Basque subtitles for clip: File:Ikusgela-Humanitate digitalak.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:03,040 --> 00:00:03,980
Esan egia.

2
00:00:04,070 --> 00:00:08,347
Zuk ere irakurtzen dituzu albisteak eta
txostenak gauza asko ondo ulertu gabe.

3
00:00:08,371 --> 00:00:11,240
Badakigu argazki-kamera
digitalak zer diren.

4
00:00:11,400 --> 00:00:14,037
Badakigu elkarrizketa
digital bat zer den.

5
00:00:14,062 --> 00:00:16,370
Baina humanitate
digitalak esaten badizut?

6
00:00:24,270 --> 00:00:28,504
Humanitateak gizakion arteko harremanak
aztertzen dituzten zientzien multzoa dira.

7
00:00:28,528 --> 00:00:31,464
Filosofia, Zientzia
Politikoak, Soziologia…

8
00:00:31,489 --> 00:00:34,168
Eta Humanitate digitalak
ez dabiltza oso urruti.

9
00:00:34,192 --> 00:00:38,100
Izenaren atzean dagoena esparru
akademiko zabala da kasu honetan ere.

10
00:00:38,330 --> 00:00:42,547
Ruper Ordorika parafraseatuz,
teknologia digitalak eta gizarte zientziak

11
00:00:42,571 --> 00:00:46,303
gurutzatzen diren lekua
izendatzeko erabiltzen da kontzeptua.

12
00:00:46,328 --> 00:00:48,738
Gurutzaketa hori bi
norabideetan gertatzen da.

13
00:00:48,762 --> 00:00:51,246
Alde batetik,
teknologia digital berriek

14
00:00:51,270 --> 00:00:54,185
ikerketak egiteko aukera
berriak zabaltzen dituzte.

15
00:00:54,210 --> 00:00:59,140
Garai bateko testuak, datuak edo arte-lanak
digitalazatu ahal izan dira azken urteetan.

16
00:00:59,200 --> 00:01:03,621
Horri esker, lehen baino askoz
errazagoa da hori guztia aztertzea.

17
00:01:03,645 --> 00:01:06,700
Lehen ezinezkoak ziren
ikerketa bideak zabaldu ditu.

18
00:01:06,750 --> 00:01:10,086
Digitalizazio horretaz arduratzen
diren ikerketak eta proiektuak

19
00:01:10,110 --> 00:01:12,400
Humanitate Digitalen
esparrukoak dira.

20
00:01:12,482 --> 00:01:13,550
Eta bestalde,

21
00:01:13,600 --> 00:01:17,516
humanitateek gizakion
jokabideak, harremanak, sorkuntza

22
00:01:17,540 --> 00:01:20,080
eta praktika kulturak
aztertzen dituzten moduan,

23
00:01:20,330 --> 00:01:23,590
humanitate digitalek esparru
digitalean ditugun jokabideak

24
00:01:23,930 --> 00:01:25,020
aztertzen dituzte.

25
00:01:25,260 --> 00:01:29,313
Nola harremantzen garen teknologiekin,
edo tresnen zein erabilera egiten dugun…

26
00:01:29,337 --> 00:01:33,445
Edo teknologia horiek zein
ondorio eragiten dituzten gugan.

27
00:01:33,601 --> 00:01:39,400
Beraz, bai: Filosofiatik, soziologiatik,
antropologiatik edo gisakoetatik

28
00:01:39,680 --> 00:01:43,160
gure praktika digitalei begira
jartzen diren ikerketa lanek ere

29
00:01:43,184 --> 00:01:45,580
humanitate digitalen
alorra osatzen dute.

30
00:01:46,150 --> 00:01:50,289
Baina garai aldakorrak dira bizi
ditugunak, eta digital hitzak biltzen duena

31
00:01:50,313 --> 00:01:52,870
ez da berdina orain
edo duela hamar urte.

32
00:01:53,180 --> 00:01:55,660
Hemendik bostera ere,
oso desberdina izango da.

33
00:01:55,684 --> 00:01:59,508
Horregatik, humanitate digitalena
bizirik dagoen kontzeptua da.

34
00:01:59,532 --> 00:02:02,215
Bizirik, eta aldaketa
konstantean.

35
00:02:02,254 --> 00:02:04,045
Adibide bat, ea:.

36
00:02:04,070 --> 00:02:06,813
Smartphonen erabilera
masiboa urte gutxian garatu zen.

37
00:02:06,837 --> 00:02:10,808
Horrek ezin konta ahala datu
berri jarri zituen ikerlarien eskura.

38
00:02:10,833 --> 00:02:15,580
Eta aldi berean, asko aldatu zuen gizakiok
gure artean harremantzeko dugun modua.

39
00:02:15,740 --> 00:02:19,812
Kolpetik, milaka ikerketa lerro berri
zabaldu ziren oso tarte laburrean.

40
00:02:19,857 --> 00:02:23,270
Eta asko pentsaezinak
zirenak urte batzuk lehenago.

41
00:02:23,320 --> 00:02:26,804
Are gehiago, tresna edo
aplikazio mota berri bakoitzarekin,

42
00:02:26,844 --> 00:02:30,190
aztertzeko modukoa izan daiteken
fenomeno berriak azaleratzen dira.

43
00:02:30,610 --> 00:02:35,450
Bizirik eta aldaketa konstantean dagoen
alorra da, beraz, humanitate digitalena.

44
00:02:35,500 --> 00:02:36,980
Baina horrek baditu
bere alde onak.

45
00:02:37,200 --> 00:02:41,578
Garapen tekonologikoen eta fenomeno
sozialen erritmoa jarraitu beharrak

46
00:02:41,602 --> 00:02:47,639
metodoak etengabe berrasmatu eta
birpentsatzera daramatza ikerlariak.

47
00:02:47,664 --> 00:02:51,440
Datuak digitalizatzea aipatu dut.
Jokabide digitalak aztertzea ere bai.

48
00:02:51,465 --> 00:02:52,345
 Eta egia da,

49
00:02:52,370 --> 00:02:54,730
datuak lehengai
garrantzitsua bilakatu dira.

50
00:02:54,890 --> 00:02:57,600
Big data, algoritmoak,
adimen artifizala…

51
00:02:57,860 --> 00:02:59,850
Hori guztia datuek
elikatzen dute.

52
00:02:59,910 --> 00:03:03,240
Baina badago Humanitate
Digitalen beste egiteko bat,

53
00:03:03,260 --> 00:03:05,128
horiek bezian
garrantzitsua dena:

54
00:03:05,152 --> 00:03:10,770
teknologia digitalen: atzean dauden erabaki
politiko eta etikoak auzitan jartzea.

55
00:03:10,790 --> 00:03:12,823
Zein datu dira
aztertu behar direnak?

56
00:03:12,848 --> 00:03:16,741
Nola eta zein helbururekin?
Zer ikertzea da zilegi eta zer ez?

57
00:03:16,950 --> 00:03:18,540
Nork aztertu ditzake?

58
00:03:18,660 --> 00:03:20,600
Meloi potoloa dago hor,

59
00:03:20,680 --> 00:03:22,237
baina ireki beharrekoa.

60
00:03:22,261 --> 00:03:25,940
Esan egia. Orain badakizu
humanitate digitalak zer diren.

61
00:03:25,965 --> 00:03:30,260
Eta gainera, uste zenuena baino
interesgarriagoa iruditu zaizu.

62
00:03:30,610 --> 00:03:32,076
Hurren arte!