User:IratiB

From Wikimedia Commons, the free media repository
Jump to navigation Jump to search

Saturno (koadroa)

  • Egilea: Peter Paul Rubens
  • Izena: Saturno
  • Kronologia: 1636
  • Tamaina: 180 cm × 87 cm
  • Teknika: ohol gaineko olio pintura
  • Gaia: mitologikoa
  • Kokapena: Pradoko Museoa, Madrid

Iruzkina[edit]

Rubens egin zituen obretatik dramatikoenetakoa da hau , Flandiar eskolakoa. Felipe IV-ak egiteko enkargatu zionean margotu zuen, bere Paradaren Dorrea (ehizan joateko erabiltzen zuena) Ovidioren ‘’Metamorfosia’’-n inspiratutako koadro mitologikoz apaindu nahi zuelako. Saturno Titanak badaki haren semeetako bat tronutik botako diola eta horregatik bere semeak jaten hasten da. Baina, seme bakarra gelditzen da bizirik: Zeus. Eszena honetan Saturno bere semearen bularra jaten hari da, bere dailuan sostengatuz, nekazaritzaren sinboloa dena. Umearen aurpegia beldurra eta mina islatzen du. Oso eszena bortitza da, garai haietan modan zegoena zelako.

Titanaren figura erraldoia, atzealde ilunaren ondorioz nabarmentzen da. Argitasunak giro teatrala ematen dio koadroari, oso dramatikoa dena. Figuren espresioa Prado museoko koadro hunkigarrienetakoa egien du, bakarrik alderagarria Goyaren ‘’Saturno bere semea jaten’’ koadroarekin. Miguel Angelen influentzia nabaritzen da figuretan.

Atzean agertzen diren hiru izarrak Saturno planetari egiten diete erreferentzia, Galileok planeta deskribatu zuen moduan. Galileoren teleskopioa ez zuen potentzia nahikorik Saturnoren inguruan dagoen eraztuna ikusteko, beraz, berak Saturnoren ondoan bi izar ikusi zituen.


Gaia[edit]

Orakulo batek Saturnori esan zion, bere semeetako batek tronutik kanporatuko zuela bere ordez erreinatzeko. Hori saihestu nahian bere semeak jaten hasi zen, baina Reak (bere emaztea) Jupiter, Neptuno eta Pluton sekretuan hazi zituen. Saturno horretaz berri izatean, bere semeak hiltzen saiatu zen, baina Jupiterrek, bere aita akabatu zuen, zeruen gobernadore bihurtuz honela.


Eraginak eta ereduak[edit]

Rubens Goyaren koadroan (Saturno bere semea jaten) inspiratu zen berea egiteko. Pinturak veneziako pintura du eredu. Caravaggio eta Tiziano haren pinturan eragin handia izan zuen, eredutzat hartu zituelako biak.