00:01:58,710 --> 00:01:59,950
Ba bai, hala da, Aitor.

69
00:02:00,280 --> 00:02:01,400
Egun estimatzen da

70
00:02:01,410 --> 00:02:03,090
polinizatzaileen % 40 inguru

71
00:02:03,100 --> 00:02:05,660
desagertzeko arriskuan egongo litzatekeela.

72
00:02:05,880 --> 00:02:07,270
Eta hau kontu larria da.

73
00:02:07,280 --> 00:02:08,710
Izan ere, adituen arabera,

74
00:02:09,090 --> 00:02:10,910
fruta ekoizpenaren % 23,

75
00:02:10,920 --> 00:02:12,290
barazkien % 16

76
00:02:12,300 --> 00:02:15,010
eta fruitu lehorren % 22 inguru

77
00:02:15,020 --> 00:02:17,900
murriztuko bailitzateke hauen galeragatik.

78
00:02:18,330 --> 00:02:21,120
Eta zergatik daude arriskuan polinizatzaile hauek?

79
00:02:21,840 --> 00:02:23,970
Ba hainbat arrazoi egon daitezke atzean,

80
00:02:23,980 --> 00:02:25,940
baina agian mehatxu nagusienen artean

81
00:02:25,950 --> 00:02:29,320
ikus ditzakegu paisaiaren sinplifikazioa,

82
00:02:29,530 --> 00:02:32,800
landare-espezie gutxitara murriztua egoteagatik;

83
00:02:33,150 --> 00:02:35,920
lurzoruaren erabileraren aldaketa,

84
00:02:36,160 --> 00:02:39,590
urbanizazioagatik, deforestazioagatik, adibidez;

85
00:02:39,600 --> 00:02:41,580
eta nekazaritza intentsiboagatik.

86
00:02:42,030 --> 00:02:43,350
Ez dira gutxi arrazoiak,

87
00:02:43,360 --> 00:02:45,270
eta, bueno, ikusita gehienbat

88
00:02:45,630 --> 00:02:48,300
giza jarduerak direla arrazoiak,

89
00:02:48,960 --> 00:02:51,220
zer egin daiteke hauek kontserbatzeko?

90
00:02:51,340 --> 00:02:53,770
Batez ere nekazaritza-inguru honetan?

91
00:02:54,070 --> 00:02:55,550
Hainbat neurri hartu daitezke.

92
00:02:56,390 --> 00:02:57,920
Garrantzitsuenen artean,

93
00:02:57,970 --> 00:02:59,520
badaude laborantzan bertan,

94
00:02:59,690 --> 00:03:01,370
lore-bandak jartzea, heskaiak

95
00:03:01,380 --> 00:03:03,050
edota egur-elementuak sartzea.

96
00:03:03,300 --> 00:03:05,710
Eta baita ere laborantzatik gertu,

97
00:03:05,720 --> 00:03:07,140
ingurunean,

98
00:03:07,330 --> 00:03:09,950
landaredi natural edo semi-natural orbanak egotea.

99
00:03:10,540 --> 00:03:11,410
Gero,

100
00:03:11,600 --> 00:03:12,650
laborantza bera

101
00:03:12,700 --> 00:03:15,300
erakargarria izan daiteke polinizatzaileentzako,

102
00:03:15,310 --> 00:03:17,860
adibidez Leguminosen kasua izan daitekeena.

103
00:03:18,090 --> 00:03:19,100
Baina egia da hauek

104
00:03:19,110 --> 00:03:20,990
iraupen laburrekoak izaten direla,

105
00:03:21,000 --> 00:03:23,680
nekazal egutegira mugatuta egoten direlako.

106
00:03:23,690 --> 00:03:26,910
Beraz, apur bat dena konbinatu beharko litzateke.

107
00:03:27,360 --> 00:03:29,140
Orduan esan genezake

108
00:03:29,590 --> 00:03:32,540
nekazaritza ingurune hori ere

109
00:03:32,590 --> 00:03:34,700
garrantzitsua dela hauen kontserbaziorako, ezta?

110
00:03:35,450 --> 00:03:36,340
Bai, hala da.

111
00:03:36,510 --> 00:03:37,690
Oso garrantzitsua da

112
00:03:37,700 --> 00:03:39,480
euren mugimenduan lagunduko duen

113
00:03:39,610 --> 00:03:41,240
paisaia-matrize bat izatea.

114
00:03:41,540 --> 00:03:43,540
Eta horretarako badaude hainbat egitura,

115
00:03:43,550 --> 00:03:46,080
adibidez, korredore ekologikoak edo

116
00:03:46,220 --> 00:03:48,070
orban-matrize ereduak.

117
00:03:48,550 --> 00:03:53,120
Eta lore-heskaiak edo lore-bandak zehazki izan dira?

118
00:03:53,130 --> 00:03:55,230
Eta zertarako lagundu dezakete?

119
00:03:55,890 --> 00:03:57,180
Lore-bandak dira...

120
00:03:57,420 --> 00:03:59,510
izenak esaten duen bezala, lore-bandak.

121
00:03:59,680 --> 00:04:01,940
Hauek laborantzetan sartzen dira,

122
00:04:01,950 --> 00:04:03,980
askotan laborantza-espezieak

123
00:04:04,380 --> 00:04:05,860
lerrokatuta egoten dira,

124
00:04:05,870 --> 00:04:07,600
eta lore-bandak lerro horietan

125
00:04:07,610 --> 00:04:08,940
tartekatuta jartzen dira

126
00:04:09,130 --> 00:04:11,400
intsektuak erakarri ahal izateko.

127
00:04:11,770 --> 00:04:13,240
Eta heskaiak izaten dira

128
00:04:13,250 --> 00:04:15,180
laborantzen ertzetan egoten diren...

129
00:04:15,310 --> 00:04:18,700
normalean landaredi naturala izaten da,

130
00:04:18,900 --> 00:04:21,860
baina artifiziala ere izan daiteke

131
00:04:22,090 --> 00:04:23,460
eta beraien funtzioa da hori,

132
00:04:23,880 --> 00:04:25,450
intsektuak erakartzea,

133
00:04:25,460 --> 00:04:28,320
apur bat babeslekuak eskaintzea,

134
00:04:28,330 --> 00:04:30,620
eta apur bat naturalizatzea.

135
00:04:31,360 --> 00:04:32,140
Entzun duzue,

136
00:04:32,160 --> 00:04:33,620
polinizatzaileak arriskuan daude,

137
00:04:33,780 --> 00:04:36,210
eta, beraz, gure elikadura eta ekosistemak ere bai.

138
00:04:36,310 --> 00:04:36,880
Izan ere,

139
00:04:37,120 --> 00:04:38,720
gure ongizatea oso lotuta dago

140
00:04:38,730 --> 00:04:41,240
ekosistemetako beste espezieen arteko orekarekin.

141
00:04:41,260 --> 00:04:42,620
Orain bi aldiz pentsatuko duzue

142
00:04:42,630 --> 00:04:44,110
intsektu bat akabatu aurretik, ezta?

143
00:04:44,190 --> 00:04:45,050
Hurren arte!