User:Keta/eu

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search

OHARRA: Guzti hau eguneratu gabe dago.

Niri buruz[edit]

Aretxabaletan jaio nintzen eta gaur egun Madrilen bizi naiz ingeniaritza aeronautikoa ikasten. Ikus dezakezunez, ama hizkuntzak euskara eta gaztelera ditut. Ingeles eta frantses pixka bat ere badakit, eta esperantoa ere hasi nintzen ikasten, tutik ere ulertzen ez dudan arren. Noizbait jarraitzekotan nago, baina itxaron beharko du. Nire ekarpen gehienak euskarazko Wikipedian izan dira, batez ere teknologia eta zientzia artikuluak jorratzen.

Wikipedietako erabiltzaile orriak ikusteko ezkerreko loturak jarrai ditzakezu. Horko edozeinetan nirekin harremanetan jar zaitezke, batez ere euskarazkoan, hor ibiltzen bainaiz gehien bat. Commonseko zerbaiti buruz baldin bada, ordea, hemen bertan idatz diezadakezu.

Nire ekarpenak[edit]

Commonseko nire lehenengo igoerak Karnoten ziklorako diagrama batzuk izan ziren. Ordutik, zenbait irudi igo ditut, baina ez askorik. Irudi gehiagorekin laguntzen jarraituko dut, betiere irudi informatibo edo baliotsuekin.

Nire irudiak hemen ikus ditzakezu.

Irudi eta argazkiez gain, Laguntza eta Informazio orri nagusiak euskarara itzultzen ari naiz, ahal dudanean behintzat. Laguntzea nahi baduzu, jo ezazu koordinazio zentrura.

Nire ekipamendua[edit]

Nikon D50 reflex kamera bat daukat, oinarrizko 18-55 objektiboaz, eta Nikon 24-120 VR eta Nikon 70-210 objektiboak, azken hau nire amarena den arren. Macro objektibo bat ere badaukat, Sigma 105 f/2.8.