Basque subtitles for clip: File:Ikusgela - Safo.webm
Jump to navigation
Jump to search
1 00:00:03,350 --> 00:00:06,348 Emakumeen arteko desira izendatzeko erabiltzen dira 2 00:00:06,372 --> 00:00:08,750 lesbianismoa eta safismoa hitzak. 3 00:00:09,120 --> 00:00:11,200 Badakizu nondik datozen bi hitz horiek? 4 00:00:11,490 --> 00:00:14,000 Safo poeta greziarra dago jatorrian. 5 00:00:14,140 --> 00:00:16,639 Safo Lesbos irlan sortu zen, 6 00:00:16,664 --> 00:00:19,410 kristo aurretik 600. urte inguruan. 7 00:00:21,790 --> 00:00:24,752 Ez dut uste zerua eskuekin ukitu dezakedanik 8 00:00:27,919 --> 00:00:31,549 Ez dut uste geuk ere Safo eskuekin ukitu ahal izango dugunik, 9 00:00:31,780 --> 00:00:35,140 inoiz ez dugulako ezagutuko Saforen poesia osoa. 10 00:00:35,590 --> 00:00:39,268 Alexandriako liburutegia erre zenean bere lana ia osorik galdu zelako. 11 00:00:39,292 --> 00:00:41,630 Badakigu Saforenak bederatzi liburu zirela. 12 00:00:41,890 --> 00:00:45,070 Kalkulatzen da 10.000 poema inguru izan zitezkeela. 13 00:00:45,090 --> 00:00:48,505 Eta 10.000 horietatik asko galdu ditugu bidean Itziar, asko. 14 00:00:48,530 --> 00:00:52,493 Liburu honetan dago iritsi zaigun Saforen poesia guztia bilduta. 15 00:00:52,518 --> 00:00:54,980 Bertan daude hamar bat poema ia osorik, 16 00:00:55,160 --> 00:00:57,330 200 testu zati, hitz solte batzuk 17 00:00:57,560 --> 00:01:00,690 eta Afroditari eskainitako ereserki edo himno bat. 18 00:01:00,714 --> 00:01:03,599 Saforen testuek ia 3000 urte dituzte. 19 00:01:03,624 --> 00:01:06,630 Eta hala ere, gaurkotasun handia dute. 20 00:01:06,730 --> 00:01:11,174 Bere hitzak ez dira kadukatu jogurt greziarrak iraungi daitezkeen bezala. 21 00:01:11,198 --> 00:01:15,820 Eta entzun, gauza asko esatera baitator Safo sinpletasun indartsu batekin. 22 00:01:19,250 --> 00:01:20,380 Batzuek diotenez, 23 00:01:20,579 --> 00:01:21,709 zaldizko tropa bat da 24 00:01:21,734 --> 00:01:23,953 Lur ilunean dagoen gauzarik ederrena; 25 00:01:24,620 --> 00:01:27,208 Beste batzuentzat, berriz, infanteriazkoa; 26 00:01:27,640 --> 00:01:28,788 Eta besteen arabera, 27 00:01:28,960 --> 00:01:29,997 itsasontziena; 28 00:01:30,460 --> 00:01:31,640 Niretzat, ordea, 29 00:01:31,810 --> 00:01:33,200 norberak maite duena da. 30 00:01:37,070 --> 00:01:41,134 Historiako poema bakezalerik hunkigarrienaren hasiera baino ez da hori. 31 00:01:41,159 --> 00:01:43,930 Zintzo hitz egiten du Safok, zintzo eta argi. 32 00:01:44,200 --> 00:01:46,890 Safok munduan egoteko modu bat erakusten du, 33 00:01:47,050 --> 00:01:49,100 modu pausatu eta patxadatu bat, 34 00:01:49,370 --> 00:01:51,440 poesiak eskatzen duen moduan. 35 00:01:53,340 --> 00:01:55,490 Ez da egokia Musen zerbitzarien etxean 36 00:01:55,880 --> 00:01:57,440 atsekabe doinuak egotea, 37 00:01:57,910 --> 00:02:00,283 ez baitzaigu hori inolaz ere komeni 38 00:02:04,420 --> 00:02:06,857 Ezaguna da oso bere etxeari musen zerbitzarien 39 00:02:06,881 --> 00:02:09,470 etxea deitzen dion testu zati hori. 40 00:02:09,660 --> 00:02:12,173 Emakume talde bat Saforen inguruan elkartzen zen. 41 00:02:12,198 --> 00:02:13,325 Hori badakigu. 42 00:02:13,350 --> 00:02:16,250 Baina elkarrengandik ikasi nahi zutelako elkartzen al ziren han? 43 00:02:16,380 --> 00:02:20,325 Edo Safo irakaslea zen eta gainerako emakumeak bere ikasleak ziren? 