Basque subtitles for clip: File:Ikusgela-Hondakinak eta bioekonomia zirkularra.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:03,020 --> 00:00:03,680
Kaixo!

2
00:00:03,705 --> 00:00:06,800
Zientzilarioi ingurumenaz maiz egiten
diguten galdera bat erantzungo dugu.

3
00:00:07,089 --> 00:00:08,089
Hauxe da:

4
00:00:08,490 --> 00:00:12,461
Nola eman diezaiekegu bigarren
bizitza bat jatorri naturaleko hondakinei?

5
00:00:12,850 --> 00:00:14,710
Hondakinena, denok
dakigun bezala,

6
00:00:14,830 --> 00:00:16,670
buruhauste asko
ematen duen gaia da.

7
00:00:16,850 --> 00:00:18,350
Behar bezala
kudeatzen ez badira,

8
00:00:18,440 --> 00:00:20,470
eragin negatiboa izan
dezakete ingurumenean,

9
00:00:20,490 --> 00:00:22,220
eta baita gizakien
osasunean ere.

10
00:00:22,240 --> 00:00:24,960
Horregatik da ezinbestekoa
kudeaketa egokia egitea.

11
00:00:25,070 --> 00:00:26,470
Baina nola egiten da hori?

12
00:00:26,520 --> 00:00:28,830
Hasteko, hondakinen
sorrera murriztu behar da,

13
00:00:28,880 --> 00:00:30,350
eta gero berrerabili,

14
00:00:30,370 --> 00:00:33,500
eta ezin denean, birziklatu
edo modu seguruan ezabatu.

15
00:00:33,550 --> 00:00:35,050
Hondakin mota asko daude,

16
00:00:35,070 --> 00:00:38,050
baina gu, zehazki, jatorri
naturala dutenei begira jarriko gara.

17
00:00:38,070 --> 00:00:40,177
Material organikoetatik
datozenak dira:

18
00:00:40,202 --> 00:00:43,347
Adibidez, elikagai, landare
edo animalia hondarrak.

19
00:00:43,372 --> 00:00:44,720
Badute berezitasun bat:

20
00:00:44,780 --> 00:00:47,298
birziklatuz gero, jatorri
naturaleko hondakinak

21
00:00:47,323 --> 00:00:50,385
beste produktu batzuk ekoizteko
iturri baliotsua izan daitezke.

22
00:00:50,410 --> 00:00:51,959
Konposta adibide ona da.

23
00:00:51,983 --> 00:00:53,984
Ziur asko gertutik
ezagutuko duzuela.

24
00:00:54,009 --> 00:00:56,278
Nutrienteen zikloa ixtea
eta hondakin organikoak

25
00:00:56,302 --> 00:00:58,280
murriztea ahalbidetzen
duen prozesua da.

26
00:00:58,305 --> 00:01:00,600
Eta horretan datza
bioekonomia zirkularrak.

27
00:01:00,650 --> 00:01:02,740
Bioekonomia
zirkularra esan dut, bai.

28
00:01:02,850 --> 00:01:05,409
Baliabide naturalak modu
iraunkorrean erabiltzean

29
00:01:05,433 --> 00:01:07,140
oinarritzen den
prozesu ekonomikoa da,

30
00:01:07,190 --> 00:01:10,268
produktuen edo hondakinen
bizi-zikloa ixten ahalegintzen dena.

31
00:01:10,647 --> 00:01:12,190
Kontzeptu hau hobeto ulertzeko

32
00:01:12,330 --> 00:01:14,140
Olatz Unamunzagarekin
hitz egingo dugu.

33
00:01:14,400 --> 00:01:17,549
NEIKERreko Baliabide Naturalen
Kontserbazio saileko burua da

34
00:01:17,573 --> 00:01:19,690
eta Berrikuntza eta
Teknologiako arduraduna.

35
00:01:20,360 --> 00:01:21,010
Kaixo, Olatz.

36
00:01:21,034 --> 00:01:21,525
Kaixo.

37
00:01:21,550 --> 00:01:24,330
Bioekonomia eta ekonomia
zirkular kontzeptuetara iritsi gara.

38
00:01:24,730 --> 00:01:27,000
Zure laguntza nahi dugu
hau hobeto ulertzeko.

39
00:01:27,520 --> 00:01:32,110
Lehenengo ezberdindu behar duguna
ekonomia lineala, gaur egun duguna,

40
00:01:32,134 --> 00:01:33,837
eta zer den zikularra.

