Basque subtitles for clip: File:Ikusgela - Hannah Arendt.webm

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search
1
00:00:04,787 --> 00:00:07,908
Garai ezegonkorrak bizi
izan dituzula uste duzu?

2
00:00:07,908 --> 00:00:10,876
Nekatu zara une historikoen
segida etengabeaz?

3
00:00:11,165 --> 00:00:13,567
Ez zaizu, ziur asko,
arrazoirik falta.

4
00:00:13,567 --> 00:00:17,047
Baina, zoritxarrez, ez gara
garai zalapartatsuak egokitu

5
00:00:17,047 --> 00:00:19,339
zaizkien bakarrak,
ezta gutxiago ere.

6
00:00:19,339 --> 00:00:21,413
Hannah Arendt
filosofoak, esaterako,

7
00:00:21,413 --> 00:00:25,093
nazismoa, bi mundu-gerra,
errusiar iraultza,

8
00:00:25,093 --> 00:00:26,884
masa-gizartearen garapena

9
00:00:26,884 --> 00:00:30,319
eta bonba atomikoa
ezagutu zituen XX. mendean.

10
00:00:30,693 --> 00:00:33,879
Garai ilun horiek ulertzeko
ahaleginak gidatu zuen

11
00:00:33,879 --> 00:00:35,767
haren pentsamenduaren bilakaera,

12
00:00:35,767 --> 00:00:38,153
eta gaur egungo
mundua ulertzeko ere,

13
00:00:38,349 --> 00:00:40,112
pentsalari ezinbestekoa da.

14
00:00:40,717 --> 00:00:42,432
Nor zen, ordea, Hanna Arendt?

15
00:00:43,215 --> 00:00:47,190
1906an jaio zen,
Hannoverren, Alemanian

16
00:00:47,190 --> 00:00:50,836
jatorri judutarreko familia
jaso eta jantzi batean.

17
00:00:50,836 --> 00:00:52,587
Oso txikitatik antzeman zuen

18
00:00:52,587 --> 00:00:55,210
judu izaera horrek
desberdintzen zuela.

19
00:00:55,619 --> 00:00:56,777
Eta ez zebilen oker:

20
00:00:57,222 --> 00:01:00,005
bere bizitzaren eta
pentsameduaren garapenean

21
00:01:00,005 --> 00:01:02,000
erabakiorra izango zen.

22
00:01:02,835 --> 00:01:05,858
Friburgoko, Marburgeko
eta Heidelbergeko

23
00:01:05,858 --> 00:01:10,206
unibertsitateetan ikasi zuen,
garaiko hainbat intelektualekin batera.

24
00:01:10,793 --> 00:01:15,159
1933an Parisera egin
behar izan zuen ihes,

25
00:01:15,159 --> 00:01:17,159
nazismoa Alemaniako
Gobernuaren jabe

26
00:01:17,159 --> 00:01:19,159
egin berri baitzen.

27
00:01:19,159 --> 00:01:21,000
Zortzi urte egin zituen Parisen,

28
00:01:21,000 --> 00:01:24,000
bigarrenez erbesteratu zen arte.

29
00:01:24,000 --> 00:01:27,521
1941ean, New Yorkera jo zuen

30
00:01:27,521 --> 00:01:30,294
bere bizitza berreraikitzeko
aukeraren bila.

31
00:01:30,721 --> 00:01:33,095
Pixkanaka aurkitu
zuen bere lekua:

32
00:01:33,095 --> 00:01:36,073
garaiko zirkulu
intelektualetan murgildu zen,

33
00:01:36,393 --> 00:01:38,797
unibertsitateko
irakasle izan zen,

34
00:01:38,797 --> 00:01:40,542
eta bertan argitaratu zituen

35
00:01:40,542 --> 00:01:42,338
bere lanik esanguratsuenak.

36
00:01:43,299 --> 00:01:47,479
1975ean hil zen, Gerra Hotzean.

37
00:01:48,399 --> 00:01:51,650
Bizitza gorabeheratsu
horrek bere lanetan

38
00:01:51,650 --> 00:01:53,650
izandako oihartzuna
nabarmena da.

39
00:01:53,650 --> 00:01:58,582
1951an plazaratutako
Totalitarismoaren jatorria

40
00:01:58,582 --> 00:02:00,305
lana aztertu besterik ez dago.

41
00:02:00,785 --> 00:02:03,188
Totalitarismoen
agerpenean parte hartzen

42
00:02:03,188 --> 00:02:05,396
duten elementuak
ikertzen ditu bertan.

43
00:02:05,896 --> 00:02:09,000
Hiru atal edo aztergaietan
banatu zuen lana:

44
00:02:09,427 --> 00:02:12,293
antisemitismoa edo
juduekiko gorrotoa,

45
00:02:12,613 --> 00:02:15,591
inperialismoa,
eta totalitarismoa.

46
00:02:15,591 --> 00:02:18,172
Arendten ustez,
lehenengo biak dira,

47
00:02:18,172 --> 00:02:20,172
lehen mundu gerrak
utzitako egoera

48
00:02:20,172 --> 00:02:22,670
sozio-ekonomiko
kaskarrarekin batera,

49
00:02:22,670 --> 00:02:24,522
totalitarismoaren aitzindari.