44 00:02:20,350 --> 00:02:24,100 Kofradia erlijioso baten antzeko zerbait ote zen hangoa? 45 00:02:24,500 --> 00:02:26,803 Edo erotiko hitzak grezieraz duen 46 00:02:26,827 --> 00:02:29,310 zentzu eder eta zabalaren bueltan biltzen ziren? 47 00:02:29,500 --> 00:02:31,588 Zerk lotzen zituen? Zerk batzen? 48 00:02:31,613 --> 00:02:33,948 Saforen testuak irakurrita, argi dago, 49 00:02:33,972 --> 00:02:36,730 emakumeen arteko harremana erotikoa ere bazela; 50 00:02:37,190 --> 00:02:40,777 etxe hori ez zegoela antolatuta instituzio zurrun baten erara. 51 00:02:40,801 --> 00:02:45,675 Safo bertan bizi zen eta zenbait emakumek egonaldiak egiten zituzten bertan. 52 00:02:45,700 --> 00:02:49,480 Eta emakume haiek Saforen maitasun erraiak astintzen zituzten. 53 00:02:52,230 --> 00:02:53,700 Badator Eros zerutik, 54 00:02:54,090 --> 00:02:56,030 purpura-koloreko kapaz estalia 55 00:02:59,920 --> 00:03:02,830 Zer dakigu Mitileneko Saforen bizitzari buruz? 56 00:03:02,960 --> 00:03:05,746 Badirudi Saforen familia aristokratikoak 57 00:03:05,770 --> 00:03:08,171 gorabehera ekonomikoak izan zituela. 58 00:03:08,195 --> 00:03:12,340 Badakigu Sizialara exiliatu behar izan zuela arrazoi politikoak medio. 59 00:03:12,430 --> 00:03:15,183 Badakigu ezkondu eta alaba bat izan zuela. 60 00:03:15,207 --> 00:03:17,403 Eta badakigu poeta lirikoa zela. 61 00:03:17,427 --> 00:03:22,020 Alegia, lira jotzen zuela letrak idatzi eta errezitatzearekin batera. 62 00:03:22,200 --> 00:03:27,148 Letrei musika jartzen zien eta jendaurreko emanaldietan hartzen zuen parte; 63 00:03:27,172 --> 00:03:30,280 jaialdietan, errituetan, banketeetan, ospakizunetan… 64 00:03:30,510 --> 00:03:33,760 Safok asmatu zuen Mixolidio harmonia edo tonua. 65 00:03:36,520 --> 00:03:39,827 Eta asmatu zuen plektroa, lira jotzeko instrumentu bat, 66 00:03:39,852 --> 00:03:44,428 baita liraren antzeko beste instrumentu bat ere, pektisa. 67 00:03:44,452 --> 00:03:47,436 Wikipedia ez zuen berak asmatu, baina ez zitzaion asko falta! 68 00:03:47,750 --> 00:03:50,963 Eta nola kontatu du historiak horrelako sortzaile handi bat? 69 00:03:50,987 --> 00:03:53,213 Zer esan da berari buruz? 70 00:03:53,238 --> 00:03:56,713 Ba begira, Tacianok, II. mendeko idazle kristau batek 71 00:03:56,738 --> 00:04:00,605 Safori buruz esan zuen ninfomana eta prostituta zela, 72 00:04:00,630 --> 00:04:02,510 eta haragikeriari kantatzen ziola. 73 00:04:02,620 --> 00:04:07,170 Erromatarren garaian, Ovidiok kontatu eta kantatu zuen Safok maite minez, 74 00:04:07,194 --> 00:04:09,070 bere buruaz beste egin zuela. 75 00:04:09,180 --> 00:04:11,651 Ovidiok Safo horrela betikotu zuen: 76 00:04:11,675 --> 00:04:16,350 bere buruaz beste egiten amaitu zuen maitale heterosexual frustratu bat. 77 00:04:16,370 --> 00:04:20,802 Ovidiok sortutako elezaharrak mende askotan ezkutatu zuen 78 00:04:20,827 --> 00:04:22,390 Saforen talentu neurgaitza. 79 00:04:22,630 --> 00:04:25,630 Saforen inguruan ere sortu zen beste uste gaizto bat: 80 00:04:25,820 --> 00:04:28,099 itsusia zela eta deformatu samarra, 81 00:04:28,123 --> 00:04:31,310 hauts koloreko azala zuela eta txikia zela. 82 00:04:31,840 --> 00:04:32,775 Penagarria, 83 00:04:32,800 --> 00:04:37,270 penagarria da ikustea Saforen irudia eta izaera nola desitxuratu dituzten. 