41
00:01:33,862 --> 00:01:37,903
Linealak esan nahi duena da, guk
naturatik baliabideak erabiltzen ditugula

42
00:01:37,927 --> 00:01:40,156
gure materialak ekoizteko

43
00:01:40,180 --> 00:01:42,380
eta material horiekin
produktuak sortzen ditugu.

44
00:01:42,460 --> 00:01:46,315
Egunero erabiltzen ditugun
produktuak: mugikorrak, ordenagailuak...

45
00:01:46,497 --> 00:01:49,979
Behin produktu horiek erabili
ostean eta apurtzen direnean,

46
00:01:50,018 --> 00:01:53,411
zakarrontzira botatzen ditugu eta
ez da ezer egiten berriro horiekin.

47
00:01:53,503 --> 00:01:56,538
Baliabideak erabili ditugu, eta
baliabide horiek bota egin ditugu.

48
00:01:56,850 --> 00:02:00,531
Zirkularra izateak esan nahi duena
da, guk baliabideak lortzen ditugu,

49
00:02:00,556 --> 00:02:02,160
materialak eta
produktuak egiteko.

50
00:02:02,184 --> 00:02:05,370
Gure produktuak erabiltzen ditugu,
eta behin apurtu egiten direnean,

51
00:02:05,750 --> 00:02:09,480
material horiek berriro berreskuratu egiten
dira, beste produktu batzuk ekoizteko.

52
00:02:09,500 --> 00:02:10,910
Hori da zirkularra izatea.

53
00:02:11,070 --> 00:02:13,158
Orain, material horien
jatorriaren arabera

54
00:02:13,182 --> 00:02:16,333
ezberdintzen da ekonomia
zirkularra edo bioekonomia zirkularra.

55
00:02:16,394 --> 00:02:18,112
Ekonomia zirkularra da,

56
00:02:18,136 --> 00:02:21,865
jatorri fosiletik datozen
materialak erabiltzen ditugunean.

57
00:02:21,890 --> 00:02:26,610
Eta bioekonomia da, jatorri fosila
izan beharrean jatorri biologikoa denean.

58
00:02:27,280 --> 00:02:29,950
Eta zer sektorerekin daude
lotuta kontzeptu hauek?

59
00:02:30,330 --> 00:02:33,202
Normalean nekazaritzan
sortzen diren hondakinak baino,

60
00:02:33,227 --> 00:02:36,529
azpi-produktuak dira,
nekazaritzatik sortzen direnak,

61
00:02:36,553 --> 00:02:38,211
abeltzaintzan

62
00:02:38,235 --> 00:02:39,536
eta basogintzan sortzen direnak.

63
00:02:39,570 --> 00:02:42,471
Baina egia da ere, ba, gero
prozesu bioteknologikoak

64
00:02:42,495 --> 00:02:44,882
erabiltzen direnean
materialak ekoizteko,

65
00:02:44,906 --> 00:02:47,912
jatorri biologikotik
datozen materialetatik,

66
00:02:48,070 --> 00:02:50,087
prozesu horietan ere
hondakinak sortzen dira,

67
00:02:50,111 --> 00:02:52,430
eta hondakin horiek ere
berriro sartzen dira zikloan.

68
00:02:52,620 --> 00:02:53,925
Oso ondo ulertuta,

69
00:02:54,093 --> 00:02:56,540
eta adibide zehatzen
bat jarriko diguzu?

70
00:02:56,700 --> 00:02:57,437
Bai.

71
00:02:57,462 --> 00:02:58,805
Ba, adibidez,

72
00:02:59,290 --> 00:03:01,267
Artilea hartuta abiapuntu gisa,

73
00:03:01,292 --> 00:03:04,399
Guk gazta edo ardi-gazta
ekoizteko erabiltzen ditugu,

74
00:03:04,423 --> 00:03:07,419
edo hazi egiten
ditugu gure ardiak.

75
00:03:07,443 --> 00:03:09,660
Ardi horiek zaintzeko,
azkenean, zikloan

76
00:03:10,119 --> 00:03:12,525
artilea moztu egiten diogu.

77
00:03:12,550 --> 00:03:14,430
Orduan, artile horrekin
zer egiten da gaur egun?

78
00:03:14,541 --> 00:03:18,680
Ba, arazo bat dago. Abeltzainek
ordaindu behar dute kudeaketa hori egiteko.

79
00:03:18,705 --> 00:03:22,754
Ezin da erre, argi eta garbi
horrek inpaktua duelako ingurunean.