50
00:02:25,522 --> 00:02:27,465
Totalitarismoaren sintoma eta

51
00:02:27,465 --> 00:02:29,442
egiteko moduak
ere aztertzen ditu:

52
00:02:30,261 --> 00:02:33,517
Totalitarismoak ikuspegi
bakar bat inposatzen du,

53
00:02:33,908 --> 00:02:35,787
gogoetarako eta adierazpenerako

54
00:02:35,787 --> 00:02:37,493
gaitasuna zapaltzen du;

55
00:02:37,493 --> 00:02:40,703
eta eztabaida eta ekintza
politikoa anulatzen ditu.

56
00:02:41,504 --> 00:02:43,961
Arendten iritziz,
totalitarismoa ez da

57
00:02:43,961 --> 00:02:45,831
menderatze modu
berri bat soilik,

58
00:02:46,222 --> 00:02:48,479
politikaren
deuseztapena ere bada.

59
00:02:48,959 --> 00:02:50,003
Horregatik,

60
00:02:50,003 --> 00:02:53,517
Hannah Arendtek eskubideen,
askatasun politikoaren

61
00:02:53,517 --> 00:02:56,920
eta protesta-mugimenduen
garrantzia azpimarratzen du.

62
00:02:57,696 --> 00:03:00,214
Gobernu totalitarioen
ezaugarriei ere

63
00:03:00,214 --> 00:03:02,214
begiratzen die liburuan.

64
00:03:02,410 --> 00:03:03,746
Honakoak dira batzuk.

65
00:03:04,422 --> 00:03:07,075
Lider bakar eta
ahalguztiduna dute.

66
00:03:07,555 --> 00:03:10,195
Erregimena justifikatzen
duen errelatoa dute.

67
00:03:10,783 --> 00:03:13,619
Gizabanakoak sailkatu
eta mailakatzen dituzte.

68
00:03:14,420 --> 00:03:17,060
Propaganda eta Izuaren
bidez dominatzen dute.

69
00:03:17,843 --> 00:03:20,501
Indibidualtasuna, aniztasuna eta

70
00:03:20,501 --> 00:03:22,501
autonomia suntsitzen dituzte:

71
00:03:22,501 --> 00:03:26,120
bizitzaren eremu guzti-guztiak
kontrolatu nahi dituzte.

72
00:03:26,689 --> 00:03:30,133
Adierazpen eta prentsa
askatasuna deuseztatzen dituzte.

73
00:03:32,125 --> 00:03:36,643
1958an argitaratu zuen lanak ere

74
00:03:36,643 --> 00:03:38,056
eman zuen zeresana.

75
00:03:38,056 --> 00:03:40,679
Giza kondizioa jarri zion izena.

76
00:03:40,679 --> 00:03:43,835
Bizitza aktiboa kontzeptua
garatzen du bertan,

77
00:03:43,835 --> 00:03:45,705
totalitarismoak eragindako

78
00:03:45,705 --> 00:03:47,883
desintegrazio
politikoa ulertu nahian.

79
00:03:48,506 --> 00:03:51,808
Oinarrizko bi bizimodu
bereizten ditu Arendtek:

80
00:03:51,808 --> 00:03:54,000
aktiboa eta kontenplatiboa,

81
00:03:54,000 --> 00:03:55,449
eta bi horien artean,

82
00:03:55,449 --> 00:03:57,449
aktiboari erreparatzen
dio lan horretan.

83
00:03:58,054 --> 00:04:00,315
Idazlanak hiru atal
ditu eta horietan

84
00:04:00,315 --> 00:04:03,857
bizitza aktiboaren
jarduerak aztertzen ditu:

85
00:04:04,569 --> 00:04:05,517
lana,

86
00:04:05,517 --> 00:04:08,922
bizitzaren beharrei
erantzutean zentratzen dena;

87
00:04:08,922 --> 00:04:10,050
ekoizpena,

88
00:04:10,050 --> 00:04:13,597
objektu iraunkorrak
ekoizteaz arduratzen dena,

89
00:04:13,597 --> 00:04:15,502
eta ekintza edo besteekin

90
00:04:15,502 --> 00:04:18,267
eta espazio publikoan
egiten den jarduera,

91
00:04:18,267 --> 00:04:21,139
askatasunaren
garapena dakarrena.

92
00:04:21,139 --> 00:04:24,514
Hirugarren hori da
totalitarismoak deuseztatzen duena.

93
00:04:25,297 --> 00:04:27,404
Ekintza ez da
mugatzen jarduerara,

94
00:04:27,866 --> 00:04:29,866
ekintza eta hitza lotuta daude,

95
00:04:30,257 --> 00:04:31,201
horregatik

96
00:04:31,201 --> 00:04:35,094
horien bitartez nor garen
erakusten dugu eremu publikoan.

97
00:04:35,094 --> 00:04:37,868
Gizakiaren ezaugarri
bereizgarria da

98
00:04:37,868 --> 00:04:41,149
eta hiru baldintza bete
behar dira garatu ahal izateko:

99
00:04:41,594 --> 00:04:45,706
1- Gizakiok berdinak eta
anitzak garela onartzea.

