Basque subtitles for clip: File:Ikusgela – Platon.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:03,846 --> 00:00:04,796
AKADEMIA

2
00:00:05,090 --> 00:00:09,210
Horrela esaten diegu eskolaz
kanpoko irakaskuntza zentro pribatuei.

3
00:00:09,400 --> 00:00:13,180
Baita unibertsitateko irakasleek
osatzen duten komunitateari ere.

4
00:00:13,580 --> 00:00:15,720
Baina izena pixka
bat zaharragoa da.

5
00:00:15,880 --> 00:00:17,810
2400 urte inguru.

6
00:00:18,271 --> 00:00:21,251
Platon filosofoak haren
eskolari eman zion izena da,

7
00:00:21,500 --> 00:00:24,910
Akademo heroi mitologikoaren
omenez hautatu zuena.

8
00:00:25,250 --> 00:00:28,310
Eskola hari jarritako
deitura guganaino iritsi da,

9
00:00:28,500 --> 00:00:33,700
baina baita bertan Platonek zabaldu eta
garatu zituen ideia askoren oihartzuna ere.

10
00:00:34,610 --> 00:00:39,570
Platon Atenasen jaio
zen, K.A. 427. urtean.

11
00:00:39,940 --> 00:00:42,264
Greziako zibilizazio
aurreratuan familia aberatseko

12
00:00:42,289 --> 00:00:45,194
kide bati zegokion 
heziketa jaso zuen.

13
00:00:45,720 --> 00:00:48,520
20 urte zituenean
ezagutu zuen Sokrates,

14
00:00:48,760 --> 00:00:51,586
eta liluratuta, bere
ikasle izatea erabaki zuen.

15
00:00:51,740 --> 00:00:56,450
Filosofia eta egia aztertzea izan zen,
ordutik aurrera, bere eginkizun nagusia.

16
00:00:57,030 --> 00:00:59,594
Demokraziarekin
kritikoa izan zen Platon,

17
00:00:59,620 --> 00:01:03,390
baita garaiko iritzi-sortzaile
nagusi ziren sofistekin ere.

18
00:01:03,690 --> 00:01:06,590
Oratoriaren artea
dominatzen zuten sofistek,

19
00:01:06,790 --> 00:01:10,070
eta dekadentzia garaian
zen Greziar zibilizazio hartan,

20
00:01:10,350 --> 00:01:12,720
dena erlatiboa zela
argudiatzen zuten.

21
00:01:12,890 --> 00:01:17,530
Platonek, kontrara, kaosean ordena
ezarriko zuten egiak bilatu zituen,

22
00:01:17,910 --> 00:01:20,450
baita Ongiaren ideia
behin-betikoa ere.

23
00:01:21,400 --> 00:01:25,710
40 urte zituela zabaldu zuen
Akademia izeneko eskola, Atenasen.

24
00:01:25,900 --> 00:01:30,020
Politikari eta gobernari izateko
bidean zirenak hezi zituen bertan.

25
00:01:30,320 --> 00:01:33,760
Aristoteles filosofoaren
irakasle izan zen, besteak beste.

26
00:01:34,630 --> 00:01:37,942
Sokratesek bi iritzi
kontrajarriko elkarrizketa edo

27
00:01:37,967 --> 00:01:41,214
dialektika erabiltzen zuen
bere ideiak garatzeko,

28
00:01:41,460 --> 00:01:44,105
eta Platonek, teknika
hori bereganatu zuen.

29
00:01:44,130 --> 00:01:45,195
Are gehiago:

30
00:01:45,220 --> 00:01:49,191
Platonek haren testuetako
pertsonaia bilakatu zuen Sokrates.

31
00:01:49,230 --> 00:01:53,400
Testu horietan garatutako pentsamendua
lau oinarri nagusitan bana daiteke:

32
00:01:54,413 --> 00:01:55,923
1- Dualismo ontologikoa:

33
00:01:56,060 --> 00:01:58,700
zentzumenen mundua
vs ideien mundua

34
00:01:59,230 --> 00:02:03,580
Platonek ikuspegi dualista defendatzen
du, eta bitan banatzen du mundua.

35
00:02:03,950 --> 00:02:07,692
Zentzumenen mundua zentzumenen
bidez ezagutzen dugun mundua da.

36
00:02:07,730 --> 00:02:11,630
Gauza materialek, eta gure
uste edo iritziek osatzen dute.

37
00:02:11,700 --> 00:02:16,150
Mundu hori osatzen duten objektuak
aldakorrak dira, mugimenduan daude,

38
00:02:16,240 --> 00:02:18,840
eta beraz, objektu horien
inguruan baieztatu dena

39
00:02:18,865 --> 00:02:21,862
ez da sekula behin
betiko egia izango.

