Basque subtitles for clip: File:Ikusgela – Xalbador eta XX. Mendeko bertsolaritza.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:02,856 --> 00:00:04,700
Nooooooon

2
00:00:04,720 --> 00:00:06,536
hagooooooo

3
00:00:06,570 --> 00:00:08,870
Zeeeeer larretaaan

4
00:00:09,049 --> 00:00:12,362
Urepeleko artzaina?

5
00:00:12,554 --> 00:00:13,550
Seguru nago,

6
00:00:13,682 --> 00:00:16,300
hau lagunartean
kantatu duzu inoiz, ezta?

7
00:00:16,810 --> 00:00:20,040
Eta bestela, ziur entzun duzula
kuadrillaren bat oihuka abesten.

8
00:00:20,390 --> 00:00:23,730
Ba, nik gaur abesti horren
protagonistaz hitz egingo dizuet.

9
00:00:23,940 --> 00:00:27,290
Abestiaren egileaz ez
e? Urepeleko artzainaz.

10
00:00:27,780 --> 00:00:30,598
Baina nor demontre
zen Urepeleko artzaina?

11
00:00:30,623 --> 00:00:32,145
Fernando Aire.

12
00:00:32,170 --> 00:00:35,025
Edo gehienok ezagutzen dugun
moduan: Xalbador bertsolaria.

13
00:00:35,050 --> 00:00:39,228
Urepelen jaio zen,
Nafarroa Beherean, 1920an,

14
00:00:39,253 --> 00:00:41,988
eta garaiko bertsolari
ezagunenetako bat da.

15
00:00:42,620 --> 00:00:45,076
Baina, Xalbador
jaunarekin jarraitu aurretik,

16
00:00:45,101 --> 00:00:47,384
beharko duzue
kokapen pixka bat, ezta?

17
00:00:47,886 --> 00:00:49,680
Bertsolaria zela esan dizuet.

18
00:00:49,860 --> 00:00:53,240
Jakingo duzue noski, baina
azalduko dizuet badaezpada,

19
00:00:53,380 --> 00:00:54,940
Zer da bertsolaritza?

20
00:00:55,630 --> 00:00:57,961
Ba, hauxe zioen Xabier
Amuriza bertsolariak,

21
00:00:57,986 --> 00:01:00,084
definitzeko ere
bertso bat erabilita:

22
00:01:00,400 --> 00:01:02,790
Neurriz eta errimaz
kantatzea hitza

23
00:01:02,890 --> 00:01:05,540
horra hor zer kirol
mota den bertsolaritza.

24
00:01:06,040 --> 00:01:07,830
Neurriz, eta errimaz, hitza.

25
00:01:08,080 --> 00:01:09,262
Ulertu duzue, ezta?

26
00:01:09,311 --> 00:01:13,482
Azken hamarkadetan bertso-saioak
eta bertan aritzen diren bertsolariak

27
00:01:13,507 --> 00:01:15,994
bihurtu dira bertsolaritzaren
aurpegi ezagunena:

28
00:01:16,250 --> 00:01:19,560
Maialen Lujanbio, Amets
Arzallus, Alaia Martin…

29
00:01:19,630 --> 00:01:21,050
Ezagunak egiten zaizkizue?

30
00:01:21,350 --> 00:01:24,025
Bat-batean eta inprobisatuz
egiten dute bertsotan.

31
00:01:24,050 --> 00:01:28,544
Eta gehienetan, gai jartzaile
batek emandako irizpideak jarraituta.

32
00:01:29,410 --> 00:01:31,070
Baina ez da beti horrela izan.

33
00:01:31,221 --> 00:01:33,040
Lehenengo bertsolarien aztarnak

34
00:01:33,065 --> 00:01:35,560
XV. mendearen
bueltakoak diren arren,

35
00:01:35,910 --> 00:01:38,805
XIX. mendetik aurrera hasi
zen ugaldu eta garatzen,

36
00:01:39,351 --> 00:01:42,588
Eta orduan, ahozko bertsolaritza
bezain ezagunak ziren,

37
00:01:42,613 --> 00:01:44,354
papererako egindako bertsoak.

38
00:01:44,630 --> 00:01:48,280
Kanta-paperen bidez zabaldutako
bertsoak oso modan egon ziren.