84 00:04:37,430 --> 00:04:42,210 Zergatik nahi izan zuten azpimarratu Saforen ustezko itsusitasun hori? 85 00:04:42,370 --> 00:04:45,605 Zergatik fikzionatu zuten Safo bere buruaz beste egiten? 86 00:04:45,630 --> 00:04:49,750 Aparteko emakumezko poeta izateak mesfidantza sortzen zuen. 87 00:04:50,160 --> 00:04:53,260 Igual itsusia zen, igual ederra zen, baina zer inporta du horrek? 88 00:04:53,620 --> 00:04:58,590 Nola onartuko zuten zoriontsu izatea emakumez inguratutako emakume poeta bat? 89 00:04:58,610 --> 00:05:03,971 Eredu okerra zen ondorengo emakumeentzat, arriskutsua. 90 00:05:03,996 --> 00:05:06,482 Safo irudikatu beharra zegoen itsusia, 91 00:05:06,506 --> 00:05:10,363 zoritxarrekoa, emakume apaiza, moja edota prostituta, 92 00:05:10,590 --> 00:05:13,260 inork bere bide bera ez egiteko. 93 00:05:13,600 --> 00:05:17,086 Eta horrela bi gauza behintzat ukatu zitzaizkion Safori: 94 00:05:17,110 --> 00:05:21,039 poeta bikaina izatea eta aldi berean emakume izatea. 95 00:05:23,880 --> 00:05:26,090 Maitasunak barrenak astindu dizkit, 96 00:05:26,400 --> 00:05:29,150 Mendian haizeak arteei erasaten dien bezala 97 00:05:36,890 --> 00:05:39,611 Saforen testu zatiak askotarikoak dira: 98 00:05:39,635 --> 00:05:44,019 ospakizun testuak daude, Adonis izeneko Jainkoari eskainitako errituala, 99 00:05:44,044 --> 00:05:45,130 gau osoko festak… 100 00:05:45,150 --> 00:05:48,122 Safok gehien aipatzen zuen Jainkosa Afrodita da 101 00:05:48,146 --> 00:05:50,220 eta askotan gurtzen ditu Musak. 102 00:05:50,270 --> 00:05:54,170 Asaldagarriak dira oso Eros jainkoari buruzko testuak. 103 00:05:54,460 --> 00:05:57,113 Safok pasioari buruz hausnartzen du, 104 00:05:57,137 --> 00:05:59,560 mota askotako idealizazioak eraginez, 105 00:05:59,810 --> 00:06:03,720 ahots eder eta apartekoarekin, energia berezia hedatzen. 106 00:06:03,745 --> 00:06:06,148 Safok poesian maitasuna jarri zuen, 107 00:06:06,172 --> 00:06:07,920 desioaren plazera eta mina. 108 00:06:08,090 --> 00:06:13,095 Safok erakusten du sedukzioa erotikoa eta poetikoa izan daitekeela aldi berean. 109 00:06:13,119 --> 00:06:15,460 Saforen poesia natura da, naturakoa. 110 00:06:15,810 --> 00:06:17,930 Safok fintasuna maite du, 111 00:06:18,150 --> 00:06:20,250 edertasun eta argitasun desio fina. 112 00:06:20,420 --> 00:06:23,034 Safok hiltzea ere desio du, 113 00:06:23,058 --> 00:06:25,780 maitasunaren ezinak ikusten dituenean. 114 00:06:29,360 --> 00:06:30,500 Erregutzen dut: 115 00:06:30,520 --> 00:06:32,240 ospa dadila festa orain 116 00:06:32,450 --> 00:06:33,900 lur azpian nagoenean 117 00:06:34,000 --> 00:06:36,640 eta merezi dudan ohorea lortzen dudanean 118 00:06:42,620 --> 00:06:45,600 Safok bazekien gaur berari buruz hitz egingo genuela. 119 00:06:45,750 --> 00:06:47,340 Musekin egin zuen lan. 120 00:06:47,560 --> 00:06:50,382 Konplexurik gabe eta anbizioz adierazi zuen hori, 121 00:06:50,406 --> 00:06:51,708 bere buruaz harro. 122 00:06:51,732 --> 00:06:53,874 Koplari gisa heroi bilakatu nahi zuen; 123 00:06:53,898 --> 00:06:57,690 etorkizunak emango zion sari handiena hilezkortasuna zen. 124 00:06:58,060 --> 00:07:01,272 Guk gaur berari buruz miresmenez hitz egitea. 125 00:07:01,297 --> 00:07:04,885 Hau Ikusgela da, literatura unibertsalari irekitako gela bat. 126 00:07:04,910 --> 00:07:07,720 Mundua beste begi batzuekin idazteko, 127 00:07:08,090 --> 00:07:10,840 mundua beste letra batzuekin ikusteko.