40
00:02:21,920 --> 00:02:24,987
Platonek ez du ukatzen
zentzumenen mundua badenik;

41
00:02:25,050 --> 00:02:27,068
aldarrikatzen duena
da, hain zuzen,

42
00:02:27,100 --> 00:02:29,535
aldakorra eta
inperfektua den heinean,

43
00:02:29,560 --> 00:02:31,180
ezin garela berataz fido.

44
00:02:31,620 --> 00:02:35,410
Zentzumenen munduarekin
kontrajartzen duena ideien mundua da.

45
00:02:35,850 --> 00:02:40,670
Arrazoimenaren eta adimenaren bidez
ezagutzen dugu eta hori da egiazko mundua.

46
00:02:41,000 --> 00:02:44,840
Ez dago espazio edo denbora
jakin baten dauden objektuen menpe.

47
00:02:45,100 --> 00:02:48,686
Ideiak perfektuak, aldaezinak
eta iraunkorrak dira.

48
00:02:48,770 --> 00:02:50,860
Adibide erraz
batekin azal daiteke:

49
00:02:51,230 --> 00:02:54,305
zaldi jakin bat zentzumenen
bidez aztertuz gero,

50
00:02:54,330 --> 00:02:55,895
aldakorra izango da beti.

51
00:02:55,920 --> 00:03:00,725
Zahartu egingo da eta gero hil, eta
inguruak baldintzatuko du bere portaera.

52
00:03:00,750 --> 00:03:05,170
Zaldiaren ideia bera, ordea,
egia erabatekoz osatua dago.

53
00:03:05,340 --> 00:03:08,180
Zaldiaren ideia ez da
zahartzen, ez da aldatzen,

54
00:03:08,390 --> 00:03:11,830
aldaezinak eta zalantzaezinak
diren ezaugarriak ditu.

55
00:03:12,540 --> 00:03:15,200
2- Dualismo epistemologikoa:

56
00:03:15,460 --> 00:03:17,360
iritzia vs ezagutza

57
00:03:17,870 --> 00:03:22,720
Mundua bitan banatzen duen moduan, gauza
bera egiten du Platonek ezagutzarekin.

58
00:03:22,950 --> 00:03:24,540
Bi mota bereizten ditu:

59
00:03:24,800 --> 00:03:25,500
Lehena,

60
00:03:25,610 --> 00:03:27,520
iritzi hutsa edo doxa.

61
00:03:27,910 --> 00:03:31,970
Zentzumenen bidez lortzen duguna
da edo gure tradiziotik datorrena.

62
00:03:32,360 --> 00:03:33,370
Bestea aldiz,

63
00:03:33,600 --> 00:03:36,010
epistemea edo
benetako ezagutza da.

64
00:03:36,280 --> 00:03:38,510
Arrazoimenaren
bidez eskuratzen dena.

65
00:03:38,850 --> 00:03:42,830
Filosofoaren zeregina benetako
ezagutza hori lortzen saiatzea da.

66
00:03:43,423 --> 00:03:46,480
3- Dialektika edo
haitzuloaren alegoria

67
00:03:46,970 --> 00:03:49,670
Dialektika da Platonek
ezagutzara hurbiltzeko

68
00:03:49,695 --> 00:03:52,034
proposatu eta
erabiltzen duen metodoa.

69
00:03:52,310 --> 00:03:55,370
Galde-erantzunetan edo
elkarrizketan oinarritzen da.

70
00:03:55,520 --> 00:03:58,545
Iritziak eta usteak
aztertu eta proban ipintzen dira,

71
00:03:58,570 --> 00:04:01,144
justifikatuta
al dauden ikusteko.

72
00:04:01,560 --> 00:04:05,730
Hori egiterakoan, justifikatu
gabeko iritziak alde batera uzten dira.

73
00:04:05,980 --> 00:04:10,035
Azterketa hori gainditzen duten
iritziekin egingo da lan hortik aurrera,

74
00:04:10,060 --> 00:04:14,114
pixkanaka iritzi zuzenak
pilatu eta egiara hurbilduz.

75
00:04:14,300 --> 00:04:17,460
Metodo horri segika, ongia
ezagutzen saiatzen da.

76
00:04:18,020 --> 00:04:22,060
Haitzuloaren alegoria erabiltzen
du Platonek prozesu hori azaltzeko.

77
00:04:22,300 --> 00:04:25,320
Haitzuloan lotuta dauden
gizakiak irudikatzen ditu.

78
00:04:25,620 --> 00:04:28,730
Haien atzean, sua dago,
eta gizaki horiek su horrek

79
00:04:28,755 --> 00:04:31,624
eragindako itzalak
besterik ez dituzte ikusten.

80
00:04:32,090 --> 00:04:35,160
Haitzuloa gure hirien edo
gizartearen metafora da,

81
00:04:35,450 --> 00:04:37,140
eta gizaki horiek gara gu.