100
00:04:46,062 --> 00:04:48,377
2- Adierazpen askatasuna.

101
00:04:48,733 --> 00:04:51,361
3- Mundu komunaren babesa.

102
00:04:52,339 --> 00:04:54,992
1961ean bizitakoa

103
00:04:54,992 --> 00:04:57,784
mugarria izan zen Arendtentzat.

104
00:04:58,264 --> 00:05:00,817
The New Yorker
aldizkariak bidalita,

105
00:05:00,817 --> 00:05:02,817
Jerusalemen izan zen,

106
00:05:02,817 --> 00:05:05,368
Adolf Eichmann funtzionario
naziaren epaiketan.

107
00:05:05,368 --> 00:05:08,311
Nazismoaren sarraskien
erantzuletzat jo

108
00:05:08,311 --> 00:05:11,289
eta heriotza zigorrera
kondenatu zuten.

109
00:05:11,289 --> 00:05:14,641
Bi urte beranduago, liburua
argitaratu zuen Arendtek,

110
00:05:14,641 --> 00:05:16,392
kasu hori arakatuz.

111
00:05:16,392 --> 00:05:18,837
Bertan lantzen duen
ideia honakoa da:

112
00:05:19,264 --> 00:05:21,365
nola izan gaitezkeen hiltzaile,

113
00:05:21,365 --> 00:05:23,270
hala garenik sentitu gabe ere.

114
00:05:23,883 --> 00:05:27,947
Gaizkiaren hutsalkeria
kontzeptua erabili zuen horretarako.

115
00:05:27,947 --> 00:05:29,556
Bere hitzen arabera,

116
00:05:29,556 --> 00:05:32,321
nahiz eta gaizkia egiteko
motibaziorik ez izan,

117
00:05:32,321 --> 00:05:35,549
kritikotasun eta pentsamendurik
gabe jokatuz gero,

118
00:05:35,549 --> 00:05:37,762
gaizkia egin dezakegu.

119
00:05:37,762 --> 00:05:40,183
Eichmannen kasua
bera da horren erakusle.

120
00:05:40,683 --> 00:05:42,302
Epaiketan adierazi zuen

121
00:05:42,302 --> 00:05:44,439
aginduak bete
besterik ez zuela egin.

122
00:05:45,000 --> 00:05:46,640
Benetan hala izan bazen,

123
00:05:46,640 --> 00:05:48,996
egindakoaren erantzulea ote da?

124
00:05:48,996 --> 00:05:50,996
Arendten ustez, bai.

125
00:05:50,996 --> 00:05:53,755
Haren ekintzen gaineko
hausnarketa falta hori baita,

126
00:05:53,755 --> 00:05:56,573
hain zuzen, Eichmannen
krimenik handiena.

127
00:05:57,124 --> 00:05:59,569
Kritikotasun falta
hori da, bere hitzetan

128
00:05:59,871 --> 00:06:02,725
totalitarismoek bidea
egitea baimentzen duena.

129
00:06:03,000 --> 00:06:05,634
Masa akritiko baten
arinkeriari esker

130
00:06:05,634 --> 00:06:09,000
iritsi zen Hitler Alemanian
nazismoa ezartzera.

131
00:06:10,405 --> 00:06:12,000
Politika eta gezurra.

132
00:06:12,000 --> 00:06:13,542
Gezurra eta politika.

133
00:06:13,542 --> 00:06:16,552
Bien arteko harremana
ere aztertu zuen Arendtek.

134
00:06:17,015 --> 00:06:18,681
Bere azken liburuetan,

135
00:06:18,681 --> 00:06:21,000
gisa honetako
gogoetak biltzen dira.

136
00:06:21,640 --> 00:06:25,006
Politikak ez du egia
estimatzen eta batzuetan

137
00:06:25,006 --> 00:06:28,215
egia esatea jarrera
antipolitikoa da.

138
00:06:28,215 --> 00:06:32,225
Politikariari (batez ere bere
boterea inposatu nahi duenean)

139
00:06:32,225 --> 00:06:35,470
bere aldeko errealitate
bat komeni zaio.

140
00:06:35,470 --> 00:06:37,073
Helburu horri begira,

141
00:06:37,073 --> 00:06:39,624
egiak beti jarriko
dio oztoporen bat.

142
00:06:40,300 --> 00:06:42,476
Fake news-en
garaian bizi garenez,

143
00:06:42,476 --> 00:06:45,111
oso eztabaida garaikidea
da hau ere, ezta?

144
00:06:45,704 --> 00:06:47,704
Hori guztia eta askoz gehiago da

145
00:06:47,704 --> 00:06:50,184
pentsalariak utzitako ondarea.

146
00:06:50,184 --> 00:06:52,184
Eta hori guztia eta
askoz gehiago da

147
00:06:52,184 --> 00:06:53,604
Hannah Arendt:

148
00:06:53,604 --> 00:06:56,661
XX. mendearen
gorabeherak ulertzeko

149
00:06:56,661 --> 00:06:58,575
helduleku ezinbestekoa.