80
00:03:22,966 --> 00:03:25,293
Bioekonomiaren
bitartez egiten duguna da

81
00:03:25,317 --> 00:03:28,570
artile hori erabili egiten
dugu, bai ongarriak ekoizteko

82
00:03:28,740 --> 00:03:30,993
edo baita ere prozesu
bioteknologikoen bitartez,

83
00:03:31,017 --> 00:03:33,737
lortu ahal dugu mota
ezberdinetako plastikoak egiteko.

84
00:03:33,761 --> 00:03:35,930
Hori izango litzateke
bioekonomiako adibide bat.

85
00:03:36,250 --> 00:03:38,267
Eta, adibidez,
nekazal sektoreari

86
00:03:38,458 --> 00:03:41,138
ze aukera eskaintzen dizkio
bioekonomia zirkularrak?

87
00:03:41,350 --> 00:03:45,387
Aukera izugarria da, azkenean
bi arlo konpontzen ditugulako.

88
00:03:45,431 --> 00:03:48,730
Alde batetik, zer egin beraien
azpiproduktu eta hondakinekin.

89
00:03:49,080 --> 00:03:50,903
Gaur egun, beraientzat
arazo bat da,

90
00:03:50,943 --> 00:03:52,967
ordaindu behar dutelako
kudeaketa hori egiteko.

91
00:03:52,992 --> 00:03:54,540
Askotan ez dakite zer egin.

92
00:03:54,840 --> 00:03:57,228
Eta gero, beste alde
batetik lortzen duguna da

93
00:03:57,252 --> 00:04:00,698
azpiproduktu horietatik berriro
material berriak lortzen baldin baditugu

94
00:04:00,723 --> 00:04:03,230
eurek berriro erabiltzeko.
Adibidez, ongarriak.

95
00:04:03,441 --> 00:04:07,165
Hori ere aurrezpen bat da.

96
00:04:07,320 --> 00:04:11,060
Eta zuek honekin lotutako ze
ikerketa mota garatzen dituzue?

97
00:04:11,106 --> 00:04:12,636
Eta zertarako?

98
00:04:12,660 --> 00:04:15,168
Orain egiten duguna
da ongarriak ekoizteko.

99
00:04:15,192 --> 00:04:16,828
Ongarriekin arazo larria dago.

100
00:04:16,852 --> 00:04:21,400
Ongarri mineralak egiteko
energia asko erabiltzen da,

101
00:04:21,720 --> 00:04:23,013
eta azken urteetan,

102
00:04:23,037 --> 00:04:26,790
prezioaren igoera
dela eta, %60 igo da.

103
00:04:27,100 --> 00:04:29,548
Lortzen duguna da
azpiproduktuetatik,

104
00:04:29,572 --> 00:04:32,546
ikerketa mota ezberdinen
bitartez edo proiektuen bitartez

105
00:04:32,570 --> 00:04:37,354
ongarriak lortzen ditugun horiek
ongarri mineralal ordezkatzeko asmoz.

106
00:04:37,910 --> 00:04:42,388
Edo arazoa berdina izanda,
animalien pentsua egiteko.

107
00:04:42,412 --> 00:04:45,293
Kontuan hartu behar duguna da
menpekotasun handia daukagula

108
00:04:45,317 --> 00:04:47,800
politikoki ahulak
diren herrialdeekin.

109
00:04:48,030 --> 00:04:50,510
Ukrainako gudarekin
ikusi dena pasa den urtean,

110
00:04:50,790 --> 00:04:52,557
pentsuekin arazoa egon dela.

111
00:04:52,582 --> 00:04:57,661
Orduan gure azpiproduktu eta hondakinekin
kalitate handiko pentsuak egiten baditugu,

112
00:04:57,686 --> 00:05:00,106
arazo hori ere
konpondu egiten da.

113
00:05:00,140 --> 00:05:01,191
Ikusi duzuenez,

114
00:05:01,216 --> 00:05:04,730
jatorri naturaleko hondakinei bigarren
bizitza emateko aukera asko daude.

115
00:05:04,780 --> 00:05:07,192
Eta hori egitea
pauso ezinbestekoa da

116
00:05:07,216 --> 00:05:10,350
ingurumena errespetatzen duten
ekoizpen eredu jasangarriagoak sortzeko.

117
00:05:10,460 --> 00:05:13,460
Galdera gehiago baduzu,
badakizu, iruzkinetan idatzi.

118
00:05:13,480 --> 00:05:14,583
Hurren arte!