Basque subtitles for clip: File:Earth's Water Cycle.ogv

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:10,000 --> 00:00:15,000
LURREKO URAREN ZIKLOA

2
00:00:16,000 --> 00:00:20,000
Ura Lurreko biziaren oinarrizko osagaia da.

3
00:00:23,000 --> 00:00:26,600
Espaziotik Lurrera begiratzen badiogu, bere ozeano handiekin...

4
00:00:26,900 --> 00:00:31,000
edozeinek esango luke ur nahikoa dugula gure beharrak asetzeko.

5
00:00:31,200 --> 00:00:36,300
Baina Lurreko ur guztitik zati bat baino ezin dugu erabili.

6
00:00:36,500 --> 00:00:42,000
Zenbat ur edangarri dagoen eta non, denon arazoa da.

7
00:00:42,200 --> 00:00:48,000
Izan ere, ur horretatik 2/3 poloetan, glaziarretan eta elur forman dago...

8
00:00:48,200 --> 00:00:52,000
eta beraz, ez dago gure eskura.

9
00:01:07,000 --> 00:01:10,000
Uraren zikloa dinamikoa da.

10
00:01:10,200 --> 00:01:17,000
Horrek esan nahi du ura etengabe ari dela aldatzen...

11
00:01:17,200 --> 00:01:21,400
eta egoera batetik bestera pasatzen.

12
00:01:26,000 --> 00:01:29,400
Itsas-azaleko ura lurrundu egiten da, hainbat faktoreren arabera:

13
00:01:29,600 --> 00:01:33,000
uraren eta airearen tenperatura eta haizearen abiaduraren arabera.

14
00:01:34,000 --> 00:01:36,400
Tropikoetako urak tenperatura altua du, eta horregatik...

15
00:01:36,600 --> 00:01:39,000
gehiago lurruntzen da.

16
00:01:39,600 --> 00:01:44,000
Haizeak ere handitzen du itsas-uraren lurrunketa.

17
00:01:47,000 --> 00:01:50,000
Aire beroak ur lurrundu ugari jaso dezake.

18
00:01:58,600 --> 00:02:03,800
Ibai, laku eta itsasoekin konparaturik, atmosferak ur gutxi...

19
00:02:04,300 --> 00:02:09,000
gorde dezake, baina erraz eraman dezake leku batetik bestera.

20
00:02:13,000 --> 00:02:18,000
Atmosferako behe-geruzetan, haize eta hezetasun handiak...

21
00:02:18,000 --> 00:02:23,000
leku urrunetaraino garraia dezakete ur lurrundua, ibaien antzera.

22
00:02:26,000 --> 00:02:29,000
Lurruna hoztean, hodeiak sortzen dira, eta haietan...

23
00:02:29,200 --> 00:02:32,000
lurruna kondentsatu eta ur edo izotz bihurtzen da.

24
00:02:33,000 --> 00:02:35,400
Lurrunak eta hodeiek isolatzaile baten antzera funtzionatzen dute atmosferan.

25
00:02:35,600 --> 00:02:40,800
Lurra eguzkitik babestu eta lurrazaleko beroari eusten diote.

26
00:02:44,800 --> 00:02:47,000
Hodeietako partikulak handitzen direnean, 

27
00:02:47,300 --> 00:02:50,000
euri edo elur bihurtu eta erortzen hasiko dira.

28
00:02:50,400 --> 00:02:55,800
Batzuetan, ekaitz handiak ere sortzen dira.

29
00:02:57,000 --> 00:03:02,100
Ekaitza zabaltzen denean, beroa xurgatzen dute gorantz.

30
00:03:02,300 --> 00:03:05,200
Ekaitzak leku batetik bestera mugitzen dira eta...

31
00:03:05,400 --> 00:03:08,000
beroa banatzen dute Ekuatore eta poloen artean.

32
00:03:08,200 --> 00:03:11,000
Horrela sortzen da haizea planeta osoan.

33
00:03:13,000 --> 00:03:16,000
Atmosferako hezetasunak, lurrazaleko tenperaturak... 

