User:JosuM

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search

[['''Enigma ''']]


Makinaren ezaugarriak eta ezaugarri historikoak.

 Zifratu rotatibozko makina da.  Zifratzeko nahiz deszifratzeko balio du.  1923an lehenengo enigma makina komertzializatzen hasi zen (Enigma A izenekoa) gero 1929an Germaniarren itsas armadak hasi zuen erabiltzen (gero 2. mundu gerran arrakasta handia izanik).  Koch holandarra asmatu zuen baina geroago Scherbius Germaniarra hainbat aurrerapen egin zituen.  TYPEX edo SYGABA dira beste Enigmaren izen batzuk beste herrialde batzuetan erabiliak. Inglaterran eta Amerikan hurrenez hurren.  Bere funtzionamendua elektriko-mekanikoa dela esan genezake, teklatuak hizkiak sartzen ziren eta makinaren barruko mekanismoekin ordezkapenak egiten ziren. Beraz ordezkatze metodoa erabiltzen dela esan genezake hizki bat beste batengatik ordezkatzea alegia, (fluxuzko zifratzea).

Gatazkak makinarekin.

Gerra zibilean erabilitako makina izan zen (bertsio bat). Eta gerra handiago batean baita ere, 2. mundu gerran hain zuzen. Bertan bere zifratzea apurtua izan zen eta horren ondorioz oso garrantzitsu izan ziren mezuak deszifratuak izan ziren. Naziak gerra galtzeko arrazoi handi bat izan zela esaten da.

Germaniarrek Enigma makinaren zifratzea apurtu ezina zela pentsatzen zuten baina hori ez zela horrela laster konturatu ziren. Polakoak intertzeptatu zuten Enigma antzeko makina bat germaniarrek Berlinetik Varsoviara bidali zutenean. Ez zen enigma makina bera baina bertsio militarren makinaren ideia bat izateko balio izan zuen. Rejewski Polakoak izan zen makinaren funtzionamendua nola zihoan ikusi zuenak matematikazko eta estatistikazko metodoak erabili eta gero. Hori egiteko, ikusi zuen nola mezu guztietan mezuaren kodea mezuaren hasieran 2 aldiz errepikatzen zen. Horrela zein hizki zeuden enkadenatuak ikusi zuen.

Esaterako, QRSQRS mezua zifratu ondoren JXDRFT sortzen zela ikusi zuen. Beraz J eta R, X eta F, D eta T hizkiak enkadenatuak zeudela ikusi zuen.

Hori egin ondoren Bomba izeneko makina paralelo bat eraiki zuen. Orain konbinazioak gutxiagoak ziren beraz eskuz egin ahal ziren.