39
00:01:48,740 --> 00:01:52,075
Izan ere, hori zen orduko
gertaera eta albisteak

40
00:01:52,100 --> 00:01:54,824
jakinarazteko modu
zuzen eta herrikoiena.

41
00:01:55,185 --> 00:01:59,760
Iparragirre edo Bilintx dira garai haietan
idatzitako bertsoen adibide ezagunenak.

42
00:02:00,130 --> 00:02:03,045
Behin batian Loiolan
adibidez, Bilintxek idatzi zuen,

43
00:02:03,070 --> 00:02:06,394
Eta Iparragirrek aldiz,
Gernikako Arbola kantu ezaguna.

44
00:02:06,660 --> 00:02:10,039
Baina baziren ahoz eta
ingurukoak zirikatu edo

45
00:02:10,064 --> 00:02:12,124
entretenitzeko bertsotan
egiten zutenak ere.

46
00:02:12,430 --> 00:02:15,220
Apuntatu beste izen bat,
horren adibide ona dena:

47
00:02:15,350 --> 00:02:16,820
Pernando Amezketarra.

48
00:02:17,450 --> 00:02:22,400
Baina utz dezagun XIX. mendea
eta egin dezagun aurrera, XX.era.

49
00:02:22,420 --> 00:02:27,410
1935ean, lehen aldiz bildu ziren
Euskal Herri osoko bertsolariak

50
00:02:27,435 --> 00:02:29,564
txapelketa batean
parte hartzeko.

51
00:02:29,760 --> 00:02:32,417
Bertsolaritzan iraultza
handia ekarri zuen horrek,

52
00:02:32,442 --> 00:02:37,934
harremanetan jarri zituelako joera, estilo
eta jatorri desberdinetako bertsolariak.

53
00:02:38,080 --> 00:02:40,972
Basarri, Txirrita...
eta beste asko.

54
00:02:40,997 --> 00:02:44,814
Baina kolpetik eten behar izan
zuten Txapelketak abiatutako segida.

55
00:02:44,850 --> 00:02:45,787
Zergatik?

56
00:02:45,812 --> 00:02:50,650
Espainiako Gerra Zibilagatik lehenik,
eta Frankismoaren debekuengatik ondoren.

57
00:02:51,650 --> 00:02:55,600
60ko hamarkadara arte itxaron
behar izan zuten berriro ekiteko.

58
00:02:55,800 --> 00:03:01,350
60an, 62an, 65ean eta 67an
egin ziren txapelketak berriro.

59
00:03:01,730 --> 00:03:03,520
Lehenengoan
Basarri nagusitu zen;

60
00:03:03,760 --> 00:03:08,150
eta azken hiruetan, aldiz, bertsolari
berbera: Manuel Olaizola “Uztapide”.

61
00:03:08,710 --> 00:03:11,109
Gerra aurretik ere
bertsolari izana zen,

62
00:03:11,134 --> 00:03:15,584
eta zubi-lana egin zuen Gerraurreko
tradizioaren eta bertsolari berrien artean.

63
00:03:15,950 --> 00:03:18,172
Baaaaaaina, ez al dizuet esan

64
00:03:18,197 --> 00:03:20,372
Urepeleko artzainaz
ariko nintzela gaur?

65
00:03:20,397 --> 00:03:21,824
Fernando Airez?

66
00:03:21,849 --> 00:03:23,135
Xalbadorrez?

67
00:03:23,160 --> 00:03:24,740
Ba, oraintxe da momentua.

68
00:03:24,765 --> 00:03:28,660
Izan ere, Uztapidek eta
Xalbadorrek oholtza konpartitu zuten,

69
00:03:29,060 --> 00:03:30,550
eta ez gutxitan gainera.

70
00:03:31,260 --> 00:03:34,385
Badakizue zein den
Xalbadorren bertsolari-ibilbideaz

71
00:03:34,410 --> 00:03:36,534
gehien gogoratu eta
aipatzen den unea?

72
00:03:37,380 --> 00:03:38,355
Ez???

73
00:03:38,380 --> 00:03:39,375
Seguru?

74
00:03:39,400 --> 00:03:40,045
Lasai.

75
00:03:40,070 --> 00:03:41,745
Nik kontatuko dizuet.

76
00:03:41,770 --> 00:03:46,300
1967ko Bertsolari Txapelketa
Nagusiko finala zen, Donostian.