34
00:03:16,200 --> 00:03:19,800
eta haizeak eragina dute ekaitzen ezaugarrietan.

35
00:03:20,000 --> 00:03:22,500
Prezipitazioak ugariak izaten dira munduko leku batzuetan,

36
00:03:22,700 --> 00:03:25,000
baina oso urriak beste zenbait lekutan.

37
00:03:25,400 --> 00:03:27,000
Gainera, asko aldatzen dira urtaro batetik bestera,

38
00:03:27,200 --> 00:03:30,600
eta urte batetik bestera ere.

39
00:03:30,800 --> 00:03:33,000
Lurrazalera prezipitazio modura erortzen den ura...

40
00:03:33,200 --> 00:03:35,800
elurrezko geruzetan, aintziretan, lurrean...

41
00:03:36,000 --> 00:03:43,000
eta lurpeko akuifero edo ur-poltsetan gordeta geratzen da

42
00:03:48,000 --> 00:03:52,000
Ura ez dago berdin erabilgarri leku edo sasoi guztietan.

43
00:03:52,800 --> 00:03:58,000
Zenbat ur dagoen erabilgarri, halakoa izango da landaretza ere.

44
00:03:58,200 --> 00:04:02,500
Eta landareak dira izaki bizidunen oinarrizko janari-iturria.

45
00:04:04,000 --> 00:04:06,500
Uraren zikloan gertatzen diren aldaketa guztiek, 

46
00:04:06,700 --> 00:04:09,000
bai eta uraren eskuragarritasunak ere, 

47
00:04:09,200 --> 00:04:13,000
eragin zuzen-zuzena dute gizakiongan mundu osoan.

48
00:04:14,000 --> 00:04:16,400
Urtero, uholdeek eta bestelako gertakariek...

49
00:04:16,600 --> 00:04:19,000
kalte ekonomiko larriak eragiten dituzte mundu osoan, 

50
00:04:19,200 --> 00:04:21,000
bai eta biktima ugari ere.

51
00:04:35,000 --> 00:04:37,000
Lurrera erortzen den uraren zati handi bat

52
00:04:37,200 --> 00:04:40,000
bertan gordeta geratzen da denbora luzean.

53
00:04:45,000 --> 00:04:48,000
Elurretan geratzen da, edo izotz bihurtuta.

54
00:04:50,000 --> 00:04:54,000 
Euri-ura, aintzira eta lakuetan pilatzen da, eta lurzoruetan.

55
00:04:54,200 --> 00:04:56,000
Uraren zati bat landareek xurgatzen dute, 

56
00:04:56,200 --> 00:05:00,000
eta beste bat maila freatikoan pilatzen da.

57
00:05:02,000 --> 00:05:04,400
Ur horren zati bat berriz lurrundu eta atmosferara itzuliko da, 

58
00:05:04,600 --> 00:05:09,000
edo ibai eta itsasoetara iritsiko da berriro.

59
00:05:09,200 --> 00:05:12,000
Urak elikagaiak garraiatuko ditu itsasora, 

60
00:05:12,200 --> 00:05:15,000
bertako izaki bizidunen onerako.

61
00:05:16,000 --> 00:05:20,000
NASAko sateliteek lurrazaleko, ozeanoetako...

62
00:05:20,200 --> 00:05:22,000
eta atmosferako ura aztertu eta neurtzen dute.

63
00:05:22,200 --> 00:05:24,000
Neurketa horiek garrantzitsuak dira... 

64
00:05:24,200 --> 00:05:26,000
uraren erabilgarritasuna eta banaketa hobeto ulertzeko.

65
00:05:26,200 --> 00:05:28,800
Ura funtsezko osagaia da, bai, bizitzarako, 

66
00:05:29,000 --> 00:05:33,800
eta bereziki zaindu behar dugu, 

67
00:05:34,000 --> 00:05:38,000
klima-aldaketak eta populazioaren hazkundeak 

68
00:05:38,200 --> 00:05:42,600
zuzeneko eragina dutelako uraren baitan.