Basque subtitles for clip: File:Ikusgela-Iruñeko Sanferminak.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:00,720 --> 00:00:03,710
Uztailean, Iruñean, Sanferminak.
To zortzi datu jakingarri:

2
00:00:04,640 --> 00:00:09,423
Nafarroako hiriburuko patroia ez da San Fermin,
azaroaren 29an ospatzen den San Saturnino baizik.

3
00:00:09,448 --> 00:00:12,424
Frantzisko Xabierkoarekin batera
Nafarroako zaindaria da San Fermin.

4
00:00:13,510 --> 00:00:17,103
Duela 400 urtetik gora
uztailean egin izan dira, 1591n,

5
00:00:17,128 --> 00:00:21,994
Bernardo Sandoval Iruñeko apezpikuak agindurik
urriaren 10etik uztailaren 7ra aldatu zituenetik.

6
00:00:22,970 --> 00:00:28,620
Iruñeko Sanferminak mundu mailan ezagunak diren arren, Euskal
Herrian oso ezagunak dira Lesakan eta Pasaian ospatzen direnak ere.

7
00:00:29,760 --> 00:00:34,440
Erabat zuriz eta gerriko eta zapi gorria janztea
1960ko hamarkadatik aurrerako ohitura da.

8
00:00:35,690 --> 00:00:37,970
Entzierroak dira jai
hauetako bereizgarrietako bat.

9
00:00:38,110 --> 00:00:43,540
Santo Domingoko kortatik zezen plazara iritsi
arte 848 metroko ibilbidea egiten dute zezenek.

10
00:00:44,440 --> 00:00:47,764
Erraldoi eta buruhandiak Sanferminetako
pertsonaia garrantzitsuak dira.

11
00:00:47,789 --> 00:00:51,357
8 erraldoi, 5 buruhaundi 6 kiliki
eta 6 zaldikok osatzen dute konpartsa

12
00:00:51,382 --> 00:00:54,488
eta 58 pertsonako segizioak
eramaten ditu egunero

13
00:00:55,760 --> 00:00:58,247
Iruñean 200.000 biztanle
pasatxo bizi badira ere,

14
00:00:58,272 --> 00:01:02,114
Sanferminetan 2.800.000
pertsona hartzera iritsi da hiriburua.

15
00:01:02,930 --> 00:01:07,440
Sanferminei hasiera ematen dien txupinazoko suziriak
metro bat eta hogei zentimetro neurtzen ditu

16
00:01:07,465 --> 00:01:12,664
eta leherketaren unean 133 dezibeliotara iritsi
daiteke, hegazkin bat aireratzean bezainbeste.

17
00:01:13,870 --> 00:01:17,000
Gehiago jakin nahi baduzu,
Iruñera gerturatzea besterik ez duzu!