77
00:03:46,640 --> 00:03:48,183
Lau bertsolari geratzen ziren,

78
00:03:48,208 --> 00:03:51,167
eta haietako bakarrak jokatuko
zuen buruz buruko finala

79
00:03:51,192 --> 00:03:52,898
aurreko txapeldunaren kontra.

80
00:03:53,300 --> 00:03:56,336
Epaileek finalera pasako
zena Xalbador izango zela

81
00:03:56,361 --> 00:03:59,125
adierazi zuten unean
lehertu zen publikoa.

82
00:03:59,150 --> 00:04:01,010
Gipuzkoarrak ziren
entzule gehienak,

83
00:04:01,190 --> 00:04:04,690
eta nahiago zuten bertsolari
gipuzkoar bat ikusi finalean,

84
00:04:04,970 --> 00:04:09,020
ulertzeko zaila egiten zitzaien
Iparraldeko artzain hura baino.

85
00:04:09,300 --> 00:04:11,651
Txistuka eta oihuka
hasi ziren ikusleak,

86
00:04:11,676 --> 00:04:14,464
ia bost minutu iraun
zuen burrunba sortuz.

87
00:04:14,960 --> 00:04:16,560
Eta zer egin zuen Xalbadorrek?

88
00:04:16,990 --> 00:04:17,530
Isildu?

89
00:04:17,900 --> 00:04:18,580
Alde egin?

90
00:04:18,850 --> 00:04:19,520
Ez ba!

91
00:04:20,000 --> 00:04:22,952
Mikrofonora hurbildu, eta
halaxe hasi zen abesten:

92
00:04:24,460 --> 00:04:26,815
ez, otoi, pentsa

93
00:04:26,840 --> 00:04:28,855
neure gustora

94
00:04:28,880 --> 00:04:30,890
nagonik,

95
00:04:31,256 --> 00:04:35,165
poz gehiago izango nuen

96
00:04:35,190 --> 00:04:36,519
albotik

97
00:04:36,544 --> 00:04:38,841
beha egonik;

98
00:04:39,040 --> 00:04:42,395
zuek ezpazerate kontentu

99
00:04:42,420 --> 00:04:45,835
errua ez daukat, ez, nik…

100
00:04:45,860 --> 00:04:47,244


101
00:04:49,720 --> 00:04:52,120
Ikusle batzuek
txistuka jarraitu zuten,

102
00:04:52,180 --> 00:04:53,355
baina ez denek.

103
00:04:53,380 --> 00:04:55,665
Txaloka hasi ziren
beste asko! Pentsa:

104
00:04:55,690 --> 00:04:58,088
bertsoa eten behar
izan zuen Xalbadorrek.

105
00:04:58,120 --> 00:05:02,800
Baina eten txiki bat egin, arnasa
hartu, eta indarrez jarraitu zuen berriro:

106
00:05:04,813 --> 00:05:08,032
Zuek ezpazerate kontentu

107
00:05:08,076 --> 00:05:11,215
errua ez daukat, ez, nik:

108
00:05:11,271 --> 00:05:14,440
txistuak jo dituzue bainan

109
00:05:14,465 --> 00:05:17,623
maite zaituztet oraindik!

110
00:05:20,470 --> 00:05:21,530
Eta orduan bai,

111
00:05:21,580 --> 00:05:24,730
azken esaldi horrekin
txaloka lehertu zen frontoia.

112
00:05:25,018 --> 00:05:28,900
Hori da, ziur asko,
bertso-txapelketen historia luzean

113
00:05:28,925 --> 00:05:30,962
bota den bertsorik gogoratuena!

114
00:05:31,710 --> 00:05:32,360
Hori bai,

115
00:05:32,580 --> 00:05:35,130
ez zen nahikoa izan
garaipena lortzeko.

116
00:05:35,430 --> 00:05:38,203
Bada esaten duenik
epaileak ez zirela ausartu

117
00:05:38,228 --> 00:05:40,584
merezi zuen txapela
Xalbadorri ematera… Auskalo

118
00:05:41,090 --> 00:05:41,860
Auskalo.

119
00:05:42,110 --> 00:05:44,080
Badakiguna da ez zuela irabazi.

120
00:05:44,210 --> 00:05:46,417
Uztapide izan zuen
finalean buruz buru,

121
00:05:46,442 --> 00:05:49,124
eta berriro ere, bertsolari
gipuzkoarra nagusitu zen.