82
00:04:37,380 --> 00:04:41,470
Itzal horiek aldiz, guk zentzumenen
bidez jasotzen dugun hori dira:

83
00:04:41,760 --> 00:04:42,900
iritzi hutsak,

84
00:04:42,950 --> 00:04:45,070
ez ordea, benetazko
errealitatea.

85
00:04:45,580 --> 00:04:48,210
Haitzuloko gizaki batek
askatzea lortuz gero,

86
00:04:48,300 --> 00:04:50,280
alde egiteko
erabakia har dezake.

87
00:04:50,450 --> 00:04:52,680
Kanporaino heltzea
ez da erraza ordea,

88
00:04:52,880 --> 00:04:56,700
izan ere, gizaki horren begia ez
dago kanpoko argitasunera ohituta.

89
00:04:56,980 --> 00:05:00,080
Horregatik bidea zaila
eta neketsua egingo zaio.

90
00:05:00,430 --> 00:05:03,520
Hori da, Platonen arabera,
ezagutza lortzeko bidea.

91
00:05:03,800 --> 00:05:07,743
Lehenik askatu egin behar da
bat, iritzi hutsetik urruntzeko,

92
00:05:07,768 --> 00:05:10,582
eta gero, haitzulotik
ateratzeko bide luzea

93
00:05:10,607 --> 00:05:13,360
eta malkartsua egin behar
du dialektikaren bidez.

94
00:05:13,650 --> 00:05:18,980
Soilik horrela irits daiteke ongiaren ideia
ezagutzen saiatzera eta zuzen jokatzera.

95
00:05:20,100 --> 00:05:23,670
4- Dualismo antropologikoa:
gorputza eta arima

96
00:05:24,190 --> 00:05:27,060
Gizakia ere bi osagaitan
banatzen du Platonek:

97
00:05:27,180 --> 00:05:28,530
arima eta gorputza.

98
00:05:28,940 --> 00:05:31,280
Arima betierekoa
eta hilezina da.

99
00:05:31,590 --> 00:05:33,430
Gorputza aldiz, hilkorra,

100
00:05:33,620 --> 00:05:35,490
arimaren kartzela edo hilobia.

101
00:05:35,940 --> 00:05:37,170
Platonen arabera,

102
00:05:37,280 --> 00:05:39,630
arima gizakia jaio
baino lehen ere bada,

103
00:05:39,950 --> 00:05:42,640
eta hil ostean berriz
haragiztatu daiteke.

104
00:05:43,109 --> 00:05:45,669
Hil eta jaio, gorputza
egiten da soilik.

105
00:05:46,243 --> 00:05:49,101
Arimari hiru zati edo
funtzio aitortzen dizkio.

106
00:05:49,363 --> 00:05:51,570
Lehena, funtzio arrazionala da:

107
00:05:51,600 --> 00:05:54,090
gizakiaren gaitasun
gorena ordezkatzen du.

108
00:05:54,150 --> 00:05:57,160
Pentsatzeko gaitasuna
eta ezagutza ditu oinarri.

109
00:05:57,500 --> 00:06:00,065
Bigarrena funtzio oldarkorra da.

110
00:06:00,090 --> 00:06:02,728
Txarrak diren gauzei
aurre egiteko eta

111
00:06:02,753 --> 00:06:05,704
ona dena defendatzeko
ausardia da bere ezaugarria.

112
00:06:06,340 --> 00:06:07,620
Hirugarrena, azkenik,

113
00:06:07,670 --> 00:06:09,385
funtzio irritsua da.

114
00:06:09,410 --> 00:06:13,606
Plazera, mina, edo bizirik
irauteko sena dira bere ezaugarri,

115
00:06:13,650 --> 00:06:16,530
eta ondasun materialekiko
pasioa sentitzen du.

116
00:06:16,880 --> 00:06:19,498
Hiru funtzio hauek duten
pisuaren arabera era

117
00:06:19,523 --> 00:06:22,314
batekoa edo bestekoa
izango da gizaki bakoitza.

118
00:06:22,870 --> 00:06:24,070
Platonen arabera,

119
00:06:24,260 --> 00:06:27,150
ongi jokatzea ezagutzaz
jokatzea denez,

120
00:06:27,260 --> 00:06:30,368
funtzio arrazionala da
beste biei gailendu behar

121
00:06:30,393 --> 00:06:33,694
zaiena egiara iritsi eta
ongi jokatu ahal izateko.

122
00:06:33,800 --> 00:06:37,390
Hortaz, gobernari izango direnek
ezaugarri hori izan behar dute.

123
00:06:38,590 --> 00:06:43,240
Hauek dira, laburrean, Platon filosofo
greziarraren pentsamenduaren oinarriak.

124
00:06:43,450 --> 00:06:48,250
2400 urteko bidea egin du
gizakiak ideia hauek idatzi zirenetik.

125
00:06:48,780 --> 00:06:50,680
Atera gara
honezkero haitzulotik?

126
00:06:51,010 --> 00:06:53,530
Edo hormako itzalei
begira gaude oraindik?