122
00:05:49,188 --> 00:05:49,960
Hirugarrenez!

123
00:05:50,531 --> 00:05:53,822
Xalbadorri dagokionez,
txapelduna ez zen sekula izan,

124
00:05:53,847 --> 00:05:56,491
baina beste hiru aldiz
izan zen oso gertu.

125
00:05:56,535 --> 00:05:59,420
Hirugarren egin zuen 1960an,

126
00:05:59,735 --> 00:06:02,080
62an eta 65ean.

127
00:06:02,553 --> 00:06:03,990
Eta pentsatuko duzue:

128
00:06:04,200 --> 00:06:07,486
Ez bazuen sekula irabazi,
zergatik da hain ezaguna orduan?

129
00:06:08,340 --> 00:06:11,370
Ba, den-dena ez delako
sari eta txapeletan neurtzen.

130
00:06:11,630 --> 00:06:14,370
Xalbadorrek bertso
estilo liriko bat ekarri zuen;

131
00:06:14,680 --> 00:06:18,830
oso poetikoa izanda ere,
zehaztasunik batere galtzen ez zuena.

132
00:06:19,110 --> 00:06:22,269
Ipar eta Hego Euskal Herriko
bertsozaleen arteko harremanak

133
00:06:22,294 --> 00:06:25,054
estutzeko ere, garrantzitsua
izan zen haren lana;

134
00:06:25,250 --> 00:06:27,530
baita Mattin lapurtarrarena ere.

135
00:06:28,392 --> 00:06:31,470
Eta horrez gain, bertso
idatzi ederrak ere utzi zizkigun.

136
00:06:31,736 --> 00:06:34,850
Hiru liburu argitaratu zituen
Auspoa sailaren barruan:

137
00:06:35,090 --> 00:06:35,850
Ezin bertzean,

138
00:06:36,180 --> 00:06:38,800
Herria gogoan, eta
Odolaren mintzoa.

139
00:06:39,030 --> 00:06:42,860
Bertan idatzitako bertsoak kantu
bihurtu dituzte hainbat musikarik.

140
00:06:44,430 --> 00:06:48,460
1976an hil zen bihotzekoak jota.

141
00:06:48,730 --> 00:06:52,600
Bere omenez Urepelen antolatutako
omenaldi bat egin zen egunean,

142
00:06:53,070 --> 00:06:55,390
56 urte besterik
ez zituen orduan.

143
00:06:55,947 --> 00:06:58,020
Bukatu aurretik,
azken kontu bat.

144
00:06:58,142 --> 00:07:02,160
Zuen artean betaurreko moreak dituenik
badago, konturatuko zen honezkero.

145
00:07:02,520 --> 00:07:06,180
Orain arte esan ditudan izen
guzti-guztiak gizonezkoenak dira.

146
00:07:06,217 --> 00:07:09,410
Eta orduan, zer? Ez al zegoen
bertsolari emakumezkorik?

147
00:07:09,620 --> 00:07:10,825
Bai, noski.

148
00:07:10,850 --> 00:07:13,580
Duela hainbat eta hainbat
mendeko testuetan jada

149
00:07:13,605 --> 00:07:16,620
aipatzen diren inprobisatuz
kantatzen zuten emakumeak,

150
00:07:16,645 --> 00:07:18,108
eta gerora ere izan dira.

151
00:07:18,330 --> 00:07:20,970
Ez ordea, gizonezkoentzat
soilik ziren plazatan.

152
00:07:21,420 --> 00:07:24,048
1990etik aurrera bai,

153
00:07:24,073 --> 00:07:27,081
tantaka-tantaka,
emakume askok pitzatu dute

154
00:07:27,106 --> 00:07:30,968
bidea oztopatzen zien
aurreiritzi- eta traba-pareta hori.

155
00:07:31,150 --> 00:07:32,410
Gaur-gaurkoz, adibidez,

156
00:07:32,460 --> 00:07:35,720
Maialen Lujanbio bertsolari
hernaniarra da Euskal Herriko txapelduna.

157
00:07:36,490 --> 00:07:37,690
Nahikoa gaurkoz, ezta?

158
00:07:38,120 --> 00:07:40,990
Maite zaituztet, baina
ez txisturik jo, mesedez!

159
00:07:41,563 --> 00:07:43,596
Aio! Nahi duzuen arte!